Agranda la puerta, Padre (Egizu, Aita, nitzat atea andiago)
Unamuno, Miguel
Egizu, Aita, nitzat atea andiago,
edo egin nagizu ni neu txikiago.
Ortik sartzea daukat gatx baino gatxago;
umeentzako da ta ni, ai, azia nago.
Biur nagizu, arren, neure umezarora,
ames utsean bizi oi nintzanekora.
Eskerrak Zuri, Aita; orain naz oartzen
nire gizontasuna ba doala igartzen.
Seme uts nintzan adin larrosazko baten;
adin artara eizu itzulia naiten.
Neure semeen seme orain biurturik,
aita izateko, barriz, gaiak agorturik,
neure sabelean dot zelanbait nabaitzen
birjin-amatasuna iatala iaritzen.