Emotian zoriona
Etxebarria, Toribio
Badira batzuk munduan
artzekoz beteta beti,
uste bagiņa bestiok
jaio zorrian eureri.
Berriz, ezer bizixan
eurak iņori, mezedez;
bekoki erdixan dabela:
duan, kedarre autsa b'ez!
Beste batzuk dira ostera,
il artian zor; danori;
biarda bizi uste ordaintzen
zorrak, gabe itxi ezer iņori.
Baņa Emon-zale onek,
bizi guztiko emonian,
sarri Artzekodunak baņo
grazi'geixago azkenian.
Eta Liburuan dozu
irabasle arek noraņo':
Zorion geixago danetik
emotian artzian baņo!
|