Iparragirre-ren oroitzan nere jayot-erriko gazte-ai
Aranguren, Jose Franko
Nere erriko gazte maiteak
Nai nizukie nik esan
Gure erritar Iparragirre
Zeiņ biyotz aundikua zan;
Lur maitiaren lege dontsuai
Leku emateko biyotzan,
Zeren etzuan obeki maita
Zuan gauzarik bizitzan.
Egun eta gau aspertu gabe
kantatzen euskal-gloriyak
Ibilli oi zan gure maisuba
Alaitzen euskal-erriyak;
Maitasunian jarri nairikan
Lur onengana guziyak
Onela beti iraun zezaten
Beronen grazi aundiyak.
Euskera amari alaitzeagati
Zizpuru arteko bizitza
Egin oi ziyon ongi ta sarri
Bere kantubaz oroitza;
Batzen zuala jende taldea
Juaz gitarra zorrotza
Amacho-gati itz egitean
Bero zekien biyotza.
Ondarik gabe chic biyotz asko
Amaganatu zituan
Onen premi ta estutasunak
Jarririk itz neurtuan;
Gertakizunak ikasi eta
Jartzen zirala kontuan
Euren amachok beti pakea
Gozatu zediņ moduan.
Beti zeduzkan pentsamentuban
Euskal-mendiko gloriyak
Zeņen arrisku oenak ziyon
Ematen egun larriyak;
Nun chit sarritan ziran ikusten
bustita bere begiyak
Matralletati zerizkiola
Biziro malko lodiyak.
Euskal legeen maitatzalleak
Gu ere izan gaitean
Aurrena beti gure Jainkoa
Degula biyotz gurean;
Eta orduan zion bezela
Maisubak kanta berean
Egi-egiyaz izango degu
Pakea euskal-lurrean.