Neskatxarena
Muniategi'tar Sabin
Begietan iaio,
biotzean sartu... O, ama!
Zer egin,
bere begietan nekuzan
zugaztxo zoro bik,
zugaztxo zoro bik
zoratu ba'nabe ama?
Ez andrakilla, soka dantza
eta, ume iolasak eztauke,
eztauke aren begiak dauken
argi eta, gozotasunik.
O, ama!
Zer egin,
bere begietan nekuzan
zugaztxo zoro bik,
zugaztxo zoro bik
zoratu ba'nabe ama?
Nik dakustana,
egiztuko ba'litzake egiz...
|