1869-co Constituciyua
Demaq
CANTARTEA
Constituciyuaz / da España erori
Jei bedi betico / Paper-tzar ori! (&)
CANTALDIAC
1.-
Ecin guc contatu / Ecin benetan
Cembat gaitz diraden / Paper orretan.
Luzblec sorturik / Impernuetan
Berac zabaltzen du / Bazter danetan. (&)
2.-
Etziran aimbeste / Yzugarriyac
Egipton ciraden / zazpi izurriyac.
Sodoma urico / Sugar biciyac
Eta ur-ujolde / ondargarriyac. (&)
3.-
Ori diyo etsayac / Milla dearretan
Leice bi irikiric / Orroarekin
Leice bi minezco / Euskia ayekin
Ez beguira nairic / dago odeyekin. (&)
4.-
Bata da naigabe / Ta odolezcua
Bestea tristura / Negarrezcua...
Eta ay! su-leizera / Zucen dijua
Milloica gendea / Guizonezcua!...
5.-
Oh mundu gucia / gaitzen semea
oker da charkeriz / Dana betea!!!
Impernuco subaz / Betico errea
Madaricatua / Izan zaitea ...
Bersu berriac laucoetan esanac sobra eguia dana
1.-
Liberalac apaizac / Quendu nay dituzte
Pobrien mesedian / Ez dala nic uste.
¡Ay, Ay, Ay, mutillac! / Ez dala nic uste. (&)
2.-
Cerurican espero / Ez dutenen lanac
Apaizac gorrotatu / Quendu amarrenac. (&)
3.-
Apaizac maite ditu / Fedea duenac
Quentzen diozcalaco / viotzeco penac... (&)
4.-
Esan bear didazu / Clarota feonéz
Sinisten dezun ala / Eleizan edo ez ... (&)
5.-
Gloriaco atea / Esaten du Eleizac
Idiquitzeco ala / Daucatela Apaizac... (&)
6.-
Eleizari quenduta / Beretzaco artu
Maizterrari itz onac / Bañan ez barcatu... (&)
7.-
Amarrenac gañera / Contribuciyua;
Pobrien oneraco / Beltzen leciyua... (&)
8.-
Apaizari eman ez / Maizterra cargatu;
¿Cer nai lutequean / Dezute ezagutu ? (&)
9.-
Apaizac pobretuta / Pobriac zatitu
Jaun oyen desiua / ondo da aguertu. (&)
10.-
Apaizac cererebait / sobra zutenean
Etzan calte izaten / Pobrian artian. (&)
11.-
Oraiñ vici dirala / Apaizac pobrezan
len becin emalleac / Nai ta ere eciñ izan. (&)
12.-
Apaizac pobretuta / Zuc, pobre tristea,
ez dezu mesederic / Beltzac bay ordea... (&)
Ogueita bi bertso-berri
Arana
1.-
Ogueita amabost urte / Dira igaruac
Aguintzen digutela / liberal gaistuac;
astuciya andiyakin / madaricatuac
engañatu cituzten / Carlista cintzuac.
2.-
Judaso-ec saldu zuen / Ceruco Maisua
Maroto Generalac / Carlos guizasua
Billauqueri onekin / Jaso zan tronua
España danarentzat 1 Zori-gaistocua.
3.-
Isabelen ondoan / Beltz infernucoae
Bete dituzte ondo / Beren polchilloac
Quendu diskigute ere / Gueldica fueroac
Ascoc artu dituzte / Grado ta empleoac.
4.-
Inoiz azpertu eciñic / duten egarriya
ondatu dute ederki / Españaco erriya;
gueratu da erreinu au / ¡Oh lotsagarriya!
Beren asmoargatic / Galduta guztiya.
5.-
Eskerric beltzaenakin / ¡oh ce gende piña!
Azkenic bota dute / Beren erreguina...
Aguintari izatia / (Ez iñoren miña)
Izan da, liberalac / beti zuen griña.
6.-
Aguintari jarrida / Gende ichusiya
Serrano ta Topete / Prim da familiya;
Onela bete dute / Dauquen vaneriya,
Manchaturic galanki / Beren concienciya.
7.-
Aguintari izateco / oyen astuciyac...
Lenengo eman dituzte / Itzac pozgarriyac;
Laster ezagutu du / Erreiñu guztiyac
Nola beltzac diraden / Beti guezurtiyac.
8.-
Ardi narru batekin / Jantzitaco otsuac
Izan dira, ta dira / liberal palsuac
Otso oyen artean / ez dira mancuac
Ardi triskiltzaraco / Gaurco ministruac.
9.-
Eleiza Santagana / Dauqueen gorrotuac
Artu-eraguin dizte / Diabruzco asmuac
Erbestetu dituzte / Jesus-en soldauac
Eta bota chit arras / Mojen comentuac,
10.-
Lenengo utzi dituzte / Ondasun bagueric
Guero bota dituzte / Beren etchetatic ;
Orain moja aseo daude / Gosiac iya illic!
Guizon gogor oyentzat / Ez dao barcamenic.
11.-
Liberalen artean / Dauzca deabruac
Animac galdutzeco / Lagun trebetuac
Aitu ditu Madril-go / Diputau-lecua
Dar-dar eraguiteco / Itzaldi-moduac.
12.-
Ucatu da Jesusen / Jaungoicotasuna
Ta berdin Mariaren / Dontzellatasuna
Aundiya de benetan / jaunen ontasuna
Igarotzeco isillic / Iraiñ aiñ astuna.
13.-
Pecatu aimbesterekin / aspertu bagueric
Aldendu naf luquete / Fedea gugandic;
Beltzen gaistotasunac / Ez dauca neurriric;
Ez dago oyen artean / Fededun guizonic.
14.-
Desprecia dituzte / Erregu-beroac
Españan ez sartzeco / Jaungoico palsoac
Iriqui ditzatela, / diote, temploac
Hereje ta judiyo / Gentil ta Turcoac.
15.-
Oraindaño badago / Españan lotsaric
Ecin litezque igaro / Gauza oyec gueldiric
Euscaldunen artean / Ez al da mutillic ?
Edo daude guizonac / Oillo bihurturic.
16.-
Amar milla aingueruac / ez onelacoric
Euskaldunen biotza / ez dago olloturic;
Iaiquico guer(r)a laster / Danoc bat eguinic
Liberal arruari / Jarquitzen gogotic.
17.-
Egon ezquero danoc / alcar ondo arturic
Garaitza irabazteco / Ez dago bildurric;
Noiz egongo bada / Españan paqueric
Ez du guelditu bear / liberal-sustrairic.
18.-
Ea bada, mutillac / gogor sendoturic
Fusill eta makillac / Artu ber-bertatic
Jaunac egongo dala / Beti gure aldetic
Eta Vírgin Mariyac / Digute cerutic.
19.- Esnatu da noizbait / Lo-egon dan legoya
Españan aituco da / Laster bere orroya
Alperric jeiqui contra / Tirio eta Troya
Carlosec jantzico du / Erregue coroya.
20.-
Don Carlos-ec eman du / Erregue itz-andia
Nahico dubela gorde - Jaunaren leguia;
Izaten bada Erregue / Bere mesedia
Sendotuco da Españan / Cristoren Fedia.
21.-
Carlos zazpigarrena / ¡Gure Jaun maitia!
Zure premiyan dago / Emengo gendia
Zapalduric betico / liberal-castia
Zurequin izango da / Bear dan paquia.
22.-
Españaco coroya / Buruban janzita
Don Carlos izango da / Españolen aita
Esan bada gogotic / bildurrari utzita
Bici bitez Don Carlos / Eta Margarita!».
"Ta noiz zuazte"
1.-
Donostiaco / Baserritarrac
Eraguiñazten dizquigute farrac
Danac dira Carlosen maizterrac
ta noiz zuazte
Galdezca gabiltza jaita aste
Bañon ez guera / Juango eztet uste.
2.-
Donostiaco / Baserritarrac
Arturic, daude z(s)ubac eta garrac
Aplacatu dira oyen indarrac
Umilducoitu beren biarrac
ta noiz zuazte etc.
3.-
Donostiaco / Baserritarrac
Guciac eztirade guizon charrac
Antigualdian dira onshamarrac
Baño ausi bear zaizque bizcarrac
ta noiz zuazte...
4.-
Barullo franco / Izandu degu
Basarritarraquin uda ta negu;
Bañon guc beti gauza bati eldu,
Ez beñere horandican galdu;
ta noiz...
5.-
Jay egunetan / Basarrietan
Oyequin gabiltza beti erriyertan
bistan egongo da beguiyetan
Asten baguerade egiyetan
ta...
6.-
Astigarragaco / baserritarrac
Loyolan berriz ayec diadarrac
Vivaca Carlos ta carlostarrac
An sartu ciran gure atzaparrac
ta...
7.-
San Ignaciyoz / Da urte bete
Astigarragan goguan izango dute
Aurten ere etorri nai badute
Esanaz vi vacá Carlos siete
...
8.-
Astigarraco / Gende canallac
Eguin nacituzten an egiñalac
Urdindu ziozcaten bizcarrac,
jaunoyeri donostiarrac
ta...
9.-
Carlos setimo / Gabe etsico
Ecin dutela ta estutela utzico
Bañan isildu dira betico
Eztira len becin maiz asico
ta...
10.-
Basarritarrac / Duten pelia
Carlos setimo nai dutela erreguia
Guc berriz nai ura bañan obia
ori da gucien naigabia
ta...
11.-
Carlos setimo / Erregue jarri
Biar degu esanaz dabiltza elcarri
Baldin nai badezute ecarri
Soroetaco chori izugarri
ta...
12.-
Republica da / Guc naideguna
Betico artu biardegun laguna
oraindic etorrico da eguna
pocez celebratu biaguna
ta ...
Abisua cantabec erosi nai dituenentzat.
Saltzen dira champon bana Garibay calian.
Letra B. Bostgarren vicitzan.
Españaren canta berriac
Esquiña
CANTAURREA
España gorde zazu
Egui Erligioa
España ondatu zazu
PROTESTANTISMOA.
CANTALDIAC
1.-
Guezurrac sortu dira / Londresco zulotic
Lutero zacarraren / Adar metondotic
Su-ta-gar eguin gogor / Luzbeli gogotic
Mundua garbitzeco / Bere oker gaistotic. (&)
2.-
Impernucoen asmo / Galgarriz asea
Or dabil irrintzica / Calvino-gendea
Gartu bedi, cristauba / Gaur gure FEDEA
Gori gori aguer bedi / Obra onez betea. (&)
3.-
Janci gaitecen gaurtic / Cerutic gudari...
Guerra bici bat danoc / Protestanteari
San Miguel degula guc / Aingueru guidari
Onda dezagun arte / Ez barca berari. (&)
4.-
Gure Erreligioco / Euzqui eder aurrean
Odey beltz ori certan / Jarri da parean?
Gaisto illun oyec beude / Belzebu-en leizean
Jaincoarenac guera / Argui ibill gaitea. (&)
5.-
Guere biotzac danoc / Alcha Jaunagana
Bere gloriaraco / Eguiñic aldana
Guc orain gorderican / Beraren esana
Betico emango digu / Coroi onen bana. (&)
Bersu berriac Inaciyo Eguijariyoc jarriac
Eguijariyo, Inaciyo
Ler eguiten dabiltza / Apaiz devotoac
Baserriric baserri / Bildutzen votoac.
Esanaz, cristau onac / Baldin baguerade
Votoac emateco / Carlistaren alde
Eta contra ematen / Duben cristau charrac
seguru dituela / infernuco garrac.
Ori diote gauza / icaragarritzat
icararic ematen / ezdit neri beintzat
Orlaco guezurraquin / tontoac bacarric
izutuco dituzte / ez ernai z(s)amarric.
Baserrico gendea! / Zaude bada ernai
ez apaizac esanta / sinistatu cernai.
¡Ondo gogoan daucat / joan dan guerratea
ceren ecin litequen / burutic joatea!
Orain nola dabiltzan / oro ordubauden
apaiz cristau on oyec / icusi nituben
Baserriric baserri / zapatac puscatzen
liberal beltz-en contra / buruac berotzen.
Aguintzen jartzen bazan / gende liberala
gure fuero maiteac / galduco cirala.
Amaica guizon prestu / irten zan mendiz,
bañan etxera berriz / ondo guchi gira.
Amaicac utzi zuen / larrua mendiyan
eta oroitza tristea / bere familiyan.
Noizbait zori onian / bucatu zan guerra
gueroztican paquean / gu bicitu guera:
Eta gure fueroac / Carlos izan gabe
liberalac maite ta / bicirican daude.
¿Certaco biar degu / Paquian gaudela
igaro zan demanda / berritu ostera?
Ernai, baserritarrac / ez izan tontoac
guerra zale oyeri / ucatu votoac.
Ni ere zuen guisa / baserritar bat naiz,
Soroan izardiya / quentzen detana naiz:
nere arto, sagar, ta / cecorren tartean
lan eguiñ ta bici naiz / nuquena paquean.
Apaizac nai badute / ibilli guerretan
dijoacela berac / mendira tropetan.
Liberalaren contra / daude ernegatzen
ez erreligiyua / dutelaco galtzen
(berac becelacoric / ezta ortaraco)
Baicican liberalac / nai dituztelaco
diran apaizetatic / erdiyac guchitu
edo baten errentac / birentzat partitu.
Duan entierruac, / duan batayuac
illac duan graciya / orobat jayuac,
adisquideac, orla / izango ez degu guc
Gure Jaungoicoaren / graciya diru truc.
Ez dabiltza jaun oyec / champon contu baicic;
argatic, icusten da / orrelaco pilla
carlistaren aldeco / votoaren billa.
Cergatican carlistac / esqueñi dizcaten
Baldin ayec badira / aguintean jartzen.
Emango dizcatela / naico irabaciyac
amarrenac ere bai / eta primiciyac
Gañera egongo dala / apaizaren escu
alcate cein ipiñi / ta ceiñ diputadu
Berac izan ditecen / Contrariyo gabe
Erriyaren buru; ta / Guizonaren jabe.
Verso berriyac Inacioren contra Pepechoc jarriac
Eguizuriya, Pepecho
Docenacho bat verso / Zorcico berriyan
azaldutcera nua / Ni euscal-erriyan
Naiz dala calean da / eta baserriyan
Danac bizi ditezen / Jesusen leguean.
Iñaciyo eguijariya / nondic atera dezu
Zuc eguiya ori / Gusto emate arren
Cembait personari / Buruak galtzen zabiltz
Baserritarrari.
Iñaciyo cer diote / or cale aldean
Guezurra saltzen dute / egui colorean
Sarritan badabiltza / Baserri videan
Provechurican gabe / alferric lanean.
Iñaciyo utci eiyezu / apaizac paquean
deadar eguin zuten / An Cadiz aldean:
Vicico guiñarela / gu libertatean
Ez guezurrezco legue / Char oyen mendean.
Pepechoc esaten die / Iñaciyo berriz
Guezur oyec saldutzen / alferrican dabilz
naiz datooela oñez / igual da zaldiz
provechurle ez dute / ateraco aniz.
Iñaciyo esango ditut...
badaquigu... / guc gueren votoac
gueretzat nai ditugu / Carlos eta Fueroac.
Alferrican dabiltza / Guezurrac saldutzen
Carlos cale corrica / Zapatac urratzen!
Iñaciyo ez badira / Laister acordatzen
egon bearrac dira / Penaz cispurutzen.
Iñaciyo dabiltza / Corrica alferric
Lutero ta Calvino / Berentzat arturic
Baserriyan ez da nsusi / Gaiztuen legueric
Anima ta gorpuza / Galduco duenic.
Ai! Cembat nagusiren / Maister coitaduac
Vorchas (Borchaz) emanarazi / berentzat votoac
An dira menacheac / An desafioac
Orra Iñaciyocho / Cer legue moduac.
Baserriyan ez dago / gendea eroa
maliciaric gabe / ain gucis tontoa
irichi ... / oriyen votoa
Duda gabe bear du / arras tranposoa.
Gure Religioac / Iraun dezan garbi
Erregue eguiazco bat / bear da ecarri
Guztien oneraco / An tronoan jarri
Temploric eguin gabe / Protestantiari.
Protestante, Judio / Mahometanoac
Ez dirade guretzat / legue onecoac:
Españian guerade / Chit catolicoac
Guc ecin ametitu / oyei temploac.
Au Pepechoren allegrura.
Orra Iñaciyocho / Orra despeidan
Engañu gabe ez(s)an / gauzac nola diran.
Baguca bear degu / nori bere toquian
erri eta baserri / erreinu guztiya.
Bersu berriac prestutasunaren alde arrazoiz jarriac [1869]
1.-
Zortzico batzuetan / Guaz aguertzera
Munduac jaquin dezan / Gure guertaera;
Cer motivoz gaituzten / Erritic atera
Eta danoc ecarri / CARCELA BATERA. (&)
2.-
Ichuraz bacarrican / gauzac juzgatzeco
culpadunac guerala / Bada pensatzeco;
Bañan gogoa duanac / Ondo, jaquiteco
Ez du arrazoyen vistan / ala sinistuco.
3.-
Diputazio jaunac / Ayuntamentuai
Eman die ordena / Urri eta zorroz, bay;
Arreglua jartzeco / ELEIZACO GAUZAI
Gusto emateagatic / Junta liberalai.
4.-
Errespeto gustian / Degu contestatu
Gauza oetaraco / Esqueradela gu;
Jaincoac dituala / Obispoac AUTU
Ta ayen gauzetan eziñ / Guintezqueala sartu.
5.-
Berac ere dezala / Chit ondo pensatu
Obispoac neurtzeco / Ez dala Aita Santu
Guere concienciric / Ez dedin cargatu
Ez degula nai orlaco / ordenic cumplitu.
6.-
Diputazio jaunac / ¿FUEROAC NUN DITU?
¡Gobernadoreari / Da garratz quejatu;
Esanaz obediencia / Diogula meatu!!
ORRA CEATIC GAITUZTEN / Presondeian sartu.
7.-
Concienci garbia / Daucagun becela
Honratzat daramagu / oraingo carcela;
Euscaldunac ezguiñan / izango bestela
Jaincoac eta guizonac / JUZGA GAITZATELA.
8.-
Erlijiyua degu / Gustien gañetic
argatic ezdegu nai / utzi ezergatic;
Seguituco degu, bay ... / Firme beregatic
NAIZ DESTERRUA - EMAN / Orren gauzac gatic.
9.-
Legueai faltatuta / Gauzac eguiteco
BELTZAC becelacoric / Ez da iñon sortuco;
¡¡cer!! ¿Gu oyen guticia / Beti cumplitzeco ?
Ez, ez, ...bada infernua / Oyec quiscaltzeco.
10.-
Ona emen esplicatu / Gauzac itz guchian
jaquiñ dediñ Españian / Ta mundu guztian.
¡¡oh cembat gertatzen da / Gaurco egunian
Panfarroi daudelaco / Beltzac aguintian!!
Bersolariac presoai
Guizon prestu leyalac / Eguiaz barcatu
Licenci gabe badet / Zuen icena artu;
AGUR batequin orain / Beardet bucatu
esanaz PROVINCIYA / Dezuela honratu.