Itxi liburua
Zabaleta, Pedro Martin
Entzun, entzun,
ahotsak dira
mila ahots zoli,
kantari.
Entzun, entzun
ixilik, umil,
koru bat egiten dute
amets iturri.
Ahotsak dira
urtantoa lez garbi
kutsatu ez ditezen
entzun ta utzi.
Entzun, entzun,
ahotsak dira
gizonen ahotsak
kantari.
|