Itundasun
Juana de Ibarbourou
euskaratzailea: Muniategi'tar Sabin
Irule langillea euntzen dakusgu sare illuna,
Urduritasun bakan, eraman maitetsu aundienez.
Bai bikain, zoragarria, baliz egiņa liņo utsez
Ta, aramu ori, beltz izan bearrean urreduna!
Baratza baztertxo berezi eta itzaltsu batean
Irule illetsua iosi ta iosi ari da bere euna.
Ta intzak arbitxiak izartuz bere sare gaņean
Maitariak ditu euzki, elur, goiz-arrats, illargi leuna.
Aramu lagun: Zuk bezela diardut nik lan ixillean,
Ametsik bikaņenak eundu, gogo sendoz urreztatzen.
Beraz alegin berdiņak alkartzen gaituzte bidean.
Zure nekeak illargi ta intzak dizute ordaintzen.
Iainkoak iakin nereagatik nik zer iaretsi nezaken!
Iainkoak iakin o, aramu, zer sari emango didaten!