Euskara amari A. Larramendi-ren jaiotzako bigarren eunkidan
Aranguren, J.Franko
Iruditzen zait, ama nerea,
Zerala aurpegiz alaitzen,
¿Nundik norako alaitasuna
Diguzu bada agertzen?
Aspaldichuan irri-barre-bat
Zugan ezbada ikusten,
¿Zerk dizu orañ zotiñ larriya
Atsegiñ gozo biurtzen?
-Biziro maite izandu nauten
Seme askoren artean,
Larramendi-ko Manuel nerea
Etzan gelditu atzean;
Zeñak ninduen beti gordeta
Iduki biyotz berean,
Kontu egiñaz jauzi ez nediñ
Etsai gogorren mendean.
Biyotz aundiko seme portitz au
Liburuakiñ burrukan,
Ikusi oizan egun eta gau
Sosegu gabetanikan;
Sentitu gabe neke penetan
Iñoiz atzerapenikan,
Sari oncho bat amarentzako
Eskuratzea garikan.
Ala ipiñi ziran eskuan
Nere izkuntzan argiya,
Atsegiñ gozoz betetzen nauen
Liburu eder aundiya;
Alainzo eta lanaren buruz
Moldatutako sariya,
Izandu nezan beti betiko
Bere oroimengarriya.
Eta onela oroitutzian
Seme on onen jayotza,
Arritzeko dan pozkidaz eziñ
Geldi egon zait biyotza
Mugitu gabe esnatutzera
Euskal-erritar bakoitza,
Festaturikan egiñ dezagun
Egun beraren oroitza.-
Arrazoizkua, bai, nere ama,
Zugan sortu dan antsiya,
Festa on batez nai izatea
Onratu seme aundiya;
Eziñ geyagoz izan dizuna
Aiñ amoriyo garbiya,
Zeña zegoan prest egiteko
Zuri altzuen guziya.
Guk ere pozik artuko degu
Festa onetan partea,
Onela dediñ chic onratua
Izan anaya gurea;
Eta ispillu garbi orretan
Ikasirikan bidea,
Segi dezagun bere antzera
Maitatzen ama maitea.