John Henry Newman
Luis Arostegi
Oarra. Newman (1801-1890) Anglitar erlegiñotik, barne-burruka latzaren
ondoren, katoliku egin zan (1845). 1879'garrenean Leo XIII'garrenak Kardenal
izendatu eban. Jakintsua eta izakera zorrotz-adeitsu, sentikor ta bikaiña.
Katoliku pentsalarien artean gora andikoa da. Ingles idazleen artean, idazteder
klasiku jakiña. Bere idazlan guztiak 40 bat ale osotzen dabez, geienak teologi
edo erlegiño. Olerkiak be baditu.
Emen itzultzen dodana beingoan zabaldu ta ospetsu egin zan, eta
danetarik ezagunena da: «Lead, kindly Light» lenengo itzetatik da ezaguna.
1933'garrenean idatzi eban, Palermo'tik Marseille'rako itsas-ontzian (Apalogia
pro vita sua, BAC, Madrid 1977, 31 or.). Aldi atan barru-ezkutuan doi-doi
oartzen eban bere gogoa ibillian joiala elburu ezjakin baterantz (ib. 98 or.).
Elburu edo egingo argi te ezagutua au zan: Anglitar Eleizea liberalismu ta
«protestantismu» arriskutik atara ta asikerako Eliza katoliku apostoluenagana
zuzentzea (ib. 28 or.; ikus 29-31 or.). Erroma'ko Eliza Katolikuaganantzako
bidea artzeko barne-burrukaren lenengo lurrikarea 1839'garrenean sentidu eban
(ib. 95 or. eta ur.). Olerki au ondutzean, beraz, begi aurrean eukan arazoa
aurrerago esandakoa zan. Barru-ezkutuan oartzen eban elburu ezjakiña «argi
onberak» agertuko eban geroago Eliza katolikua zala.
Itzulpenak olerkiaren barrua ezeze, oiñarrizko azal-egiturea be zaindu
nai dau, nai ta ez, gogorregi, silaba-kopuru ta itz-amai bardiñetan estutu.
Odei abea
Zuzen nagizu, argi onbera, inguru illun erdian,
zuzendu zeuk aurrera!
Gaua illun-balt:a da, eta ni etxetik urrin naz,
zuzendu zeuk aurrera!
Zaindu nire oiñak; ez dot nik urrutia
ikusterik eskatzen urrats bat naiko jat.
Ez naz iñoz olan izan, ez iñoz eskatu zeuk eroan
nengizula aurrera.
Neure bidea neuk aukera ta ikusi gura oi; baiña orain
zuzendu zeuk aurrera!
Egun disditsua neban maite, eta, bildurrak gorabera,
arrokeriak erabillan nire naia; lengo urteak ez gogora.
Ain luzaro nau zure indarrak onetsi, oindiño be, ziur naz,
zuzenduko aurrera,
eremu eta zingira zear, arkaitz ta uramil gain
gaua igaro artean;
eta goizean irribarre dagien arte, antxiñatik maite izan
eta aspaldi galdu dodozan aingeru arpegiak.