Gorakunde
S. Muniategi
Egun garbi eder batean, oņak bideratuz
Uzta-erditze ikusgarriz, eguzkibera,
ain emea dan goitasun, igarotze legunez
begiak egarbera, Iainko aztarna alaitsuz...
belardi, landa, baso, mendi, arnas berriz
Iparra bigun, gozoki dator bai, lurrera,
ur azaletako uin bereziakin itzegiņez,
alako... bizi-ausnartze, egada biotzgarriz...
Eta, goi, bidari taldeak duazten bitartean,
arnas billa, biderik bide... bai, ondarreta,
zelai, errekondo, itzalpe atsegiņetara,
eguzki ta aize billa duazen bitartean,
ni ere, nereak narama bai, zerbaiten pozez
tantai urtetsu, larre, soro ta, baserriakin
unea, uneka gozartuz, bideari galdetuz,
bideak narama neretua, bere oņots ezez...
Eta, eskurakor dabil aizea egun garbiz
dana, bidetasun goigarri baten doņura;
Izadia zutituz dana, bai, belar, landare...
gogo-elebidezko amets, edertza betean,
ikusgai xamur ta, oargarrienak laztanduz
alako, txori, enara azkarrak bezela,
ioan-etorrizko irriztada arin-ariņez,
gaņetarako bultzadatan egoak arrotuz.
T'itxaropenezko egungiro barneminduz,
(igeskorra izanda ere gure etorria)
garo-usai oiantsu, bidondo itzalgarriz
begiak argiz bete ta, biotz-oņak arinduz
alako, betiratze sakon, geroko munduz
emai intziritsu bat, betimiņez dabilgu,
zerbaiten kezkaz, bizitzako bide estuan
muin-muiņetaraņo arima dana zirkinduz.
Bidetasun atsegin, Iaungoikogarria da,
biotz-ikara ezti, egimiņez ernaitua...
eskuz-eskuzko elkarketa, Izadi arloz
dana, begirada, otoi garbietan goitua,
dana, bizi-loratze, betiraunezko gogoz
dana, mingurri-lan, arranotar egobidez
biziari tenka, aundi-txikiz sustartua,
ainbeste amets arildu, barnezko eiotzez.
Eta, ekiņaldi bakoitzaren argitasunez...
O, ze egonaldi eder, egada urduriak
norberetza betean eguna eskuratuz!
O, ze gogo-aizeratze, bioztasun garbiak,
goi-ikarazko geroratze ixil-ixillean,
betikoz-betiko, Izadiaren muin-barnez
Eleizpe aundienean Iaungoikoa aitortuz,
gorakunde bizigarri baten baitasunez!