Jaundone Mikel Aingerua
Iraizoz, Polikarpo
Aralar gainean gorarik zauzkagu,
aingeru-taldeen aitzindari Mikel:
gure Herri honen begirale tinel
mendi saindu hortan ernerik zaude zu.
Euskaldunok zugan uste handi dugu,
hersturetan zuri otsegiten: "Hel, hel!"
ta gure ustea ez da izan ustel,
behar-orduan zu heldu zatzaizkigu.
Orain ere zure beharretan gera,
eta Euskaldunok luguntz' eske gatoz
begi ta biotzak Aralar aldera.
Zuk, lehen bezala, entzun orain gogoz
gure dei hau: "Mikel, oi Mikel gurea,
zain zazu ta gorde Euskaldun jendea!"