Nevadatik
Nevadako Artzaina
1
Hemeretzi ehun-ta berrogoi-ta zortzian,
Sor lekhua utzi dut adin ederrian.
Orain hemen naiz bizi Nevada-mendian,
Gogoa ilhun eta penak bihotzian,
Desertuetan artzain bakhartasunian.
2
Bakhartasuna eta sor lekhutik urrun;
Pena haundiagorik ba othe da iņun?
Nehor ikusi gabe zazpi zortzi egun.
Etcherik ere bixtan ezpaita ezagun.
Gau-egun oroz nago arthaldea lagun.
3
Hamar manamendutan hau hirugarrena:
Jaunaren zerbitzuko igande eguna;
Mezaren entzutea manatzen daukuna:
Artzain batek mendian ezin dezakena,
Horrek emaiten deraut bihotzian pena.
4
Iruzkia distirant agertzen zerutik,
Bainan hak ere ez du berotzen hambatik.
Haizea xixtuz doa hotz eta azkarrik:
Oihalez dut etchola: nekez dago xutik:
Noiztenka airatzen daut guzia errotik.
5
Desertu hok ez dira nola nahikuak,
Eskualdunentzat dira espres beiratuak;
Ez dira yostatzeko hemengo lekhuak.
Aise ordaintzentugu urtheko gastuak,
Deusik ere ez dauku khentzen ostatuak.
6
Lagunak banituen jiteko bidian,
Orai barreatuak eremu haundian:
Heien berririk ez dut yuan den espaldian.
Berantetsia nago hemen errabian,
Kantuz ukhanen ditut bek ere agian!
7
Gure nahiz baigira gu hemen gerthatu,
Lan eginaz ez zauku ez behar dolutu,
Ni segurik ez naute nehork enganatu,
Neure ideyak ditut holaxe komplitu,
Orai hartu saillari beharko segitu.
8
Goraintzi urrunetik herritarrendako,
Horgo orhoitzapenak ez tut ahantziko.
Zombait urtheņo ditut hemen phasatuko,
Hitzemaiten dauziet huntaz segur nago:
Ni segurik ez naiz ez hemen zahartuko.