Naikunde
Juana de Ibarbourou
euskaratzailea: Muniategi'tar Sabin
Lautadatako alaba naiz. Iņoiz ez det ikus mendirik.
Orain urte gutxi dirala ezagutu nuen itxasoa
Ta, lurralde eder, bakanakin ari naiz bai amesetan,
Ta ibiltzeko gogoz kiskeltzen nago egarriz betea.
!Gero ainbeste ta ainbeste geldi egote egin bear
Ainbeste, geroago, betiko atsedenera irizteko!
!Zenbatzu egun eder bizigarri galtzen ari geran
Amets-lillura utsez poztutzen gerala gure bizian!
!Ai bide-txigor eder aldapa latzetako bidexka argi,
mendi bizkar, gaņetako sugepaper alai ikusgarriak!
Bein ere ez ote dute zapalduko ene oin ibiltariok?
Bein ere ez ote naiz ioango lurralde bakan oietatik?
Lautadakin ok egiņak, oso aspertuak dauden begiok
Ez al dute mendiak urbil ikusteko aukera izango?
Zer da estaltzen didatena lainko txiki ta ezkutuok?
Zer iarri zuten seaskan nire alabear maitagarriak?
Ai, lorik-eziņezko gau garratz, negargarri samiņa,
Ainbeste alperriko urduritasun galdera iturri!
Batzutan kanpaiak illetaz ari dirala dirudite
Ta beste batzuetan sugeak txistuka zorrotz ta gaiztoki!