Gabon, gabon!
X. Lazkoz
(Gabaz'ko kantua)
ĄGabon, gabon,
Yaungoikoak gabon!
Eman digula denoy
Yinkoak gabon.
I
Gizonari itendio
Yinkoak laguntzen,
egunez iguzkia
zeruan edertzen;
ona ta gaixtoari
berdin du argitzen
eta illundu orduko
izarrak agertzen.
ĄGabon...
II
Zeruko egaztińak
bere kafietara,
illuntzen asten delay
gaba pasatzera.
Gizonak ere biardu
bildu bere etxera,
ondar lanak egin ta
biarden tenorera.
ĄGabon...
III
Eguneroko ogia
lurrak ematen du:
ari zaizte lanian
erein eta bildu.
Aziaren gibeletik
ugariak eldu
ta egunaren ondotik
gaur ere illundu.
ĄGabon, gabon...
|