Elburuek zentzurik ez. Ohiturak zer?
Esnaola, Anastasio
OHITURAK ZER?
Herri guziak,
Ditu ohiturak,
Herri guziak.
Azter ditzagun, azter gureak;
Atzo indartsu, orain utziak.
Geure ohiturak...
Lana astean;
Pausatu jaian
Etxe bakean.
Goizik jeikita, meza goizean...
Bezperak gero, bazkal ondoan...
Pozik batean.
Garaia bazan,
Ondoren dantzan
Herriko plazan.
Neska mutilak tuntun airetan,
Zango arinik han izaten zan...
Herriko plazan.
Zangoz gogorrak
Ziran zaharrak,
Irri ta parrak.
Neskatxa hoiek daude azkarrak...
Mutilak ere oro trebeak...
Irri ta parrak.
Nun zer zen jakin
Behar; soinua
Nun zen jaiakin.
Gazte multso bat han zen harekin,
Iluna arte drote elkarrekin
Etxera ilunakin.
Galdu ziren horiek
Esnaola, Anastasio
Lehengo plazan jende gutxi da,
Jolasten gaurko egunetan;
Herriko jaiak kenduez geroz
Jai dago gure txokotan.
Askotan, hilak ematen dute,
Bizitasun ametsetan.
Gazteak beste joerak ditu;
Zaharrak goibel etxetan...
Eskuetako soinuen pozak,
Gaurko gaztedi giroan,
Ez dute sortzen dantza biderik,
Ezta gogorik kolkoan.
Tresna horien jotzaile orok,
Gorde zazute gogoan:
Iņork ez du gaur maite soinurik,
Utzi bada museoan.
Ez duzu berriz, auzoko plazan,
Dantzari asko ikusiko,
Ezta gehiago autsik jango ere
Eztularen egiteko.
Soinu jotzaile, ez da lehengo
Denbora berriz etorriko;
Gaurko gazteen iguingarri da.
Baztertu behin betiko!
Beste idolu batzuek daude
Liberti dadin jendea.
Artista hoiek duten gauza bat
Bizarra ta ile luzea.
Nik ez dakit, zer ikusten dien;
Ez dakit haien airea.
Baina gazteak maite dituzte,
Zer nahi duzu egitea!
Beste gizon bat, beste bizitza bat
Esnaola, Anastasio
Bakoitzaren burua
Arrastotan sartu,
Behar zuen gizonak,
Ezi eta zaildu.
Aldaketa haundiak
Ditugu gaurregun,
Ez! ta zaildu hitzak
Zentzurik ez inun.
Buruauste zakarrak
Ditu gaur gizonak;
Erantzun bila dabil;
Baina inun ez onak!
Teknikaz oso gora,
Jakintzaz ere bai;
Ala ta guztiz ere,
Ez gera gu lasai.
Egungo asmakizunak
Eta aurrerapenak,
Ondu ala gaiztotu
Egingo pertsonak?
Bonbak, gerrako tresnak,
Ba daki egiten.
Hauekin ari gera
Mundua ondatzen.
Erlijioa ere,
Dantzan asi zaigu;
Lehen fijo zen dena.
Orain ez dakigu!
Askatu-ta, koloka
Dago gaur bizitza;
Berriro lotzen ba da
Geroan ekintza!
Azkena
Esnaola, Anastasio
BIDE ZAHARRAK UTZIZ,
BERRIAK AZTERTUZ,
HORLA GABILTZA ORAIN,
KRISIAN JOKATUZ.
LEHENAREN PATXARA
IZANEN DA GERO;
ISTINGAN GAUDEN HONTAN,
JO DEZAGUN BERO.
GIZON BERRIA EGIN
BEHAR DUGU DANOK.
EZ GAITEZEN OKILDU
HORI NAHI DUGUNOK.
Lehena ez da lehena
Esnaola, Anastasio
Lehena ez zen dena
Imitagarria;
Ez eta ere txaharra
Egiten zen guzia.
Historia izan da
Gizonen argia;
Orainak, beraz, jakin
Behar du egia,
Zaharren akatsetan
Ez dadin jausia.
Ba zen ederraren biltzaile. Menditar bat itzalpean
Esnaola, Anastasio
Bidetan zehar, jomuga barik, zer nengien ahantzirik,
Zihoazkidan zangoak arin, nenbilen bide hertsitik.
Agure zahar batekin topo eginda gero, lehenik
Mintzatzen hasi ginan batera, agur bero bat eginik.
-Itzulbiraka, usu dabilkit, burutazio gogorra,
Aguro esan nion dolorez. Begira nion agora;
Josi zituen begiak nigan; hurbilduz gero albora:
-Zein zamorroak jaten dik hola barneko hire alorra?
-Gazte denboran eta bizitzan, zeure bizitzan kausitu
Izan ahal du gizonak, behin, zorion bero paketsu?
-Nahi gabeak, kolore beltzez, orain bezala bestitu
Zuen ordungogure garaia; ez zaitez horla harritu.
Ba zen sinismena haurtzaroan
Esnaola, Anastasio
Ezaugerakin batera lerden, larrosa-lore bezala,
Haurrek arkitzen zuen sinetsa, guria bezain mardula.
Gauz orok duen itzalen otza oraindik hasi ez zela,
Haien barnean bizturik zegon Goiko launaren kandela.
Sinesmen printzak, munduko leizan, aurretik zeramatziten,
Eror bildurrik gabe, aurrera, noranahi jo zezaketen.
Bildurrak eta eriotz otzak ez zien hatsikan kentzen
Ekaitz gogorrak asko izan arren, harek gordetzen zituzten.
Haurretan sinesmena
Har zuten pertsonak,
Zori oneko dira,
Gaitzetik gerizak.
Dardara egin arren
Bizitzan, ontziak,
Ondora ez dira joanen
Ez dirake itoak.
Uhin gandorren herpin
Biden labainean,
Elduko dira beti
Arrixku denetan.
Sinesmen argi horrek,
Larri direnean,
Portu segurra nun den
Jarriko aurrean.
Jolasean, mendian,
Edo lore biltzen,
Pozik dabiltz haurtxoak
Jauna ohoretzen.
Bien bitartez zuaitz
Gainetik abesten;
Txori politak agur
Diete egiten.
Sinesmen garaitzaile
Fina ta bortitza!
Fermuki dama beti
Barrengo bizitza.
Ez da munduan gaitzik
Ezta ere eriotza,
Goibel jarriko dunik
Haurraren bizitza.
Haurrak ez dute noski
Ezagutu oraindik,
Gizonen baitan dagon
Gaitzezko griņarik.
Horregatik ez dute
Ikusten txaharrik...
Jaunak zaintzen ditu-ta
Oker den guztitik.
Goikoak emandako
Sinesmen ederra!
Ederrez ederrena!
Inun badu arrera!
Umeen baitan suma
Zuen Jaunak era,
Emeki guregana
Lortzeko sarrera.
Grazien egoitza da
Haurtxoen biotza,
Ez daigun sartu guk han
Pekatuen otza!
Iņork ez digu ematen
Jaunaren urratsa
Haurrak baino obeto.
Haietan da hatsa!
Haurren plazer bakarra
Jaio direnetik,
Maitasunean bizi
Sinetsiz gogotik.
Zerua dute soilik,
Ezer ez besterik,
Aberri eztitsua
Danetan lehenik.
Gazte garaian
Esnaola, Anastasio
Iratzar adi
Lo zorrotik;
Umekeriak
Aldegin dik.
Behar duk presto
Jarri zutik.
Ator ta segi
Nere atzetik.
Hire gorputzak
Daukan griņa
Ez duk iņolaz
Ase eziņa.
Egin zak beraz
Alegiņa;
Horrekin ez haiz
Gaiztagina.
Har zak kuraia,
Gazte haizeņo;
Atsegin har zak
leporaino.
Ez duk damurik
Hiltzeraino.
Bota albora
Kezka laino.
Gazteen gerla, beraz, haundia izan da beti munduan,
Sinesmen hatsak, ordea, biltzen zituen, lehen, bidean.
Hamaika ardi, galduak, sartu dira zuzen artegian,
Jaungoiko deia gogorra bai zen sinesten zuten barruan...
Sinesten duzun zeru
Hori, ez da gezurra;
Ikusten ez bada ere,
Ken zazu bildurra;
Gure bizitza hemen
Oso da laburra.
Gero beste bat dator,
Gauza hau da segurra.
Lehen ikas zenuen
Zeruko bidea.
Hura dena ote zen
Mamirik gabea?
Lurrak ez du egirik
Ha bezain betea.
Zoaz aurrera bada.
Hor duzu bakea!
Zuen aiten aitonak,
Goian jarri zuten
Zori onaren lurra.
Harat jo ere zuzen!
Sainduen urratsetan,
Bizitza asmatzen,
Arki zuten plazera.
Haik beti zoratzen!
Ba zen ederraren biltzaile. Menditar bat itzalpean
Esnaola, Anastasio
Etxape urdin urdina dakust,
Etzanda nagon muinotik;
Harat honerat ene begiak
Dabiltza pausa eziņik.
Epeka; odei zuri batzuek
Astiro doaz ortzitik,
Eguzki printzen musu gozoa
Lapurtuz neri gainetik.
Ortziko uztai urrez jantziak,
Bero arradak lurrera
Igortzen ditu dena suspertuz,
Dagokion arabera.
Betidanikan duen bidean,
Aldatu gabe tankera,
Aurrera doa hatsa emanaz
Bizidun denai barnera.
Ez du bullarik iņoiz ematen
Daraman ortzi bidean;
Emeki baizik ona dario;
Bizitza dama bakean.
Zerutar euna duela hesi,
Indar azkarra funtsean.
Eder ta haundi ager zait neri,
Parrezka beti aurrean.
Pozaren pozez, mundu osoa,
Argizko eztai gozotan,
Kantuz ari da bildurrik gabe
Zaindari horren aurrean.
Honek iņutzen du dena beti
Bero ta galda eztitan,
Bare ta eme emendaturik
Guziak beren gauzetan.
Gauaren beltzak egin du intza;
Erdi jela zen errekan;
Antzigar zuri otzaren antza
Eguna eldu denean.
Haren izpirik ez dago orain;
Aizea pil pil danean.
Ederren bila dabiltzan askok,
Ez dakite nun dagoan.
Herriak maite zuen herria. Herriak maite zuen bere hizkuntza. Agur euskaradunei
Esnaola, Anastasio
Agur zuri, euskaldun,
Euskaldun jator.
Sor ziņan lurrean,
Tintatu ziņan lekuan,
Egin duzu euskara,
Mintzaira bereizia.
Bihotz barnean,
Maitasunez hesia,
Gizaldiz gizaldi,
Denen kontra eutsia.
Zuk eman diozu
Gaurdaino bizia.
Agur berriro, euskaldun zahar!
Zenbat gauza zor dizugu!
Denak zenbatzen zaila litzake;
Batzuk kondako ditugu.
Etsaien kontra ari izan zen
Esnaola, Anastasio
Ondoko erresumak boteretsuak!
Aurka beti zenituen.
Zuk, berriz, kontra hats haundi zenuen.
Denetatik libro geldi zinen.
Iparretik eta hego aldetik,
Harmadun gizonak atarian,
Zu mendeko jarri nahian.
Zu mendeko uztarri azpian,
Oinpean zapaldu, istripuan,
Txunditu nahi zinduten.
Libro gelditu zen
Esnaola, Anastasio
Zure etxolak, mendi jauregiak,
Zotalezko hormak, zurezko solibak,
Etxe bizkarrak lasto ta buztin.
Maite zenuna geldi zen zeurekin!
Etxean pozik
Esnaola, Anastasio
Gorde zenuna, ona zenuen
Etzateko beti atsegin
Izkutatzeko ere segur.
Berotzeko be zenun sua,
Beti enborrak piztuta.
Iņoren enbirik ez zen sortu
Sekulan zure bizitzan.
Etxe jauna, zuk belaunean
Haurtxo txikia zendukan.
Amandreak, txukun jakiak
Surtan prantatzen erreta.
Esne ta gazna ez zenun falta.
Ihizetak zuen aragia. Aita semeak
Esnaola, Anastasio
-Ba digu ihiza
Aran sakonean igeska.
Ezkudian jan dik,
Jan da jan ari izan duk.
Ama semeekin duk,
Umaldi bateko bi urruxa.
-Urruxak, aita, urruxak?
Ez ahal da ahardirik?
-Ez adi artega.
Hartarik ere izanen duk.
Guazimak, guazimak
Azkar, arin, estalian;
Guazimak, dardai
Eta ubal hariekin.
-Han ez dugu zulorik,
Ez dugu sarerik,
Ez dugu leizerik,
Ez dugu babesik.
Barne estu naiz;
Dardarak hartuko nau,
Bildurrak jaten nau,
Izuak,
Dardarak,
Ikarak,
Kuraia kendu didate,
-Eskumotz ahal gaituk?
Dardaiak zertako ordun?
Ubal harriak zertako ordun?
Ama etxolan digu zai,
Txikiak gose dituk.
Ezkur hiriņa eskas,
Gaztainak urri;
Goseak hillen dizkik.
Nahi ta nahi ez,
Basabere bat behar digu,
Legatzean zezeņa, seme.
Legatzean zintzilika
Zezeņa negurako.
-Zuk bai duzula zentzuna, aita,
Zuk bai dakizula egia!
Zuk bai ikusten duzula,
Ongi geroa, geroa:
Negua gainean dugu laister,
Edurra oparo inguruan;
Legatzean zezeņa aski
Zintzilika ez badugu...
Sabelean zorriak...
Gosea izanen dugu...
Ez naiz orain txundituren,
Lagunduko dizut lanean;
Noranahi ziholarik,
Zernahi duzularik
Zurekin nahi dut izan.
Edonun arkitzen zeralarik,
Basabere ikusten duzularik,
Otxana edo guztiz zakarra,
Handia edo ttipi ttipia,
Gaztea edo zakarra,
Basauntza edo basurde...
Arrapaturen dugu biok.
-Basabere bortitzak,
taldeka taldeka,
Beti taldeka zebiltzak,
Handiak txikiak zaintzen.
Guk ttipiak behar dizkigu,
Errendi ahal ditugunak,
Eraman ahal ditugunak;
Baina behar digu bat ereman.
Biok bakarrik nahiko gutxi
Soseguz haien atzetik
Tranpak patxaran jartzeko.
Baina ez bildurtu, seme;
Bertze batez atzilotuko
Dizkiguko beste haindiak.
Bertze batez gehiago
Gerala;
izkiluz obeki ornituak
Gerala;
Zulo autatuetan gertu
Gerala;
Handiak, orduan bai
izanen ditugula.
Ama semeekin
Esnaola, Anastasio
-Eskaratzean zura,
Semetxo kutunak,
Pila behar duzute;
Sar zazute barrura,
Ezkoa ez badute,
Utzirik aztunak.
Laister dira onezkero,
Besteak menditik;
Ekarriko digute
Ihiza berekin.
Pranta dezagun, bada,
Gosari koipedun.
Txarrotan ere jarri,
Esnea haientzat.
Ase ditzagun ongi!
Irabaz dute ta!
Egun sentiz joan da
Goserik dirake.
-Ariztipean ba da,
Nahi ainbat adar.
Haruntz goaz biltzera.
Laister gara hemen,
Bizkarrean sorta bat
Bakoitzak dugula.
Sakela ere ezkurrez
Betetzen ahalegin
Guzia eginen dugu.
Orain lehor dira;
Gero, izotzak datoz,
Ez ditzagun galdu.
-Bildu, kutunak, bildu
Sorta bana zura;
Puxika ezkurrak ere,
Ekarri etxera.
Danen beharra laister
Ditegu neguan.
Eduki zituen etsaiak egun batez
Esnaola, Anastasio
Ibai ertzean,
Zaldunak gora,
Zaldunak behera.
Lasto zuziak,
Eskumaldean
Daramatzite piztuta.
Etxolak sutuz,
Pikardi haundiak,
Dagizkite herrian.
Mendeko denok,
Nahi gaituzte
Haien morroi izateko.
Ego aldeko
Etsaiak ditugu.
Amorru biziz,
Odol egarriz,
Denok katibu,
Eraman nahi
Gaituzte atzetik.
Debru zikiņak,
Geure gainetik
Beharko dite
Iragan lehenengo.
Tontorrez tontor mezuak
Esnaola, Anastasio
Bizkor, seme, hoa mendira;
Egin zak kea, eman siņale.
Ez ahantzi, arrisku siņale.
Nola egiten den bai ahal dakik?
-Ke zuria, aita, zuria eginen dut;
Hiru bider gora, hiru bider behera.
-Hori duk, seme; egin zak hori.
Adarra gero, arkaitz gainetik,
Behar duk jo, hiru bider gogotik.
Aldi batez urren, zotalez estali sua.
Eguteruntz jira adi; ago txit ernai;
Handik zetorkek lehen, anaien erantzuna.
Kea bazegitek, seme, ba zegitek zer den.
Gailurretik gailurrera
Esnaola, Anastasio
Altabiz gainak ohiu dagigu,
Gal zori bat datorkigu.
Ipar aldeko jauntxo zitalak,
Aurki, izanen ditugu.
Azkarrak dira, harmadun denak;
Guk zer eginen diegu?
Igor dezagun mezu bat arin,
Gaizkatu nahi badugu.
Auzoko jaunek, zekiten legez,
Eman zuten ezaugarri.
Adierazi zioten ongi,
Zer pasatzen zen, elkarri:
-Norbait hemen duk, etsai duguna,
Su ta gar denon galgarri.
Menderatu nahi gaituan hori,
Jar dezagun parregarri!
Eta egin zuten billera
Esnaola, Anastasio
MEZUA EKARRI ZUENAK
Burget bailaran, har dugu mezu;
Ke zuriz igor duguna.
Lasterka hoa, esan dit jaunak,
Jakin zak behar duguna.
Hemen nauzute. Esan, zer dugu?
Ager, agintzen zaiguna.
Gazte guziak prest dira. Arin
Eman zazue erantzuna.
Lehendakariak esan zion
Esnaola, Anastasio
Ez dakik zenbat poztu arazi
Gaitukan gazte azkarra!
Denok ezjakin gindukan hemen.
Ematen diguk dardara!
Bertan behera eginen digu
Aritz azpian biltzarra.
Ezagut araz digukalako,
Har zak guzion ezkerra!
Bialdu auten herritar oroi,
Hauxe ziegu agintzen:
Gure lurretan sartu den horri,
Bere kasa utzi pasatzen.
Ezin digu gaur horren kontra egin.
Ez nekatu, arren uxatzen!
Eldu den beste une batetan,
Hasiko gara botatzen.
Oraingoz gorde zazute oro,
Ahal duzuten moduan.
Abel-gorriak igor mendira,
Bazka ditezen basoan.
Jakiak gaizka kutxetan sartuz,
Buztiņa dagon zoruan.
Etsai harek ez dezala arkitu
Onki bat ere eskuan!
Haurrak eta amak toki segurra
Arki dezatela azkar.
Saletxe baitan ez balukete,
Bila, beste edozein baztar.
Mutillak honuntz zatozte gero,
Dardai, ixkillu eta abar.
Denon artean osa dezagun,
Indar haundi ta bat bakar.
Eta gaur
Esnaola, Anastasio
LEHENGO GAUZAK
GAUZA ZAHARRAK
GAUZA ZAKARRAK
GAUZA ZATARRAK.
BERRIAK BEHAR
MUNDUAN ZEHAR
BAINA NOLA HAR
ZU, MUNDUTIAR?
AZTER DITZAGUN
IKUS DEZAGUN
NOLA ARKITU
BEHAR DITUGUN.
Lehengo bideak galdu
Esnaola, Anastasio
Bizi moldea egungo egunez
Ikusten dugu aldatua.
Gehiago jakin, gehiago ikusi;
Baina gal dugu zentzua.
Ilargian zer gertatzen zaukun...
Jendea dago mirestua!
Iduri zaigu, ari garela
Berriz egiten mundua.
Harat hona ta karrikan zehar,
Berdin menditan, soegin:
Jendeak dabiltz zahar ta gazte,
Nola ukanen atsegin.
Beta baduzu eta ahalik,
Haiekin mintza, itzegin.
Baina barrutik pozik dabilen
Egundo ere ez galdegin.
Zer da ba poza? galdeturen du,
Zerbait makurra bailitza.
Poz haren bila dabil amorruz,
Konpondu nahirik bizitza.
Baina aspaldi ahantzia du.
Sentidu gabe du bizitza.
Berdin da haientzat, mugitzen ez dan
Mendian dagon arkaitza.
Zer da zuretzat Kristo, bizitzan?
Norbaiti aipa zaiozu.
Laister erantzun eder askoak
Harek emango dizkizu:
-Gure artean, menderez mende
Ukan dugun izen faltsu;
Preso eduki gaitun izena.
Hori besterik ez duzu.
Jesu Kristo da, nire bizitzan,
Gizon bat gizon artean;
Besterik dela, ez dut sekula,
Pentsatu nere barnean.
Jaungoikoaren semea dela,
Gizon eginda lurrean,
Diote batzuk, jende xehea
Jartzeko bere mendean.
Bide berrietan zehar galduta
Esnaola, Anastasio
TEKNIKAZ TRONPATUAK
Jakintza mailan arkitu nahi,
Zenduen danen egia;
Eta teknikan jar duzu Jainko,
Hartan zelakotz argia.
Teknika horren pean odea,
Erori zaizu fedea.
Bide zaharra illun zen; baina
Erraza ahal da berria?
Makinak eman ahal duena
Daukazu egi bakartzat.
Hortik kanpo den beste guzia
Hartu behar da okertzat.
Baina bizitzan gauza asko dira
Arras sailak makinentzat;
Hauek ez dute erantzun onik
Zuk dituzun galderentzat.
Izpiritua, hatsik gabeko
Gauzetan finka nahi da;
Konkretua da maitatzen dena;
Beste oroi ostikada.
Mendean izan behar zenduna,
Jauna duzula esanda,
Konpreni zazu nola zabiltzan,
Ematen duzun oinkada.
Kalkulu batzuk eginez geroz,
Erausiz korapilloak,
Munduko egin danen ardatza
Eskutan uste jakintzak.
Lan hoiek oro behar dira gaur,
Ontzat daduzka munduak.
Baina hoietzaz kanpo ba dira
Prolema sakon askoak.
Galdezka ta galdezka
Esnaola, Anastasio
ERANTZUNIK GABE
Hamaika mila milaka aldiz ta gehiago oraindik,
Manera makur dohain gabeak aintzinean ikusirik,
Sinesgabeak kausitzen ditu frango gauza miresturik.
Esplika nahi eta ezin du: hau zer da, nola ta nundik?
GIZASEME ERRUKARRIAK
Hospitalean minez
Haur txikia datza;
Zergatik sofritzen du
Erio garratza?
Egun bi jaio dela,
Argi ordu motzak.
Hil beharra du azkar;
Indarrik ez hatsak.
Errurik gabe dena
Oinazez lehertuz;
Ordu bat ere ezin
Iragan soseguz.
Noren ordez ari da?
Galdetuko duzu;
Behar ez ditun zorrak
Jarri du oinazetsu.
BESTE OHE BATETAN AMA
Amets egin ondoren
Eldu da ordua.
Mundura ekarri duzu
Aingeru osoa.
Biotza hertsi zaizu,
Haurraren minakin.
Opa zenion poza,
Ez duke berekin.
Negar malkoz nahasiz
Ikaraz har zaizu.
Ezin zara pausatu,
Zu ezin lasaitu.
Ez zera zu errudun,
Ezta ere semea.
Nola etorri zaizu
Holako kaltea?
Galdezka ari zara,
Zergatik, zergatik?
Iņork ez dizu ematen
Horren erantzunik.
Segi galdezka, aurrera;
Ba dira jakintzuk.
Emango dizkitzute
Danen errepostuk.
Bizidun danen eran,
Esango dizute,
Aulak ezin du jarrai;
Batzuk ezin dute.
Hitz horiek nahiko,
Bailitu biotzak,
Ezin dute konpreni,
Dituzun negarrak.
Hamaika gertakizun
Holako ba dira.
Behar bezela hartzen
Jakingo balira!
Nahasmendu higuingarri
Esnaola, Anastasio
BEHERA ERLIJIOA!
Tabu bat zela,
Dioskute
Tabu bat bakarrik
Tabua, mitoa,
Mitoa ta tabua
Bakarrik.
Sineste pean,
Dioskute
Giņauden lotuak
Soka motzean,
Mitoak, tabuak
Lotuak.
Pentsakera hertsiak,
Dioskute
Pentsatzen ahantziak,
Pentsakera hilak,
Hutsak,
Ustelak.
Behar genuen
Aske izan,
Askatuak,
Mitoetik
Tabuetik
Betiko askatu.
Erlijio pean,
Geure onena,
Adimena,
Arrazoina,
Hila ta ehortzia.
Zigorren pean
Gordetzen,
Estaltzen,
Ari ziren, beti
Ari ziren.
Bota dezagun,
Bota behera,
Zapaltzailea,
Hiltzailea,
Ehortzi nahi
genituna.
Behera erlijioa,
Hil dezagun.
Iraultza deiadarraren ondorenak
Esnaola, Anastasio
GURASOAK KITO
Gurasoek ba zuten
Semeen eziketan,
Ardura ta axola
Denbora guzitan.
Lana nola behar den;
Giza-lege dala;
Bizi nahi duanak
Arretaz dezala.
Egiten ez duanak,
Besteen lepotik,
Lapurtuz jaten dula,
Irabazi barik.
Lagun urko guziak
Anaitzat hartzeko;
Ez dugula pakerik
Bestela lortuko.
Ez dute orain aita amak
Lehengo konturik.
Semeak ez bai diete
Egiten kasurik.
ITZULBIRA OSOA
Atleta bildurgarri,
Bortitza bailitza,
Nahasmendua jauna,
Menderatu gaitza.
Nahasmenduak, gaurko
Mundu honen jaunak,
Jendeak daramatzi,
Atzetik; gajoak!
Gorputza dela dena,
Ezer ez arima;
Ase behar dugula,
Gorputz honen griņa.
Zentzu gabeko gazte
Gehiegi dakusa,
Makurkeriarako
Nahiko dute utsa.
Han da hemen kolpeak,
Gose ta krimenak,
Ontzat ematen ditu
Denak nahasmenak.
Zenbait neska gazteak,
Irritsaren mende,
Jarri ditu nonahi.
Ba du nahiko jende.
Guraso zahar hoiek,
Utzi bertanbera;
Faltsua izan delako
Lehen gizakera.
Gisa hontako gauzak
Entzunez gazteak,
Egin dute jokoa:
Laga gurasoak.
Gurasoen esana
Aintzat ez da hartzen,
Amor eman beharrez,
Goitik dira jartzen.
Sasi maisuen hitzak
Maitatzen dituzte;
Zori onaren bide
Haietan bailute.
Igerle berri hauek
Dute paradisu.
Eskuan dugu dena,
Dasate airetsu.
Deiadar gozo horren
Atzetik, hamaika
Ba dihoaz puztuta,
Barre ta antzika.
PARADISU BERRIAN MURGIL
Mendiak ez du ederrik,
Ezdu atseginik.
Begoz gizarajoak
Aizea harturik.
Osasuna, mito hitza;
Zertako osasuna?
Neke pean galtzeko?
Ez, hori ez jauna.
Gure gorputza egarri,
Atsegin egarri;
Gazte geran artean,
So deiogun hari.
Neska mutillak elkar
Harturik, bildurge,
Amets tokira goazen,
Elkar daigun maite.
Platonen maitasuna
Zaharren hitza da.
Irritsa da iturri,
Maitasun legea.
Erlijio faltsuak,
Kezka nahi gaitu.
Kontzientzia aztertuz,
Gozamena aitu.
Iges egin dezagun
Haren engainutik.
Behin betiko salba
Dituan saretik.
HONA PARADISUAREN ATEA
Zigarro baten keak,
Biriketan barna,
Jarriko zaitu zoro
Lurrean etzana.
Proba duenak daki
Ez dela txaharra;
Behin hartuez geroz,
Hura da zirrara!
Pakearen bazkari,
Ametsaren zeru;
Ase, betea zera;
Orra, zu, aingeru!
Nahi duzuna oro
Horla da sentitzen;
Hohar gabe, zorion
Betez zaitu jartzen.
Plazeraren moskorrak,
Maizago ta obeak.
Leher zaite gurekin,
Lasaitu gerriak.
Zeure bizitzak duen
Zalantzako laino,
Argi egingo zaizu
Zoko zokoraino.
Mami gabeko poza,
Zerutar iturri.
Arrotz ba genun lehen,
Tori, orain, tori!
|