Mistika
Zabaleta, Pedro Martin
Poesia bat egin nahi nuen
mistikoa,
Santa Teresak bezalakoa
bihotza kixkaltzen ari denean
egiten denetakoa.
Zeruan ibili nahi nuen
eta ikusi
Aita Jaungoikoa
eta Semea
eta Espiritu Santu betikoa.
Ama Birjina.
beste birjinak
aingeruak eta santuak.
Ta lurretik begira
ikusi ditut
lainoak edo agian izarrak
edo eguzkia,
batzutan eguzkia.
Ta gorago ezerrez.
Orain gizonaren sateliteak.
halabeharrez,
ez tabakoak
ez pattarrak
ez dute bihotza kixkaltzen.