Irun'go illerria
Basurko eta Ansola
1
Jakiņa dago:
sendi geienak
or badegu nor-edo-nor,
guretzat ere
lege zuzenez
bere bearra badator,
jaio geranok
ill arteraņo
eriotza bai degu zor.
2
Nai-ta-ezkoa
da, ba, guretzat
zor au ordaindu bearra,
Jaun Zerukoak
jarria dauka
denontzat lege bakarra,
auts biurtua
geldituko da
gure gorputz ustelkorra.
3
Zuzen bizituz
nere anima
Zeru bidean jarri ta,
zer zait ajola
gaur edo bigar
ordu on batean ill ta?
Ortxe daukagu
lurperatzeko
leku txit garbi polita.
4
Sinist zazute
nere biotza
egiz poztutzen zaitala,
or ikustean
illobi danak
txuri-txuriaz daudela...
gaur edo bigar
nerea ere
orlatsu izango dala.
5
Txukun ta garbi
bazter guziak
dena lorez apaindua,
zugaitz ederrak
burua makur
agurtu nairik Zerua,
ura bai dala
oldozpenantzat
berex-berex'ko lekua!
6
Bada gizon bat
lur santu artan
serbitzari ta maitekor,
"nun da gurea"?
galde orduko
goxo erantzuten du... "or"
Orlako gizon
leial apala
leku ortan ongi dator.
7
Bere bearrak
ongi beteaz
ortxe daukagu jaun ori,
bein lan oker bat
egin duanik
ez diot entzun iņori,
erri guziak
esker ugari
zor dizkio ba berari.
8
Bat baņo geigok
esanga dute
Baxurko asi da erotzen
gazteak bintzat
eriotzarik
danik, ez dira oroitzen,
Oientzat ere
gauz bera dator...
Ez al dezute ikusten?
|