Bizkaitarra
Aresti, G.
Iretargi barriak
Eztauko argirik
Ez gauberdiko
Eguski otzak
Berorik
Ezta egongo
Bizkai maitea
Iņos penadu
Bagarik
Alan diragutsue
Gabriel Arestik.
1
Iņaki de Irigoien
Mutiko pijua
Bernaje adoretsu
Batetik sortua
Euskal jantza bikaņen
Maitale sutsua
Abertzale zintzoa
Euskaldun prestua.
2
Bilbo onetako euskalduntasun
Zikotxaren seņalea
Zeuek zarie arrokartean
Agertu dan arbolea
Eu baņo beste mutiko batek
Etxok zapaldu kalea
Nondik dabillan sorterrirantza
Gaurko tabernazalea.
3
Irigoien txikerra
Iņaki laguna
Ire pentsamentuan
Bajagok zentzuna
Esplikaduten ņoak
Preguntan doana
Zergaitik gura barik
Nasan euskalduna.
4
Aspalditikan dok ezagutu
Nire pentsamentu gatxa
Mobidu barik txirrinka pean
Katigu naukan ekatxa
Area peko sustar sakonok
Egin nabenak aretxa
Makera lodi ta zikiņeri
Emon deutsena pagatxa.
5
Kantadu gura deuat
Amabi bertsotan
Zek bultzatu ninduan
Olango bidean
Aldapa latzagorik
Etxagok mendian
Mendi altuagorik
Etxagok munduan.
6
Baso onetatik ikusten joat
Ballerako arboladia
Errekaldean karrankan doan
Errota zoragarria
Arrokapean txoriak legez
Kantetan dauan erria
Baņa alan bere eztok egiten
Biotzean inbidia.
7
Danak legez ibilten
Or asi nintzoan
Lelengo olgantza ederrak
Ortxe egin noazan
Zelango poz-ikarak
Etorten jatazan
Orain igoten dodan
Eremu baltzean.
8
Jesukristoren Lege Santuak
Danok agindu gajozak
Bere neurrian pentsaduteko
Esaten ditugun gauzak
Osterantzean fede barikan
Debekatuta gagozak
Beste biderik ezegijagok
Ementxe gizonarentzat.
9
Kumatik etareaz
Gure ama maiteak
Kantaduten jeuskuzan
Kanta dotoreak
Belengo portalean
Dagoz pastoreak
Bedeinkatuten dituz
Jesus Erregeak.
10
Kaperuzita ta Pulgartzito
Jaz esposadu zirean
Ta Jesusiko Nazareteko
Bientzako testigu zan
Bizar Azula alarguntzeko
Gustiz temoso egoan
Edur Zuritxuk prinitzipeari
Bizarretik tiratu eutsan.
11
Bertso polit oneikaz
Txikitango urteak
Alaituten jeuskuzan
Gure ama maiteak
Sinbad ta Aladiņori
Birjiņa santeak
Zabalduten deutsiez
Zeruko ateak.
12
Kadera biak zoru ganean
Ipiņi nebazanean
Eskola-maixu erronkosoak
Elexarako bidean
Illada luze batzuk egiņaz
Danok eroan gajozan
Mataderura doiazan artxo
Errukarien moduan.
13
Desagertu zoazan
Iru txarritxuak
Peterpan Guendi eta
Zaspi nanotxuak
Kandeletako kean
jegozan altuak
Santu baten eskuan
Olgetan bajuak.
14
Ikusi noan gizon argal bat
Krutze batetik josia
Zeņagaitikan mundu gustia
Gaur dagoan erosia
Aren oņetan andra triste bat
Maria dolorosea
Biak arteztu egingo ebenak
Gizonaren malezia.
15
Enoazan ezautu
Areik arpegiak
Illunpean itsurik
Ņeunkazan begiak
Ipuņetan zoazan
Bai maitagarriak
Baņa elexa barruan
Txit bildurgarriak.
16
Ume denporan gauza zantarrik
Begiak etxok ikusten
Neska mutiko eder gustiak
Izen polita jeukien
Iņok munduan erru bapere
Etxok egundo arkituten
Zantarkeria etxajoakun
Begietan agertuten.
17
Elexatikan urten ezkero
Bilboko kale artera
Gauza gustiak jeukien beste
Kolore zuri bat eta
Zelan anditu giņean arin
Danak mutil eta neska
Itano itzirik aurrerantzean
Egingo joagu zuka.
18
Nik ezpadot ikusten
Ta banas itsua
Begirik ezpadaukat
Ezta nire errua
Zelan jat etorriko
Barrura damua
Ezpadot ezaututen
Nire pekatua?
19
Jangoiko ona eida justua
Artezidadea bera
Amodio utsa miserikordia
Maitasunezko platera
Onegaitikan bajatu eizan
Aragiz gizon artera
Ta egan danetan eukaristian
Gizona legez bete da.
20
Baņa alan bere niri
Fedea kenduaz
Betiko kondenatzen
Izango da kapaz
Onegaitik kontuak
Artuten badeustaz
Ezeinau orniduko
Goiko gloriagaz.
21
Esango deutsat, Danok dakigu
Sententzia bat emoten
Kontuak artun gura deutsudaz
Inpernuratu baņo len
Zelan enozun ipiņi beste
Bide zelaiago baten
Nire arimna legake orain
Zure oņetan ondoen.
22
Zeu zaraz Jangoikoa
Ni gizon pobrea
Zeu zaraz egillea
Ni kreaturea
Zeu juezik artezena
Ni kulpa bagea.
Zergaitikan ukatu
Deustazu bakea?
23
Gerra luzea eroan neban
Nengoanean bizirik
Gauza latzgarri ta illunen kontra
Konprenitzeko zergaitik
Zarean altu zarean fuerte
Ta bear bada orregaitik
Apenas egon eida munduan
Neu baņo gestoagorik.
24
Bera bada justua
Enau kondenauko
Ta kondenetan banau
Ezta Jangodiko
Zerurik inpernurik
Eztot ikusiko
Gizonaren semea
Da nire testigo.
25
Fede onegaz bizi nas orain
Geldituteko bakean
Mundu onetan ezin balegi
Izan daitela bestean
Nire gorputza nire arima
Sartuko dira ezerean
Eta orduan enas izango
Ezer ilten nasanean.
26
Sabin Berasaluze
Iņaki Irigoien
Melitxu Basurtuko
Aiengizko Balen
Robles Arangiz aiztak
Bego Mendiguren
Aita Berriatua
Eta Txomin Peillen.
27
Bilbo ganean bere tronuan
Dagoan Birjiņeari
Prantziskanoen Arantzazuko
Jesukristoren Amari
Euskalduntzea gordetan dauan
Migel Arkanjeluari
Eta Loiolan bein jaio jakun
Aita San Iņaziori.
28
Mesedez eiezue
Neugaitik erregu
Galdu neban fedea
Dakidan biurtu
Bein bere banozue
Zeuek estimadu
Ezta izango nekoso
Neugaitik eskatu.
29
Nire bizaza modu onetan
Orain badaukat jarria
Ta bardin bada nire arima
Gaxoa ain errukaria
Eta apurtu bajata alantxe
Lenen lenengo oņarria
Ze demoniņo geratzen jata
Ezpada jaioterria?
30
Eztot besterik gura
Tellatu bat baņo
Eta onen barruan
Mai bat idazteko
Andra maitagarri bat
Niri laguntzeko
Beste gauza gustiak
Deabruentzako.
31
Baņa egun baten deitzen badeuste
Erria defendietan
Prest arkituko nabe ni beti
Euskerearen aldean
Armarik eztot artun egingo
Egundo nire eskuetan
Nire plumea nire izerdia
Eskeintzen deutsat benetan.
32
Oneik bertso garratzok
Julioko zortzian
Gabrielek Iņakiri
Kantadu eutsazan
Motzak direalako
Aspertu giņean
Zerbeza bat edaten
Tabernara joan.