On Pedro Nobia Salzedo-kuaren jayotzako eunkidan
Aranguren, Jose Franko
Euskal-erriyan On Pedro jauna
Ispillu ederra zauzkagu
Nun dan garbiro ikusten nola
Lur maitati au maitatu;
Zure bizitzak azaldurikan
Zenbat bear degun nekatu
Amacho onen negar zotiņak
Nai baditugu gozatu.
Atsegiņezko egun ederrak
Gure euskera amari
Zuk ziņiozkan dudarik gabe
Eman bizitzan ugari;
Alainzo eta indar guztiyak
Eskeņirikan berari,
Penen artetik atera zediņ
Betiko garaimengarri.
Chit umetatik sendoturikan
Erlijiyoko eskolan,
Fede biziya beraren alde
Ere agertu zenduban.
Au aurrena ta ama euskera
Urrena zure buruban,
Sarturik oek egon ziraden
Ongi gordeak barruban.
Eleizak eta ama euskerak
Zugan biyotza sutuba,
Arkitu zuten On Pedro jauna,
Eta biziro prestuba;
Bada zure gaiņ artu zenduen
Arbola oen kontuba,
Euren legeak eman zezaten
Lengo oņean frutuba.
Oen etsaiak garaitutzeko
Chit ernai eta zorrotza,
Gau eta egun izan zenduen
Beti iduki biyotza;
Neke pena ta atsekabiai
Emanik betiko lotsa,
Aurkezturikan bildurrik gabe
Naiz ta gelditu ill-otza.
Euskal-erriyak oroitutzian
Zure laguntza aundiyak,
Amoriyozko oju batekiņ
Mugitzen gaitu guziyak;
Gaurtikan beti eman deitzugun
Zuri onra mereziyak,
Gogoraturik zugandik berak
Artu dituan graziyak.