Naixago nik
Etxebarria, Toribio
Balestaz Jainko guriak,
esku baten, jaixotzatik,
berez, Jakintza guztiak
ikasten nik jardun barik;
eta beste eskuan, biar,
nekez et'apurka ikasi,
lan ein egun guztian ziar
ta ordu'k osturik gauari;
bigarrena naixagotzat,
naiz da atzian ni gelditu
amaituta indar motzak.
Obe ba errenka argitu
mundua gitxi biarrian,
beti arutzago eldu nai,
baņo dana jakiņian,
egon da egon, nasai nasai...
Balestaz gure Jainkuak,
esku baten ondasunak
irabaz' biar ez dakuak,
zer'kin beti jai-egunak;
eta lanak beste eskuan,
ardurak eta larrixak,
esker gabe oiņgo munduan
obe baten egarrixak;
leztxe mendigoizaliak;
naixago nituke izango
aldatzak eta nekiak,
eta gaņak nora juango;
burdixan, onez aztuta,
eldu lurren azken'raņo',
eta danian aspertuta
lotan ibiltzia baņo.
Gure Jainkuak balesta,
Aingeru letz, esku baten,
izati' orban bat ez da
ezerk nabela tentatzen;
eta beste eskuan, izan,
Gizon letz, zaindu biarrian
bizi, ez deiran ein laban
buztintza loi labanian;
naixago nik arriskua,
zuzen gurarik ta gorutz,
ankaz gora jaustekua
eta egun bidar ein uts;
jaikitzekotan ondoren,
astindu autsak, ta egun eta,
bat garrenian aindu goren,
asmu ederrez beteta.
Zer ez zorrian?
Etxebarria, Toribio
Ederto asko, bazoiaz zu,
zaldun, bide zabalian,
zeure burua Jaungoiku,
inori ezer, lur gaņian,
zor ez detsazulakuan,
Ferixarako asmuan!
Baņa konturatu al zara,
daroiazun bide laua
alai erromerixara,
ez eregi eta ez kaltzau
zanik berez, ta dala eiņa
izardi askokin antxiņa?
Ta zaldixa, zure ederra,
azpixan zuk ain sain-geldi,
zanetik baso-abera;
zenek, noiz ta nun ezi
zu eldu al-izateko alai,
nekerik gabe noranai?
Soņeku eta oņetakuak,
zenbat langillen kontua!
Egun gizaldiko asmuak
bat eiņan frutu eldua,
ibaixa letz, iturr' milla
bat eiņa alkarren billa.
Eta baraua austeko
zurrut ein dozun kafia,
ta edari a gozotzeko
ein detsazun azukria,
itxaso asarriak ziar,
zeuk ekarri aldozu biar?
Eta gauzarik txikiņa
aitatzeko ejenplu ordez,
zure erastuna, zeuk eiņa
eta apaindua zeuk urrez
Ofir'ko gei fiņenakin,
zeuk agirixa atxurrakin?
Ara or, zaldun arruori,
arlote erozein bezela
non zaran zorrez danori;
legorreko mariņela,
dana ba zuk iņon kontura,
oņetatikan burura.
Ez iņor, zor izan gabe
beste ainbeste edo geixago,
osasun'ko bada ala be;
baņa, bat jakiņian badago
beria zer kontu gogorra
biargin a, ordaintzen zorra!
Baleskuez Jainkuak
Etxebarria, Toribio
Zeru'n azpi zabalian,
Ego-aiziak beste arin,
be-lurrak dituzunian
gitxi neurtzeko eguekin,
gaiņ'tako Arrano altsua,
aitz-bizkarren Jauna,
egazti Erregetzakua,
Euzki begixan laguna!
Bixok giņake zorionki,
baleskuez Jaungoikuak,
nere amesetak zuri,
ni koitau'ri, zure eguak!
Au dan buru-bidia!
Etxebarria, Toribio
Mundua, ziur, galdua da!
Bakoitxan bere aterpia,
laratza, maixa, lua ta
famelixan izatia;
Errixak, Gizarte dana,
Jakintzak ta bai Artiak,
oin arte Aurreratu dana
ta Gorutz-ein guztiak
-sinistia be izan arren
ez erreza- egi itzala,
bi edo iru gizon kaskarren
aldixen beian dirala.
Mundua izan edo ez izan,
guztiok ill edo bizi,
ze' aizekin esnatzen diran.
Apal edo asarre jaiki,
kaka-ein arin edo nekez,
otz edo bero' odola,
guztia, auts ein edo ez,
euren eskuan dagola!
Aizkora madarikatua
Etxebarria, Toribio
Gure basuetan bada negarra!
Gura ditugun letz lagun zarrak
bagendukez beiņ galdu biarra
Ala gure basuen negarra!
Ba nol'au mundo soill argalian
ez dan gauzarik beti irauntzeko,
ditugu izaten gauzak biotzian
miņ aundiauagaz gero galtzeko.
Zorigaiztoko diru-zalien
erruki bako aizkora otsa!
Basoko ondamendi guztien
madarikatu illkor zorrotza!
Jo ta su, zugatz danen etzaiki,
baditugu orl'Aizkolarixak
joko plazetan sarri nausiki,
nun len ziran arboladixak?
Eta pagadi kerizatsuak,
gu, amesgiņon, geuk nai guztira,
eta ariztiko tantai altuak
t'artadi illunak? orain nun dira?
Geixago kerizpeko gir'onik
arzaiņ t'artalde mantsuendako;
geixago aukeran bakartasunik
Goikuen billa-zaliendako.
Zenbat tok'ixill ta mendi-buru,
jarleku aritz bat edo nai pago,
t'aurrian Mundu ikas-liburu!
Au maitiontzat ez dira geixago!
Nun gorde da keku arrotza
deiņian etorri, ez dakit nundik,
juan dala esaten Negu luze otza
ta Udia berriz dogula emendik?
Nen txoritxuak, beti kantari,
aitzen basueri soņu gozuak;
ta milla koko-txiki miragarri,
bardiņ Jainkuan eskutikuak?
Bai ete aurrera urritx eta urdiņ
eta ondyo buru baltz biribillik?
Perretxikuen jolasa oiņ urdiņ,
bada ondik perretxiko lekurik!
Agur, gauza onik bazan munduan,
Aizkora arrayo madarikatua!
Kalte aundirako laga zenduan
arrixa eta arte galtzairua!
Ala gaztaņa gerri biurra,
naita azkenetan barrea ustuta
pozik zarrez jotiakin lurra
ta burdiņari ez makurtuta.
Egunda urteko testigu ixilla,
gizon arteko goi-berakuak,
detsuz ikusi, zutiņik, milla,
L'austen, curen asmuz, betikuak.
Baita urkitza be, zorionekua,
egur biguna biotz dabelako;
zura balixo aundi ez dakua
ol tratulari zazkarrendako.
Bardin pozik beste tantai batzuk,
nai gazterik lurrera etorri;
ez burdiņiak da ez galtzairuak
da bai oņaztuak ba ditu erori.
Gure basuak dabe negarra,
mendi-zaliok damu bizixa!
Zugaztixak oiņ txara zakarra,
kerizpe saillak, dana sasixa!
Nun dira gure maite genduzen
ames'tarako lengo lekuak?
Nun gure pentsamentua aitutzen
zutiņik ziran mill'testiguak?
Diru biurtuta doiaz munduan
jatorriko basuak azturik,
ta erri aundiko bizi zoruan
arroen-arrokeri puzturik!
Diktadoriak
Etxebarria, Toribio
Aspaldiko urte onetan,
guk ezagutu dittugun
errixen gora-beretan
zenbat nausi, arro, aldun,
goitittik, ai, buruz bera;
atzo agintari zaldun,
gaur, erantzungo bendera
euren zoro-usaiņ gaiztuak!
Eta gaņa utzitzera,
erantzi apaiņ urrezkuak,
kendu kurutziak eta
zintxadi paparrekuak;
gerriku' borlaz beteta,
ezpata damaskiņua
eta ostiango barriketa
danak, zer a gizajua?
Kakanarru, txartxarti bat,
bai erruki izatekua
eta ez iņok aintzakotzat!