Iņoren laguntza barik
Joseba Bilbao
Bakartadearen bideetatik
erri bat doa
noiz urtengo basamortu onetatik?
Jaungoikoaren laguntzaz.
Nork egingo dau zeozer gugaitik?
Iņork ez dausku laguntzen;
zergaitik?
Gure alegiņez
elduko gara mendi tontorrera,
eta ara eltzean,
etsaien eskuak
ez gaitue arrapatuko,
eta gure errian
bakearen usoa nagusi izango da.