Bultzia
Muniategi-tar Sabin
Zama aztuna edo ariņa
beti da bat aren ibilia,
beti, ioan-etorri bardiņa;
geltokiz geltokizko geldiune
neurtua, barriro itzulia,
tran-trakatanezko biboliņa
ta, betiko loaldi, utsune.
Burdin otzen edo beroen gain,
arzulo berberatik igaro,
ipar-aldetik ego-aldera
ta, egoatik gero, iparrera,
beti lez, ez azkar ez astiro
ordu-lotura berdiņen azpin,
egualdi otza izan naiz bero.
Txistu otsean ta beti deika
batetik bestera, osteraka,
ibarretatik, mendipetatik
beti lez, bagoiak arrastaka,
ordukari begiradapean
ta, orrelaxe begiraturik...
Gizonaren irudi berbera!