inprimatu
Ordeka
Izenburua:
Ordeka
Sinadura:
Pello Zabaleta
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zabaleta, Pello

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1976
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1/6
Orrialdea:
133

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Rubaiyat

 

Khayyam, Omar (- Fitz Gerald, Edward)

 

 I.

 

 Atzarri! Eguzkiak aurretik izarrak

 aizatuz Gau-Zelaitik baitzitun banatu,

 eta aiekin batean Gaua daramala

 Sultan'en Dorrea Argi-Gezi batez jo du.

 

 II.

 

 Eguantzeko dirdir motela il baiño len

 Ostatuan Mintzo bat deika aditu nuan,

 «Jauretxe barrena oso gertu dagolarik

 Zergatik Jaureslea lokuluxka atean?

 

 III.

 

 Ta Oillarrak jotzen zula, Ostattu aurrean

 zeudenek egin zuten ots: «Atea iriki!

 «Ba-dakizu egotaldi laburra dugula

 ta abiatu ezkero ezin dugu itzuli».

 

 IV.

 

 Orain Urte Berriak Nai Zarrak berpiztuz

 Gogo ernaria Bakar-lekura badoa,

 an Abarrean MOIS'EN ESKU ZURIA ari

 da ernetzen, ta lurretik Jesus asperenka.

 

 V.

 

 Joana da Iram bere Larrosak ta guzti

 eta Jamshyd'en Zazpi oboko Txola, non?

 Baiña Ardoan Errubi bat gartzen da oraindik

 ta Baratz asko dugu loretan Ur ondon.

 

 VI.

 

 Ta Dabi'ren ezpaiñak dira itxiak, baiña

 jainkozo Pehlevi'ren mintzaira eztiz «Ardo,

 Ardo, Ardo Gorri» ots dagio Urtxindorrak

 Larrosari onen masail itsak gorritzeko.

 

 VII.

 

 Zatoz, bete Edontzia ta Udalen-sutara

 Zure Damuzko Negu-jantzia jaurtazu:

 Aldiaren Txoria egatzeko bide

 laburra du ta egaka Txoria baduzu.

 

 VIII.

 

 Ontzitik naiz goxorik naiz mingots isuri,

 dala Babilonia'n dala Naishapur'en,

 Bizi-Ardoak tantaka dariola dirau

 ta Bizi-orriak, berriz, banaka eroritzen.

 

 IX.

 

 Milla Arrosa dakaz Goiz bakoitzak, diozu;

 Bai, baiña Atzoko Arrosa non ari da ostotzen?

 Eta Arrosa dakarren lenengo Uda il onek

 Jamshyd eta Kaikobad ditu eramaten.

 

 X.

 

 Eraman ditzala, ba. Zer dugu ikusteko

 Kaikobad Aundi'rekin edo Kaikhosru'kin?

 Zal ta Rustum gudara ta Hatim Orrits'era

 deika ari ditezela; ez jaramon egin.

 

 XI.

 

 Elkorretik alorra doi-doi bereizten dun

 Belar bazter ontara etorri nirekin,

 Sultan ta Jopu izenak aztuak dira emen

 ta bego Mahmud bere urrezko Errege-aulkin!

 

 XII.

 

 Neurritz Liburu bato Abarraren pean,

 eta Pitxar bat ardo ta Ogi bat eta Zu

 nire ondoan abesten Basamortuan, o!

 Basamortu soillena nuke Parabisu!

 

 XIII.

 

 Batzu Munduko Aintzak; ta batzu etortzeko

 dan Igarle Baratza ba-ditugu irrikan;

 Esku dirua ar zazu ta Arturena utzazu

 urrungo Arratz otsari oarrik ez eman.

 

 XIV.

 

 Ikusi gure ondoan Arrosa kulunkan

 parrirriz diola: «Ni mundun naiz loretzen;

 laster nire Toxaren ziriko mortxilla

 ausita aren Altxorra Baratzan da edatzen.»

 

 XV.

 

 Eta ez Urrezko Bia aurreztu dutenak,

 ez ta ere, Euri bezela, dunak aizeratu,

 ez dira Urre-auts biurtu; eortzizkero aiek

 lurretik ilkitzeko iñork irrits ez du.

 

 XVI.

 

 Biotza jartzen dugun Mundu-Itxaropena

 Errauts biurtzen da ala ondore ona dagi,

 ta ordu bete edo bitan argituz ba-doa

 Basa-Musu autsuan, Elur malo iduri.

 

 XVII.

 

 Gogoratu atarian Eguna ta Gaua

 beti aldizka ditun Etxe baldar ontan,

 Sultanak nola bizi ziran beren otsaz,

 bakoitza bere ordutan, ta joan egin ziran.

 

 XVIII.

 

 Jamshyd'ek dist egin ta danga-danga edan zun

 Gortetan Leoi-Muskerrak zaindari dituzu.

 eta Bahram Eiztari Aundia Basatoak

 oinkatzen baiña ezin itzartu.

 

 XIX.

 

 Uste dut ez dala iñon Arrosa loretzen

 Kaisar batek odoldu lurran bezain gorri;

 Baratzeko Jakintu bakoitza bein eder

 zan buru batetikan zitzaiola erori.

 

 XX.

 

 Ta gauden ibai bazter bere Orlegi

 biguiñaz jantzitzen dun Belar Gozatsuan

 etzan zaitez emeki. Batek ez baidaki

 agiri ez'dan zein Ezpain edertik sortu zan.

 

 XXI.

 

 Ene Maitea, lengo Miñez ta Geroko

 Beldurrez GAUR garbitzen dun Ontzia bete;

 BIAR! Bai zera! Biar, Nekau, bear-bada

 Atzoko Zazpi Milla Urtekin nagoke.

 

 XXII.

 

 Izan ere, guk maite genitun obeak

 Aldi itzulikariak masbildu ditunak,

 Ontzia lentxeago edan eta banaka

 ta isil atsedetera ditugu joanak.

 

 XXIII.

 

 Eta aiek utzi Gelan Udak lore berriz

 jantzitakoan orain geranok jostatzen,

 Lur-ogera bearrak gera an egiteko

 beste lur oge bat ta su, norentzat izanen?

 

 XXIV.

 

 Kea atera dezagun al dugun artean,

 Auts'era beratzeko ordua jo arte;

 Autsa Autsera bear da etzatea Auts pean

 Ardo gabe ta Abesti gabe ta Amai gabe!

 

 XXV.

 

 Orobat GAUR'ko atontzen ari diranentzat,

 ta daudenentzat BIAR'ari begiratzen

 Muezzin batek ots dagi Illunpe Dorretik

 «Ergelok, zuen sari ez dago An ez emen».

 

 XXVI.

 

 Eta ainbeste zugurtzaz bi Mundu'ez ari

 izan ziran Santu ta Jakintsu guziak,

 astanduak dituzu, Sasi-Igarle iduri,

 ta Itzak ta Aoak uxatu ta itxiak.

 

 XXVII.

 

 Gaztea nintzalarik ibillia nauzu

 jakin-miñez Santu ta Irakasle arten

 ta entzutekoa entzun dut au eta ari buruz,

 baiña beti sar nintzan atetik naiz irten.

 

 XXVIII.

 

 Alekin Jakintzaren azia erein nuan

 ta neronen eskuaz landu ura aunditzeko;

 ta auxe duzute bildu nun uzta guzia:

 «Ura antzo etorri nintzan, ta joan Aizea antzo.»

 

 XXIX.

 

 Ez ZERGATIK ez NONDIK jakin gabe mundun

 sarturik, nai ta nai ez dabillan ura lez,

 Aizea Eremuan zear bezela irtetzen naiz,

 NORANTZ ez dakidala, puzka nai ta nai ez.

 

 XXX.

 

 Ta niri galdetzeke, IÑONDIK onara?

 ta galdetzeke, berriz, emendik IÑORA?

 Oi, Ontzi asko gebendu ardo edan bear

 itotzeko ausarkeri orren oroipena!

 

 XXXI.

 

 Lurbira erditik Zazpigarren Ate zear

 jeiki naiz ta Saturnun aulkian eseri,

 Bidean korapillo asko askatu ditut;

 baiña ez Giza-Izangoaren Korapillo nausi.

 

 XXXII.

 

 An dago Giltza arkitu ez nion Atea;

 guzia estaltzen zidan Estalkaia an dago:

 NItzaz ta ZUtzaz zerbait mintzatzen entzun zan

 ...eta ezer ere ez ZUtzaz eta NItzaz gero.

 

 XXXIII.

 

 Lurrak ezin erantzun; ez Jainkoak aztu

 eta purpura negar dagin Itxasoak,

 ez bere Zantzuakin Gabak eta Goizak

 itzal ta agertzen ditun Ortze itzulkariak.

 

 XXXIV.

 

 Gero Estalkai ostean, eten gabe ari dan

 ZU NIGAN'eri eskatu nion Kriseillua

 aizaroan bidea billatzeko; ta entzun

 nun kanpotik bezela: «NI ZUGAN ITXUA».

 

 XXXV.

 

 Eta gero lurrezko Kutxako ezpaiñera

 nintzan, nire Bizitza-Zadorra ikasteko:

 Eta Ezpaiñez-Ezpain, ark: «Bizi zeraiño, edan;

 il ezkero ez baitzera iñoiz itzuliko».

 

 XXXVI.

 

 Uste dut mintzoera susmurtiz erantzun

 zun Edontzia, bizi zala bein eta edan

 egin zula; ta musu egin nion Ezpain

 sorgor a musu asko artu zula ta eman!

 

 XXXVII.

 

 Oroitzen bainaiz geldi nintzala bidean

 ikusteko Eltzegiñak Buztiña zanpatzen,

 eta onek Mingain lotuz marmaratzen zion:

 «Goxo-goxo, Anai ori, goxo-goxo, arren».

 

 XXXVIII.

 

 Ta ixtori au ez al dugu Gizon Zarragandik

 belaunaldien zear gugana etorria,

 arako Irazaleak bein Gizon eredu-

 ontzian jaurtitako lur zokor arena?

 

 XXXIX.

 

 Ta Lurrak edan dezan gure Ontzitik jaurti

 dugun tantarik ez da lur pera irristuko

 an barne-barnean ta aspaldi luzetik

 estaldu Begi baten Larri-sua iltzeko.

 

 XL.

 

 Idibiotza bere goiz-zurruterako

 Zeru-maspiltzeari zain dagon bezela,

 orixe egin ezazu, Zeruak Lurrerantz

 iraul zaitzan artean, Ontzi utsa antzera.

 

 XLI.

 

 Ez kezkatu geiago Gizon naiz Jainkoaz,

 Geroaren naspilla aizetara eman,

 eta zure beatzak galdu itzazu Ardo-

 ekarle lerdenaren ille- mototsetan.

 

 XLII.

 

 Ta edan duzun Ardoa ta ertsi Ezpaiña, oro asi

 ta amaitzen dan lekuan ba'dira bukatzen;

 Gogora GAUR zerala izan ziñana ATZO,

 ta ez zerala gutxigo BIAR ere izanen.

 

 XLIII.

 

 Ardo beltza edaraten digun Aingeruak

 azkenik ibaiaren ertzean zu arkitu

 ta Ontzia luzatuko dizunean, edan

 gogoz ondarreraiño, Ezpaiña ez kikildu.

 

 XLIV.

 

 Gogoak Autsa al ba'du beragandik jaurti

 ta billutsik Zeruko Aize-zear joan,

 ez litzake beretzat lotsagarri izango

 erbail lotzea buztin -ezurruts onetan?

 

 XLV.

 

 Sultan batek Eriotz-errirako bidez

 egun batez atsartzen dun Aterpe baiño

 ez da au. Sultan ba- doa ta Ferrash belunak

 adelatzen du beste Arrotz batendako.

 

 XLVI.

 

 Ta ez beldurtu Izateak, gu bion kontuak

 garbituzkero antzeko ez dala ezautuko;

 Betiko Saki'k Ontzi ortatik gu lako

 amaika anpulo isuri ditu ta isuriko.

 

 XLVII.

 

 Zu ta biok Estalkai beltza igarozkero

 oi, Munduak luzaro, luzaro dirauke,

 gure Etortze ta irteaz ardura artzen dula

 Itxasoak legartxo batez bezelaxe.

 

 XLVIII.

 

 Aidako ekuraldia, -Mortu zabaleko

 Osiñan IZATETIK txastatze laburra

 ta Begiraz ametsezko Karabana irten zan

 EZER EZ'erantz doa- Oi, egin lasterka!

 

 XLIX.

 

 Ta ZADOR orren billa xautuko zenuke

 zure Izate-izpi ori? Ikasi lastertzen!

 Ille batek Egia ta Gezurra ditu

 bereizten ta Bizia, nundik da isekitzen?

 

 L.

 

 Ille batek Egi ta Gezurra bereizten

 ditu; Bai, ta A uts bat naiko gidari zenuke

 -arkitu ba'zeneza Altxor etxerako,

 bai ta, noski, NAGUSI JAUNA'rentzako ere.

 

 LI.

 

 Onen Ageri isillak, Izadi-zaiñetan

 zear laster egiñez, zillarbizi iduri,

 iges egiten dizu; tankerak oro artuz

 ta auek aldatzen ta iltzen dira; Ark dirau berti:

 

 LII.

 

 Une batez igarri, eta gero Drama

 itzul-iraulka ari dan Illunan murgildu;

 artan Betikoaren jostaketarako

 Berak asma ta antzeztu ta so egiten du.

 

 LIII.

 

 Baiña baldin alperrik Lur gogor azpira

 ta Zeruko ate itxira so egiten ba'dizu

 GAUR Zu Zu zeralarik nola egiteko

 BIAR Zu geiago izan ez zaitezenean Zu?

 

 LIV.

 

 Ez eman zure Ordua jakiteko Au ta Ori

 alperrik alegiñak egiñez ezbaika;

 Obe da poztutzea Mats joriarekin

 ez goibeltzea baizik Ale uts baten billa.

 

 LV.

 

 Ba-dakizu, laguna, nolako jaiakin

 egin nun nire etxean Bigarren Ezkontza;

 nire ogetik Gogamen antzua zapuztu

 nun eta Mats-Alaba artu ezkontidetzat.

 

 LVI.

 

 «Ba-da» ta «ez-da» Legeaz ta Arauaz xeatzen

 ditut bidezki, bai ta «Gora ta Bera» ere,

 ta aztatzeko alegindu naizen gai artean

 ezertan barrendu ez naiz Ardoan beste.

 

 LVII.

 

 Baiña nire kontuek Urtea zenbatze

 obera ekarri ei dute. Ez orrelakorik,

 Egutegitik jaio gabeko Biar ta

 Atzo illa idokitzea baizik ez zan ori.

 

 LVIII.

 

 Eta oraintsu Ostatuko Ate zabaletik

 Illunpearen zear dirditsu etorri zan

 Aingeru bat sorbaldan Ontzi bat zeukala

 eta artatik eskeiñi zidan; ta Matsa zan.

 

 LIX.

 

 Irurogei ta Amabi Targo okerrei aurka,

 lojika osoaz egin dezaieken Matsa.

 Begi-kliskan Bizitza onen beruna Urre

 biurtu dezakean Alkimista Aundia.

 

 LX.

 

 Mahmud altsua Allah'en arnasa artzen duna,

 Gogoa kutsarazten duten Beldur-Miñen

 Gudarozte siñeste-oker, beltz guztia

 bere Ezpata itzulbiraz duna banandutzen.

 

 LXI.

 

 Mama au Jaungoikoaren emaitza izanik, nork

 birautu mats-amua, Sare bat bailitzan?

 Goi-esker bat bezela artu bear dugu,

 Zigor ba'litzakigu, Nork jarri digu, ba, an?

 

 LXII.

 

 Bizi-gantzukari au zapuztu bear dut

 siñesten dugun Azken-kontuan beldurrez,

 edo Auts biurtzean- Ontzia, Edari

 Jainkozkoago batez betatutzeko ustez?

 

 LXIII.

 

 O, Inpernuko zemaiak ta Zeruko usteak!

 Gauza bat egi dugu: Bizitza iges doa;

 Gauza bat egi dugu, gaiñekoa Gezur:

 garatu zan lorea betikotz iltzen da.

 

 LXIV.

 

 Aundia da! gu baiño len Ate illun zear

 igaro ziran aleun gogoen artetik,

 bat ez dator Bidearen berri ematera

 ta jakiteko ibilli bear dugu artatik.

 

 LXV.

 

 Beiñola, Igarle antzo, sutan bizi ziran

 Elizkoi ta Ikasien ageriak oro

 ez dira ametsak baiño; Lotatik esnatu

 lagunai esan eta Lotara berriro.

 

 LXVI.

 

 Ikus-eziñan zear Arima igorri nun

 Bizi osteko idazkiren bat agertu naiz;

 ta ene Gogoa laster itzuli zitzaidan

 ta erantzun zidan: «Zeru ta Inpernu Nerau naiz».

 

 LXVII.

 

 Zeru Nai betearen Ikuspena duzu,

 ta Inpernu sutan dagon Gogoaren Itzala,

 gerok onen berandu sortu ta onen laster

 itzaliko geraden Illunan jaurtia.

 

 LXVIII.

 

 Ikusgaiaren Jaunak gauerditan daukan

 Eguzkizko Krisellu onen inguruka

 joan eta etortzen ari diran Amets-Itzal

 errenkada igikor bat besterik ez gera.

 

 LXIX.

 

 Gau eta Egunen Dama-joku onen gaiñean

 ura ari dan jokoan jostaillu utsak gaitu;

 ara ta ona igitzen tu, biltzen eta banatzen

 eta banaka Kutxan berriz uzten ditu.

 

 LXX.

 

 Birloa ez dabil Bai'a ta Ez'a galdekatzen,

 ta Ara ta Ona ba-doa, Jokariak nora,

 jotzen dun; ta Landara zu jaurti zaitunak

 ba-daki guzia, bai, BERAK, daki, BERAK.

 

 LXXI.

 

 Idatzi agiten du Beatz igikorrak

 ta idatzirik darrai; ta ez zute Antzeaz, ez

 zure Ontsaz Lerro bat ez duzu ezabatuko,

 ez itz bat kenduko ere Negarraren bidez.

 

 LXXII.

 

 Ta aren azpian narraz bizi ta iltzen geran

 Zeru diotsaten ontzi irauli orri

 ez goratu eskuak laguntza eske; zu ta

 ni bezain al-gabea baita itzulika ari,

 

 LXXIII.

 

 Lenbiziko Buztiñaz Gizona oretu zan,

 bai eta an erein Azken zituko Azia:

 ta Izadiko len-Goizan idatzi zan Azken

 Kontuen Egunean irakurtzekoa.

 

 LXXIV.

 

 ATZO'k Gaurko Erasuna prestatu zun eta

 BIAR'ko Isilla, Etsia naiz Gurenda: Edazu!

 ez nondik ez zertako etorria zeran

 ez nora jotzekoa ere ez baitakizu.

 

 LXXVII.

 

 Ta au ba-dakit: Egizko Argiak sutatzen

 ba'nau maitasunez naiz sumiñez jo osoro,

 Tabernan artutako aren dirdira bat

 oberdut Jauretxean dana galdu baiño.

 

 LXXVIII.

 

 Zer! Deusez sorgorretik sentikor dan Zerbait

 sor- erazi zigelli ez dan Atsegiñaren

 uztarria ikusteko, betiko zigorran

 neke pean, legea baldin ba'du austen?

 

 LXXIX.

 

 Mailleguz artu diru satsu orren orde

 urre utza eman bear du Sorkari malderrak?

 Egin ez eta erantzun ezin diogun Zor bat

 dala ta Auzitaratu, au ar-eman txarra!

 

 LXXX.

 

 O, Zu noraezean joan bear dudan

 bidea artez ta zuloz ingura duzuna;

 Sareratuko ez nauzu Autatu-Gaitz batez

 ta gero Pekatu'tzat jo nire Erorpena?

 

 LXXXI.

 

 O, Zu Gizona Buztin zitalenaz egin

 ta Parabisun jarri diozuna Suge:

 Giza-aurpegia beltzen duten Uts guzien

 barkapena eman ari -ta Zuk artu ere!

 

 LXXXII.

 

 Egun illurrenaren estalki azpian

 Ramazan gosekilla labaintzen zalarik,

 Eltzegillearenean, Buztiñezko Itxuran

 artean geldi nintzan berriro bakarrik.

 

 LXXXIII.

 

 Guzitariko Itxurak, aundi ta txikiak

 lur gaiñean eta orma aldean zeudenak;

 eta ba-ziran zenbait Ontzi berritsu ta

 zenbait entzun bai, baiña itz ez zegitenak.

 

 LXXXIV.

 

 Eta aietako batek esan zun: «Ziurki,

 nire gaia ez da alperrik Lurretik artu ta

 Eredu ontan egiña ausia izateko

 edo ta oiñazpituz Lur biurtzeko ostera.

 

 LXXXV.

 

 Eta ordun beste batek: «Mutil saputz batek

 ez du ausiko bein pozik edan zun Kaikua;

 ta bere eskuz Ontzia egin dunak ez du

 geroko Sumiñean ezereztuko ura».

 

 LXXXVI.

 

 Isilalditxo baten ondoren, itxura

 arruntagoko Ontzi bat ola mintzatu zan;

 «Okerra naizela ta isekatzen naute;

 egin niñun Eskua dardarka ari al zan».

 

 LXXXVII.

 

 Oni, Bilduma itzontzi artako Norbaitek

 Sufi-eltzeto batek edo- sumindu ta,

 «Eltze ta Eltzegilleaz guzi au Esaidak,

 Eltzegillea nor duk eta nor Eltzea?».

 

 LXXXVIII.

 

 Beste batek: «Ba-dira mintzatzen diranak

 egitean maskildu zitun Eltzeeri

 Inpernu bat eskaintzen dien norbaitetzaz.

 Ba! Lagun on dugu Ura, dana irtengo da ongi».

 

 LXXXIX.

 

 Ta beste batek: «Norknai egin edo erosi,

 Buztiña legortu zait Aztutze onen luzez:

 Baiña bete nazazu Ardo lagun zarraz,

 la lengoratuko naiz lastertxe, nire ustez».

 

 XC.

 

 Ontziak banaka ola egiten zutela

 Ilberria zeukaten izketa adiketan;

 ta gero elkarri bultza zioten: «Anai, Anai!

 entzun Soinkariaren lepo-ugela irringan!».

 

 XCI.

 

 A, Matsaz nire Bizi belaxka zuzpertu

 ta Bizia il da gero Gorputz au ikuzi;

 ta Orri biziz estali, eta Baratzeko

 bazter bakar batean nazazute jarri.

 

 XCII

 

 Nire errauts eortziak ere, Mats-sare bat

 antzo jaurti eta utzi ditezela aizetan,

 Siñesle zintzoa andik igarotzen dala

 ez dezaten atzitu oartu gabean.

 

 XCIII.

 

 Luze maite izan nitun Sasi-jainkoek gaitz

 sundia egin didate, bai, Mundu-begitan;

 nire Aintza ito egin dute Txol azal batean,

 ta nire Ospea saldu Kantu ordaiñetan.

 

 XCIV.

 

 Maiz, bai, Burua ontzea zin egin nun, baiña

 zin egitean nire senean negon ni?

 Udaberri etorri ta, Larrosak eskuan,

 nire Damu zurdatza egin nuan zati.

 

 XCV.

 

 Ta Ardoak Siñesgabe iduri eragin

 ba'nau ta Omen-jantzia kendu ba'dit ere,

 Saltzen dun gaiarekin alderatzekorik

 Ardolariak ezer erosi lezake?

 

 XCVI.

 

 Baiña, ai! Udaberri ori Arrosaz il bear,

 ta Gazte-usaiñeko esku-idatzi ori itxiko

 ta abarretan abesten zun Urretxindorra

 nondik ta nora egazka joan dan, nork esango?

 

 XCVII.

 

 Eremuak emango ba'lu Iturriaren

 agerraldi bat, naiz ta illun-milluna izan,

 artara Bidekari auldua jauzteko

 belar ostikatua jauzi oi dan eran!

 

 XCVIII.

 

 Aingeru egadun batek, berandu baño len,

 Alabear-Idazti zabaldua geldi-

 erazi ba'lezake ta Idazlari latzak

 bestela idatzi zezan ala ezaba osoki.

 

 XCIX.

 

 Al ba'genu, Maite, Ura laguntzat dugula,

 Gauzaen asmo larri onetzaz jabetu,

 osoro zatituko genuke ta gero

 gure biotz-erara berriz ura asmatu...

 

 C.

 

 Berriro gure billa datorren Ilgora

 zenbat aldiz berri ta zartuko da oraindik?

 Zenbat aldiz, goratuz, gure billa etorko

 Baratz ontan zear ta baten billa alperrik?

 

 CI.

 

 Ta ura bezela, o Saki, Belarren gaiñean

 banatu illobi artetik pozik zoazela,

 Bat egin nun lekura el zitezenean

 jarri zazu soz-bera zure Edontzi utsa!

 


inprimatu