Nere izarrari
Mitxelena, Salbatore
"Bertso bida bear ditut kantatu
izarrai: zer zaidan gertatu...
korputzak ar dezan deskatsu".
Arratsik arrats zeru urrutian ņirņari,
maite-kupiraz zagerkidan Izar argi;
beste askotan legez natortzu gaur ere
ixilmixil bat izan nairik zurekintxe.
Aski izalen dut leiotik tinka zuri so,
biotz-axanpak jaulkiz izketan jartzeko.
Orduonean zindudan, bai, aukeran jo,
nire ixkutuak axaltzeko aboz-abo.
Zuk ez bai'duzu, lurtarrok lez, iņor saltzen,
aditu-ala ixillik duzu gordetzen.
Deitzen dizudan bakoitzean: "ĄNere Izarra!",
darantzuidazu: "maite aut, seme lurtarra"
ta amen zatozkit ainbeste luzeko bidez
lagun gaixo oni "Gabon" ematera maitez...
Maitasunezko zure errukiaren argitz
goza didazu zuk bekokia amaika aldiz,
biotz-kezkaen sarigarritzat, il-ondoz,
zaudeneko ortan Zeru bat dala adirazoz.
On ta otxana zera, zerutar argia,
on ta otxana ta ixilla ta maitatia...
***
...Gaur, baņa, Izarņo maite orrek ba-zeneki
zein beste dudan atzotik gaurko ikuspegi!
Gogamenaren ortzeak odeirik ez dit;
bat-batez, samin danak poz biurtu zaizkit.
Pakea sor zait, oskarbi orren pakea,
Jaungoikoaren zolitasunez betea.
Nire baitako laiotzean azterkari,
goi-argitara ona zer dudan nabari;
Samari'ko osin ura, Sikar'ko iturria
eguzkitan, ta Yesu bertan exeria
antuxiņetik bere Ur bizia eskeņiz
"Edan -esaten-, ez aiz egarriko berriz"...
Eskale antzo urbil natzaio albetan;
edan dut, edan, Jainko onaren eskutikan...
Ta bertan... mundu guzia arkitu dut berri!
Oro garden, bai, oro iztun, mailagarri!...
Ez nuen uste, ez, onen edergarria
zitekeanik sor zaidan egunsentia!
Beste hegiz dakusat orain izadia!
Bestelako biotzez maite dut bizia!
Atzo miņarren negarrik ezin zeridan.
Ta gaur pozarren malkoa dut begietan.
Zure susmurra berbera gaur zoliago
aditzen dizut, ta ulertzen obekiago.
Millaka izarņo zaudete betiraunean
giza-biotzak zuenganatu naiean...
Biotzak diraust, Zeru eder orren pean
nola gizona onen gaizto ditekean...
Millaka izarņo Jainko-geznari or ernai...
Baņa satorrak lur-zuloa baizik ez nai.
Ez ote, griņaz laņotuta dagolako?
Ez ote entzungor zuen mintzaira aditzeko?
Ezin ulertu, Zeru eder orren pean
nola gizona onen gaizto ditekean!!...
Zuk beintzat jarrai niri izketan, Izar maite.
Gaurkoz alare... Agur baņa biar-arte...
Emen itxoingo dizut, gau ontan bezala.
Ta gaur baņo re obea arki nazazula!,
...zure irudira nakusazula... argia,
on ta otxana, ta ixilla, ta maitatia...