Euskal soiņugaillu arruntak
Uxola
Euskal soiņugaillu arruntak,
esku latzak eta zimurrak
baso-arkaitzetan egiņak,
zuen aoz baso-jardunak.
Euskal askatasunez jardun
izan ziņaten soiņugailluk
erri, auzo, baso ta gallur,
itxasoari egiņaz gur.
Burujabetza abesturik,
euzko gaztea alaiturik,
eta maitasunez deiturik
aberri-adarrez loturik.
Gudaketan negarraldiak,
erasoen oargilleak
ta beren asmoen berriak
salatzeko adigarriak.
Ta gero odol ixurtzea,
guda ta ondoren pakea,
euzkotarren etxeratzea,
alaitasun soiņu jotzea...
Euskal soiņugaillu gureak
esku-langille txit trebeak
zur ta kaņetik atereak;
mendian sor, bizi kaleak...
Zabal aberrian zuen ots
basati-menditar lenengoz,
ta zuen eztiaz gerogoz
xuxpertu dedin gure biotz.
Sartu aberri basoetan
txorien abest-tokietan,
urretxindorra eztaietan
bizi dan kabi goxoetan.
Urretxindorraren antzeko
euskal basoan abesteko,
poz daude zugaz egoteko
ainbat euskaldun, basetxeko...
Basetxean dugu euskera
zu bezin garbia, ederra.
Zure doiņuaz ezkontzea
erraztuna da beatzera.
Ezkondurik, itz eta doiņu
jatxi kalera, antxen laiņu,
eguzki eder estal nai du,
jabetu biok: izkuntz, soiņu...
Ez bai-dugu ederragorik
aberria bizi danetik
gure izkuntz ta doiņu baizik:
Jaungoikoak eman doai bik!
Otoi, esku-langille trebe
artu berriz kaņa ta zure
ta esku latz ta zimurrez
soiņu-tresnak sor berriz ere.
Joan gaitezen mendiz-mendi
gure aberrian kantari,
esku-langille: so lanari,
zure bearrez da Euzkadi!