Mundua, gizona ta jakintzak
Etxebarria, Toribio
Zenbat ni aurrerago
noian urtietan,
desengaņu geixago
bizi estu onetan.
MUNDU' nebalakuan
aituko urtiekin,
t'amen arras orduan
ezinda ezer jakin.
Zer ete dan Guzurra
edo zer Egixa,
guzurrak ba egi apurra,
ak errua erdixa.
Nun amaitzen ete dan
Ona t'asi Txarra;
ba onenak askotan
uste barik arra.
Noiz ni bide Zuzenian
et'au noiz Okerra;
ba gura ez zan bidian
iņoiz zori ederra.
Ipurtagi bat illa
baņo ezda lagun,
nun be guztia amilla
ta nun dana illun.
GIZONA doranetik
ain zenide urra,
b'arima bardiņa nik
aragi t'azurra;
Nintzan nebalakuan
algo ezagutu ;
ta jata au naste-tsuan
korapillo biurtu.
Bakotxantzat ba Jaunak
ei molde barrixa,
ta izan ta izango danak
adol'berezixa.
Ta soņan ditugun letz
alde lotsakuak,
ezkutuan biarrez
on ezda munduak.
Ariman be ditugu
lotsazko aldiak,
erabiltzeko ezkutu
ainduta lotsiak.
Onek, milla erakuak,
moldiak diran beste,
bardin bardin munduak
estaltzia eske.
Ta zer arri ez da izaten
bestian artian,
bat pauso txar baten
bei jakozenian?
Ez dala iņor munduan
beitzera ezkutu a,
ez deiņa ager orduan,
ai, desengaņua.
JAKINTZAK gizonanak
bardin engaņu bat,
euren argitze danak
naiku'ezda biotzak.
Ameslari doiala
asko urriņago,
beti egarrixak dala
itur' goragoko.
Ase eziņik neurtziak
ta gauzak ikutu;
baņa arimango ustiak
gei ezinda biurtu.
Ninduelaku'n jakitun
eingo liburuak;
millak pasauta illun
bezela itxuak.
Nere ikasi apurrak
destela erakutsi:
Jakintzak letz laburrak
luze iņoranzi'.
Jakintzuena munduan,
ziur, izango dala,
deixana artu buruan
utsa dakixala.
|