Zorimena
Etxebarria, Toribio
Gauza eder askon artian,
bai Gauza ederra benetan,
Larrosak San Juan goizian,
esnaturik intzetan.
Kolore eta usaiñ ederrez,
ta milla orri leguntsuak
artuta itz neurtuen ordez,
Jaunak eiñdako bersuak.
Gizonek iñoiz eiñdako
onenak baño asko obiak;
naiz Jainkuan eten-bako
kantuan al'tako aliak.
Jasotzen Uda-barrixa
ta loi-bako edertasuna;
barru t'agiri garbixa,
lora inen ondasuna.
Zintzotasunan iduri,
neskatillen apaiñ eder;
edo gorri edo zuri,
ez dotoriago ezer.
Baña alperrik larrosak
jatorri bat, ez danena,
negarretan edo pozak,
ideko, ai, zorimena.
Batzuk ba bedinkatuak,
apaiñ urrezko ontzixetan,
on-arturik Jaungoikuak
opa letz bere altaretan,
Esku maitetsu argi batek
eskiñi deixazenian.
¡Zorionekuak larrosa arek
larrosa guztien artian!
Beste batzuek, Zeruak
lagarik larr'tan bertako,
ditu, beiñ eiñda ezteguak
gordetzen azitarako.
Gizaldiak juan da etorri,
beti iraun deixan kastiak;
ta beiñ zartu garanori
jarrai deiguen gaztiak.
Baña ara beste batzuna
lora ederrak izatiakin,
zorimen ben'tan illuna,
¡salgei ai ba diruakin.
T'ain politak izan arren,
bai egunian egunian,
edozeiñ zatarki zazkarren
bendeko, ostikopian!
|