Donostiako neska zarrentzat
Aranguren, Franko
Neska zar zaudetenak
Nobiyorik ezta
Poztu bear dezute
Negarrak utzita;
Zuen jaso-aldiya
Jaunak ala naita,
Dudarik gabetanik
Izan bearduta.
Prantzes, aliman eta
Ingeles ta naste,
Ontzi bat omen-dator
Donostira laste;
Mutill zarrez betia
Neska zarren eske,
Ezkontzeko ustetan
Gustatzen bazaizte.
Ea neska zarchuak
Ez lotan gelditu,
Peri onetarako
Arretaz prestatu;
Alegiñez modara
Jantzitzen sayatu,
Zer esanagatikan
Ez beiñtzat lotsatu.
Moño altubarekiñ
Lepuan lazua,
Au da moda berriko
Jazkera modua;
Polisoya ostera
Naiz izan lengua,
Zer esanik gabe da
Bearrenekua.
Para bear duanak
Lazo lepokua
Artu beza aurrena
Ongi leziyua
Oker azaldu ez dediñ
Bere desiua,
Au da «Sígueme» naita
Ez segitzekua.
Mutill ederrak dira
Alderdi ayetan,
Aberatsak ere bai
Ez dago zer esan,
Iñork galdetzen badu
Ez egon kopletan,
Lenen datorrenari
Bayetz beintzat esan...
Ez dezute izango
Mandamentu ontan,
Onelako aukera
Nai dan denboretan;
Oraiñ bada sayatu
Guziyak benetan,
Gero ibilli gabe
Mar-mar bazterretan.
|