inprimatu
Deskrizioak
Izenburua:
Deskrizioak
Sinadura:
Pello Zabaleta
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zabaleta, Pello

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1976
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1/6
Orrialdea:
164

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Salataria

 

Zabaleta, Pedro Martin

 

 Inoiz sentitu ahal duzu

 inoiz,

 adiskide duzuten batek

 salatuko zaituela?

 

 Zuen artean dabilen batek

 norbaitek

 zure izena poliziaren eskuetan

 idatziko duela?

 

 Gure artean eguneroko egia da

 egia da

 mila gizon salatu dituzte

 gure artean dabiltzanek.

 

 Baina azkenean erortzen dela

 azkenean

 salatzaile ingurumarian dabilena

 bere ahotik salatzen dela.

 

 Zapoa bere klin-klon gaberdikoak lez

 zapoa lez

 bere hitzek salatuko dutela

 zapo salatari ustela.

 

 Zango azpian zapaldua

 azpian

 zapaldua izango da, bai,

 salatari dabilen madarikatua.

 


inprimatu