Hillarion'entzat
Etxebarria, Toribio
Etxebarria giñanok
lengusu Txirio-kalian,
artalde bateko danok
t'atai batetik etxian!
Umeteko ipoiñ gozuak,
barru barrutik kantari
-nai urte askuan mutuak-
gendukez izango ugari,
balitza alkar ikustia
zuek or edo nik amen.
Alperrik ba arrezkero
gure bizi aldatuetan
zerbait otz, giñanok bero
eta mait-maite benetan,
uste beste ez gara oztu.
Et'ala zuen zorionak
aiñ nabe ni guztiz poztu,
bezin txikitxan Gabonak.
Bai, alkarrekingo Gabon
arek, gurasu ta osaba,
txiki et'aundi, zorion
genduanian a gaba
gure etxeko autonduan;
maixa danok jartzeko laiñ,
ta gu, best'ezda buruan,
asieratik azkenan zaiñ!
Ara ba oiñ, nere aldetik be,
zorionak milla danontzat:
txiki, aundi zar ta gazte
ta deizuela urte on bat!
|