Gogoratu!
Musset, Alfred de
Mozarten musikaren gainean egindako hitzak
Gogoratu, egunsenti ederra,
eguzkiari zabaltzen zaionean;
gogoratu, gauerdi ilun meharra,
zilar-moduan, pasatzen zaigunean.
Atsegin-deia da, zure bihotz hori
oihaneko ametsetan zaigunean gorri.
Basoan aditu:
Hura bai zen oihu!
Gogoratu!
Gogoratu! Tristurazko zoriak
zuregandik separatuta gero;
desesperu-denborak, deserriak,
nire bihotz geiso hau zaurtuz gero.
Pentsa maitasun tristean, diosal azkenean:
hurrun egoterik eztago, maitatzen denean!
Bihotz honek zuri
esango'tsu beti:
Gogoratu!
Gogoratu, lur hotzean atinik
nire gorputza etzango denean;
gogoratu, kardu latza bakarrik
loratuko denean hilobi gainean.
Eznauzu ikusiko, baina nire espiritua
itzuliko zaitzu beti, arreba galdua.
Aditu gauean;
ni naiz negarrean:
Gogoratu!