Zurixak eta baltzak
Etxebarria, Toribio
Ara nun ni erbesteko,
amazazpi bat urtian,
auzo naizen jende Zuri
eta jende Baltzen artian.
Eta sarri gertau jata,
batzuk, Zurixak dirala,
aurkitzia nola daben
barruan arima itzala.
Itzala, bai, kedarrian
itxuria agertzeraņo';
illunaua Afrika'ko
baltzen azal baltza baņo.
Eta Baltz asko, ostera,
narru-gorrixan azixak,
txaboletan, lur gaņian,
barrutik, zuri zurixak.
Zurixak euren barruan,
beste zuri zurixenak;
ta Jaungoikuan leixotik
bezin giz zuri urrenak.
Alderik, ba, eitten arek
zuri ta baltzen artian;
barruak ba, ta ez azalak,
dan ardura aren aurrian.
Ta Jaungoikuak alderik
eiten ez daben lekuan,
nola ausartzen da kristaua
aldiak eiten munduan?
|