Otoitza
Teillard de Chardin, Pierre
Jauna, nere Aisne erri-basotik urrundurik,
erdi galdua nabil Asia'ko eremu auetan.
Ogi, ardo ta aldarerik gabe nago
nere inguruetan.
Ala ere, irudipen oro bazterturik,
Egiaren goi-mallaraņo
xuxen-xuxen igoko naiz,
eta nik, zure apeza,
gizon guzien lana ta nekea
eskeiņiko dizkizut
Lurbiraren aldare gaņean.
Goiz-alde eder ontan, Jauna,
onetsi zazu
zure Ekintzak eskeintzen dizun
opari osoa:
Ogia, gure lana,
barreakeri utsa, itxuraz.
Ardoa, gure nekea,
betiko edari mingotsa.
Baņan, naiz aldakorrak izan ere gai oriek,
beren barne mamitsuan
asmo sakon bat dager:
gizon oro,
sinisleak eta ez-sinisleak,
beren biotz-aotik ateratzen duten
oiu zorrotz auxe:
"Jauna, danok bat izan gaitezen".