Zuloa
Zabaleta, P.
Metro bat zabal
bi altu
metro bat luze
Zuloa
korupeko ilunbetan
Ta haraxe datoz
banaka
praka ta gona
mixerien kontatzera
-Zer inporta zaizkit neri zuen pekatuak?
Zer zuen mixeri ezkutua?
Ez etorri arren zulo honetara.
Aldamenekoa amelaumez betea dago
han pipiak joa
Zertarako etorri honera
hondo gabeko zulora
hitz egitera?
Metro bat zabal
kontzientzia
ta zulo honetako rejilla bezain estu
bihotza
Zulo honekin
-egun zahar legor-
piztuko da
mila pertsonen infernuko sua.