Euskal-alderdia
Olabeaga'tar Iņaki
Anima-giroaren sortzalle
degu gure lurraldia.
Euskal murrin-illunen egille,
be-aldeko alderdia.
Mugagabia nai ta nora io?
Urbilko piņu basora;
baita mendi aldapa pikoan
izango, zure gogora.
Baztergabea bai itxasoa,
burutapen oso argia.
Itxas luze-zabalari esker
degu apain gure erria.
Ezin diteken bikain osoa
baztergabeak darama.
Lurraldietan eziņezko danez
itxasoak degu emana.
Eguzki ertzia da itzala,
lur muga degu mendia.
Euskal zeru ozkarbi ta ixilla
gure animen iduria.
Aldiz, urdiņ-arre ikusten degu,
astun eta lergarria.
Orrela oratutzen ari da
Euskal gogo berezia.
Bestetan, urdiņ-garbi ager da
urrutiko pake ekarle.
Urdiņ-garbi ixilla nai du izan
barruko bare sortzalle.
Odeiez estalita tarteka,
une bateko izare,
aldiz-aldiz guri gogoraziz
betiko alde egite.
Bai motz degula mendiko isla!
Jakin naia, ala ere
suspertzen digu bizi biziro,
eramanaziz beste alde.
Burua iņoiz makur ez duna
orra beti buru makur.
Alderdi indarra aundi izan ta
adorea galdu ziur.
Euskal nortasuna gal ez baņa
oso-gai berrik du artzen.
Lurraldeak bultz gogortsu egiņez
adorez beteta jartzen.
Ixiltasunen bizi jabetzaz
Euskal-erria ager zaigu.
Tarteka betillun, beti gozo.
Bere giza alaxe degu.