Hendaia'n
Etxebarria, Toribio
Oget'iru urte osora,
berriz naiz Euskal-Errixan.
Ara Espaiņia ostera
pauso bira agirixan!
Madarikatua betiko
deilla izan ebana asmau,
ibai estu onen erdiko
biar ez zan muga arraixo au!
Baņa, milla bidar geixagon
auan madarikatua,
muga orren ostian dagon
irutxurlari alua.
Beste eutsigarririk gabe
zori-zoro aldizkuna
baņo, eta auxe ala be:
lapurren alkartasuna.
Odola eta irutxurra;
gosia, loikeri ufala,
estraperlu' ta guzurra
jiran, lagun dittuala.
Gure aittu eziņen zorra
arte guztiro bardindu,
Jainkuen zigor gogorra
gaiztu orregaz izango dogu.
Arik eta alako baten
bera zigorra Jaunak ausi,
eta milla asarre esaten,
eiņda ezpal, sutara jaurti.
Hendaia'n
Etxebarria, Toribio
Ogei ta iru urte osora,
berriz naiz Euskal-errixan.
Ara Espaņia ostera
pauso bira agirixan!
Madarikatua betiko
izan deilla ebana asmau,
ibai estu onen erdiko
biar ez zan muga arraixo au!
Baņa, milla bidar geixagon
auan madarikatua,
muga orren ostian dagon
Irutxurlari alua.
Beste eutsigarririk gabe
Zori-zoro Aldizkuna
baņo, eta auxe ala be:
lapurren alkartasuna.
Odola eta irutxurra,
gozia, loikeri ufala,
estraperli'ta guzurra
giran, lagun dituala.
T'ai, gure aitu-eziņen zorra
arte guztiro bardindu,
Jaunku'n Azote gogorra
ziur, Gaizt'ori izango dogu.
Arik eta alako baten
bera Azotia Jaunak auzi,
eta milla asarre esaten
aiņda ezpal sutara jaurti.
|