Kronos-en epean
Otsalar
I
Zeru baratzak,
milaka munduen
bizitz tauphotsak.
Gesala iņoren azalian,
atomoa mendian,
gizona Galaxian.
Berbiztuz, materia.
Sabeltzat eguzkiak
ego azkardun Galaxia.
Argitasunari uka,
naro, zelula hilkoiak
beren amil-muga.
Goganbeharra tinko...
itzalean izozteke,
bakarti nago belauniko.
Ziņaldariak mutu
negu usaiaren ametsak
gaua ere itotzen du.
II
Gizonaren luze-laburgea
ni, zu, bera... gera;
oro-mugaren amaigea.
Orduen hutsune
Kosmos-aren barruan
eta Eppur si muove.
Joan ziren mendetatik
salbatuak bakarrik arnas;
etorkizunez herio-mugatik.
Daukagun izatea,
nabarmena ez balitz,
ezer ez gerala jakitea.
Gerana ez bagera,
izarren zelaian,
gu; zer gera?
Nortasuna haizean.
Ustean ez dago izatea
Kronos-en epean.
|