Urbiapeko arri landu ori
Irigoyen, Alfonso
Arantzazu
Non zaude zu?
Mendi malkar batean,
zeruko atean,
izarrai begira.
Bustiņezko aragi au
bein joan nintzaizun
bertara,
Zertara?
Zer dakit nik?
Baiņia joan nintzaizun.
Kordoi bat
gerritik
lotua duela
zerorren semea
dago an
eta nola dagoan
bere umiltasunarekin
itz egin nuen,
fraile buru motza,
anaia du Aita San Antonio.
Itz egin nuen
errespetoz.
Gizonak zintzo
erruz betoz.
Bizkaian jaio zan,
Birjiņa Amaren
lore bat freskoa,
euskaldun baskoa
ezpaita bastoa,
langille fiņa baizikan.
Edozein egun zijoan
urriaren amabian
guretzako Arantzazun.
|