Jesusen Biyotz maitagarriya
Aranguren, Franko
Zu gure poza ta atsegiña
Biyotz santuba zerade,
Erruki zaite, gure premiyak
Chit ugariyak dirade.
Jesusen Biyotz maitagarriya
Zu zera gure eztiya,
Erruki utsez arkitzen zera
Aldare orretan jarriya,
Biurturikan gure janari
Guztiz konsolagarriya,
Zure ontasun paregabia
Dago ontan ikusiya.
Amoriyozko indarrak zaitu
Jechi zerutik lurrera
Pekatubaren kalte gogorrak
Erremediyatutzera,
Gizon aragiz jantzi ta gero
Aitari eskeintzen zera
Anai galduben bizitza gatik
Gurutze baten illtzera.
Ogei ta amairu-garren urtean
Salbatutzeko munduba
Gizon gaistoen eskubetara
Makurtzen dezu buruba,
Eta ¡ai! nola azaldu zuten
Oek zugan gorrotuba,
Lotsarik gabe baratz batean
Zerade sokaz lotuba.
Juezetatik juezetara
Izan ziñaden artuba,
Ea otezan zure dotriña
Arkitzen gezurtatuba:
Bañan azkenik juez burubak
Arturik berak kontuba
Zure gloriya geyagorako
Ontzat dizu aitortuba.
Ikusitzian jende gogorra
Zedorren kontra biziro
Bildurtzen da dianagusia
Ta azotatzeko diyo:
Esan ta egiñ eman zizuben
Bost milla eta geiago,
Bakar bakarrik ¡Biyotz maitia!
Zuk zentzakean igaro.
Zenbateraño etzan izango
Zure gorputzan zauriya
juezen sala egondubazan
Odol errekaz jantziya:
Dudarik gabe miragarriya
Zure orduko biziya,
Pilatos bera ikaratu zan
Zuri begira jarriya.
Aitortu arren agintariyak
Zure arrazoi justuba
Urraturikan bere legeak
Zaitu sententziyatuba:
Eta etsayak jabe egiñik
¡Arritu bedi zeruba,
Kulparik gabe egun erdiyan
Zera gurutz-iltzatuba!
Eriyotzaren gogortasunak
Etzaitu ikaratutzen
Baizik bakarrik bildurtzen zera
Geok ume-zurtz lajatzen;
Bañan ¡o! nola jakiñduriya
Onetan dezun aztartzen!
Ill aurretikan ogi ichuran
Zera gurekiñ gelditzen!
Kaburik gabe ona zerala
Ongi degu ezagutzen
Zeren gu pekatariyok gatik
Egun ta gau zauden orchen;
Esker gabeko gure egonaz
Naigabez dena zauritzen,
Guretzat dezun maitetasuna
¿Nor asiko da neurtutzen?
Egiyaz danik zure mayera
Azaltzen damuturikan
Grazi zurea sentitu gabe
Ezta jaikitzen ortikan:
Dijoala ¡bai! bear bezela
Zugana prestaturikan,
Dudarik gabe ikusiko du
Biyotz ori zabalikan.
Irme ta sendo guazen anayak
jesusen biyotz aurrera
Eta eskatu eman deigula
Bere barrunen sarrera,
Gaiztakeriyen bildur ta lotsak
Eragiñ arren atzera,
Ez ikaratu, artuko gaitu,
Onen zai daukagu Bera.