Manterola-tar Gabirel
Muniategi-tar Sabin
Manterola-tar Gabirel. Zeanuritarra.
Gorbeiaren sorbaldape osasungarrian
sor ta zuzpertu zan aren gogamen goitarra,
baserri lurrunezko erri ikusgarrian.
Aritzak, pagoak eta gaztaņadi ederrak,
goiberatu ziran beren negu ta bai udaz
aren mutil-aroko osertz, etxe bazterrak
orduko artzaingo eta arto garitzakaz.
Bere ikasketak gero, Gazteizen egiņik,
ogeitalau urteko zala abadetu zan
erriaz eta euzkereaz maitemindurik
abadetzazko gurutzea leporatu eban.
Ogeitabi urte luze Eibar'en jaupari,
eta, beste amar bat urrun, an, Ingalandan,
kristautasun eta Aberriaren mezulari
azkatasun itxaropenezko maite-dantzan.
Amaren aoz aren biotzean euskerea
sartu ta betikotu zan errotsu ta, sendoro,
amaren laztanpean maitasunez gozoro
ikas izandako arbasoen berbetea.
Argia argitu zan aren gogo argian
ta, sinismenezko indar eta sentipenez
mintzo errikoi ta laztan maitagarrienez
janaritu zan Jaungoikozko iturri garbian.
Ta, euskal senez ekin eutsen lanari, gogoz,
Jaungoiko-Zalen, Ekin'en, Yakintza'n ta, abar,
benetako gogo, zintzotasunez, su ta gar,
euskerea argi ta garbi jasotzeko asmoz.
Adimena argi, biotza sutan, labe gori,
ipuiņak, bertsoak, goi-izpidun arnasaz
idatzi ebazan errezkiro ta ugari,
apaltasunezko bizitasun eder bataz.
ĢAterkiģ izeneko olerki begikoan
diņoan lez zelan izten dan bazter batean,
erdi aztuta euririk ez dan bitartean...
Arek ez! Euskerea beti zeukan bai, gogoan!
Bere garaiko gizon on, abadea dogu beti,
apal, zintzo, Erri ta, EUSKERA alde,
ta, guk, emen, aren izena aintzaz omendu
txalotzen dogu, emen balego bezelaxe!!
Beraz, oroimen agurrezko txalo bero bat
deskatzue, ill-arte euskeraren gurtzalle,
benetako euskalari eta olerkide,
izandako Manterola-tar Gabirel'entzat!!
Larrean. 1986