Erein behar dugu
Zabaleta, Pedro Martin
Erein behar dugu
ama
erein behar dugu
erein egin behar dugu
izarretan
edo itxasoan
zure oin hutsetan
eta karriketan
erein egin behar dugu
itxaropen debekatuetan
eta gure esku irikietan
egungo gabean
eta sortzeko geroan
alde guztietan
ama
erein behar dugu
gorputz apurtuen
eta hiltzeko dagoen ahotsaren
lur odolduaren
eta altxatzen diren besoen koruaren
arrazoia
alde guztietan
alde guztietan
alde guztietan ama
alde guztietan
erein behar dugu
bihar zoriontsuaren
zihurtasuna
zure bihotzaren losintxetan
haur ororen begiak
esperantza berritzen duten leku hortan
bai ama
behar dugu
behar dugu erein
askatasun bideetan
Gernikako arbolaren
hazi berria.
***
Izarrekin etor ohi da
eguna.
Izarrekin joan ohi da
eguna.
Ta egunen ardatz ilargia.
Eta izar eta ilargi
denen jaun eguzkia.