Amets eta neke
Zabaleta, Pedro Martin
Euskalerri, Euskalerri nerea,
baldin zu libre bazina.
Nere herri bihotzeko
zu kanta eta zure babes
ni bizi.
Euskalerria libro da,
bere arima libro da,
Euskaldunak euskeraz,
solas ta askatasun
bizitza da kantu
gure etxean egun.
Ametsa, esna atsekabe
gure herriaren jabe
beste bat da.
Amorra zaite orain,
euskal arima,
gero zure azken hatsa ematean
hil kanpaiaren ondore
gurutze bat hilobian, beharbada.
Eta piztuera eguna ez da biharko:
Euskal arima,
egizu gudu,
hil kanpaia jotzen hasia da-ta.
|