inprimatu
Erein behar dugu
Izenburua:
Erein behar dugu
Sinadura:
Pello Zabaleta
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zabaleta, Pello

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1976
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1/6
Orrialdea:
157-158

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Bonbila xuria

 

Zabaleta, Pedro Martin

 

 Nire gelako bonbila xuria

 kale gainean jartzen da

 gabean

 karrika erdian

 leihoaren beste aldean.

 

 Nire begi niniak hara doaz

 irripar baten antzo

 maitasunaren bidean.

 

 Bonbila xuria

 kale gainean zintzilik

 leihoaren beste aldean.

 

 Bonbila xuria bakarra

 gaberdian izarra

 bihotz bien arteko

 maitasunaren itzala.

 

 Esan nere maiteari hemen

 gela barnean ni nagoela

 noiz agertuko den esperantzan,

 nire beste bonbilaren lekuan.

 

 Idekiko dut leihoa

 galduko da beste bonbila

 Ta haren ordez izango da

 ilargi bete

 maitasun eztia

 kalean zintzilik jarria.

 

 Ikusiko dut bonbila bakarra

 xuri-xuria

 ezkongai baten jantzia

 Ta zai geratuko natzaio

 eguzkiari

 beste bonbila begira.

 


inprimatu