Zergaitik ez jauna?
Etxebarria, Toribio
Parkian, Tigre ar-emiak,
euki ditue ume bi;
ĄZer gauza polita umiak
jolas'tan erpaka alkarri!
Eta gure Ama-Tigria,
biarda jan aragi t'azurra
dala aberan ikaria,
ĄZertako amatxo samurra!
Aren ago izugarrixa,
ortz illara zorrotzekin,
laztankia ta orratzixa
olgetan bere aurtxuekin.
Ta dala Frixti asarrien
bat, kide ostianguentzat,
ĄZer eruan-ona umien
lotsagabekerientzat!
Basuan aiń berekorra
ta etsairi erru gabia,
eta oso biotz gogorra
izanda bere izatia.
Famelixan, berezkotik
umiak beti buruan;
emongo bizixa pozik
aurrak ondo gorde guran.
Jainkuen gandik baleu letz
alde ortan kristau legia
et'odol gosien ordez
jatorrixa ondo aztia.
Zergaitik Jaun Egilliak
bardin al ebanetik
onerako ez eiń bi aldiak?
Zergaitik, Jauna, zergaitik?
Natur'aldi' laga nausi,
ai, bere odol gosiegaz
azur austen biarda bizi
et'aragixak etenaz?
Kristau, gure zor-gaiztu'be
dala ori, ta obe ez pentsau
zenbat aber kulpa gabe
gure estietan dan pasau.
|