Sorgiņa banintz
B. Enbeita
Zer egingo neuke nik
Banintza sorgiņa?
Danentzat eznintzake
Izango apaiņa.
Baiņa beteko neuke
Neure zeregiņa
Bakoitzari emonaz
Bear dan ordaiņa.
Palu bat bikaiņa,
An jarri ikurriņa,
Igon mendi gaiņa,
A bai atsegiņa!
Neu mendiko nagosi
Neu Erregiņa...
Euskal Erriak badau
Onen premiņa.
Mendi gaiņera ondo
Egitian eldu
Laster egingo neukez
Gauzak atondu,
Geuri kendutakuak
Etsaiari kendu
Naste zalerik bada
Etxera bidaldu.
Akatzak bardindu,
Okerrak zuzendu,
Euskera zabaldu,
Etsaiak birrindu,
Eusko mutil batekin
Gero ezkondu...
Euskal Erri osuan
Egiz agindu.
|