Etxahun'en bertsoak
gipuzkeraz emanak
Aldapeko
Montebideo'rat juailiak
Montebideo'ra joan-zaleak
I
Bi berseten huntzeko denbora düt hartzen,
Uskal-Herri güzian nahiz kanta ditzen.
Montebido'rat dira hanitx abiatzen,
Bere kartiel huna beitie kitatzen,
Eta gaxtuaguan fortüna txerkhatzen.
Bi bertso paratzeko denbora dut artzen,
Euskalerri guzian kantatu ditzaten.
Montebido'ra dira asko abiatzen,
Beren erri onetik baitira aldentzen
Ta txarrago batean fortuna billatzen.
II
Hau da Uskaldünaren bü-mehekeria:
Hürrünian ezarten bere sinhestia,
Ustez aisago egin han aberastia.
Deüs eztien lekhian, zer aperentzia!
Hori da arrantzüra larrilat juitia!
Au da euskaldunaren kaxkarinkeria,
Urrutian ipintzen gogo ta fedia,
Ustez aixago baitu an aberastia,
Deus ez duten lekuan, zer ergelkeria!
Ori da arrantzara mendira joatia!
III
Gizun faltsü eli-bat jiten zaitze hanti,
Nahiz jente erostez zerbait irabazi.
Gero haiek laidatzen herria azkarki,
Ahalaren beharrez eraman hebeti:
Bere fortünak behar hek egin sinpleki.
Gizon faltsu batzuek zaizkiote joaten,
Dirua egin nairik jendea erosten.
Errialde berria aiek goraipatzen
Eta engañuz aruntz dituzte eramaten.
Batzuek ba-dakite errez aberasten!
IV
Haurrak ait'eta amer deitze galerazten,
Hastera zeitzen phüntin zerbaiten egiten,
Ustez fortünen txerka dütien igorten,
Berek etxen beharrak beteitze emaiten:
Haurren gaxki ezartez berak gaxki jarten.
Gurasoei semeak dizkiete kentzen (1),
Asteko ziranean zerbaiten saiatzen,
Ustez fortunen billa dituzte bialtzen,
Etxean egon bear zutenak laguntzen.
Aur eta gurasoak ai zer kalte duten!
V
Ait'ama hurak dira ezarten nigarrez
Haurrak haboro ikhus eztitzen beldürrez;
Trete hek hitz-emaiten khuntu hartzia hez:
Lehen etzeizkitzenak sal-erazi ürhez,
Eman-erazten deitze ordian gezürrez.
Gurazo aiek dira urtutzen negarrez,
Semeak sekulako galtzeko bedürrez;
Tratanteak lasaitzen aiek itz legunez;
Len ez zizkietenak sal-aziko urrez,
Eman azten dizkie orduan gezurrez.
VI
Haur gaxo hurak dira itxasuan sartzen,
Bere galerazliak gidatako hartzen,
Montebideo'ra bait, gero hek kitatzen:
Ordian hasten dira bihotz-min egiten,
Zeren aita et'amak kitatü dütien.
Aur gaixo aiek dira itsasoan sartzen
Ta beren galtzailleaz gidaturik joaten;
Montebideo'n gero, bakarrikan uzten:
Orduan asten dira benetan damutzen,
Aita ta ama utziaz baitira penatzen.
VII
Gure aita eztia, zure haurre gati
Odola ixurtera zünükina ützi,
Gük dügün estatia untsa ba'zeneki,
Fi-gaxto egiteko ba-zünüke aski,
Gü traditü gütien traidore hen gati.
Gure aita laztana, Jaungoikoa'k daki,
Zuk maite ginduzula semeok galanki;
Guk dugun egoera ondo ba'zeneki,
Etsi-gaizto egingo zenduke zuk noski.
Saldu gaituzten oiek ez gaituzte erruki!
VIII
Gure ama trendia, gük üztia etxen,
Gure abiatzian, bihotz-min egiten,
Egün gure plañiak ba'zütü entzüten,
Nula zure üztia dügün d'eithoratzen
Nahigo güntükezü ekhusi ehorzten.
Gure ama xamurra etxe bazterrean,
Biotz-miñez zegoen gu abiatzian;
Ezin igarri diozu gaurko egunean,
Zu an usteaz zeiñen penatuak geran:
Naiago gindukezu ikusi lurpean!
IX
Ezin biziz girade jarririk esklabo,
Etxen güntialarik gük beharrak oro:
Anaiak gira heben ezari soldado;
Arreben estatia ahalkegarrigo,
Haren aiphatzia zait haientako laido.
Ezin biziz gerade morroitzako jarri,
Etxean edukirik bizitzeko aski:
Gizonezkoak gera soldaduzkan ari;
Neskatxen egoera ain da lotsagarri!
Ez aitatzea obe, edonork baitaki.
(1) Tratalariek.
Aintzin-solas gixa esan dezagun Uztaritze'ko Apaizgaitegi Txipian
kontserbatzen dutela olerki onen Etxahun'en esku-idazkia. Antonio Abadiak
Urruña'n (Laphurdi) 1.853'garren urtean eratutako euskal-olerki jaietara
bialdutakoa da eta ba-ditu aldaketa txipi batzuek erriaren aboz jasorik emen
eman dugunarekin. Aldaketa xume auen herri emanen dugu ahapaldiz-ahapaldi.
Urruña'ko nor-geiagokan lendabiziko sari-irabazlea B. Zelhabe
(Bardoztarra) delako bat izan zela dakigu soilki Francisque Michel'ek bere «Le
Pays Basque» liburuan aipaturik, baiñan, eztakigu nik beñepein eztakit bere
nortasunaren berri. Egille onetxen aipakizunez dakigu bigarren sari-irabazlea
«garaztar gazte bat» izan zela eta bigarren «poesia» (bigarren «saria» noski)
komentatuz dio, Martin Egiategi zuela izena beronen egilleak. Bere olerkia
Montevideo'n fetxatua dago 1.853'ko Garagarrilla'ren 24'an.
Irugarren «poesia»z (irugarren saria dela pentsatzen dugu),
frantzesetik euskerarara itzulia dagoela esaten du, baiñan, ez digu
irabazlearen izenik ematen. Etxahun «Bi berset horiez» delakoan ikusiko
dugunez, sari gabe gelditu zan, bere iritzian bidegabeki.
I
Bigarren neurtitzen «nahiz» (naiez, nai izanez) baztertu egin dugu,
gipuzkeraz jatortasuna galtzen baitu.
KARTIEL: Larrasketa'k azpi-oarrean «pays» itzultzen du eta iztegian
(Basse-Soule Orientale) «quartier» (barrio), «region». Lhande'k orobat,
«quartier» eta «contrée» (comarca).
Azken neurtitzean Etxahun'ek «gaistuaguan» (gaistouagouan) idazten du
erriak «gaxtuaguak» oguzten duen tokian. Ahapaldi onek eztu beste
aldakuntzarik.
II
BÜ-MEHEKERIA (bürü-mehekeria), «imbecilité» itzultzen du Larrasketa'k
azpi-oarrean eta ontaz «ergelkeria» genduke itztulpenik zuzenena. Lhande'k,
ordea, beste era ontaz itzezko zentzuari jarraiki askoz egokiago matizatzen
du «bürü-mehe» zuberotar itza: «volage (voluble), frivole», eta zentzu au
itzultzeko obeto derizkiogu «kaxkarin». Au dala-ta, «kaxkarinkeria» itzaz
baliatu gera gure itzulpenean.
EZTIEN LEKHIAN, gure «ez duten lekuan».
Neurtitz bertan (laugarrenean), APERENTZIA itz bitxia ageri zaigu.
Lhande'k, onela dakar itz au «APAINANTZIA! APERENTZIA! (bitara esaten baita),
S. exclam. exprimant l'incredulité: Allons donc»! (Gazteleraz, Vaya! Vaya!) eta
gaztelerazko «apariencia»tik artua dela dio. Larrasketa'k, Basse-Soule'n
(«aperentzia dizu») onela itzultzen du: «exclamation qui sinnifie «non»,
«allons donc» eta bearneseko «aparenci»tik (apparence, apariencia) artua dela
dio. Ene ustez, mirespen gixa eman nairik itzulpena gipuzkerara, «Ka! Bai
zera»! edo orrelako zerbait izango litzake. Mirande jaunak onela irizten dio:
APERENTZIA: ez da dudarik itz au erderatik (frantsesetik edo biarnesetik) artua
dugula: «apparence»; bainan ez du apparence esan nai (apparence esateko: aide
(aire), traza edo, katiximan, üdüripen erabiltzen dugu), eta Lhandek dioen
bezala usatzen dugu: «zer aperentzia = bien sur que non, edo Parisko frantses
rnordoilloan dioguna: tu parles!... ots, or gaindiko erderaren «vaya vaya».
APAINANTZIA variantea ez dut sekula entzun. USTEKERIA, aldiz galdetzen bainion
«ustekeria» ez ote diteken izan «aperentzia» itz korrienta dugu, bainan ez du
osoki zentzu berdiña; esan nai du «egia ez den uste» bat. Onelako esakunetan
erabiltzen dugu: «bai, zü ustekeriaz betherik zira...» = «tu es plein d'idees
fausses»; «ba zünian ustekeria hori eginen niala?...» = «batere arrazoirik gabe
uste zenduen ori».
LARRILALAT, «larre-alat» laburturik da, ots, gure «larrera».
Etxahun'en eskutidazkian «bü-mehekeria»ren ordez «sistima tristia»
dakar eta «larrilat»en ordez «larrerat», ots, iparraldeko -rat manex-atzizki
komuna erabilliz zuberotarraren ordez.
III
Lenengo neurtitzeko ELI-BAT = «batzu» itzultzen du Larrasketa'k oarpean
eta bere iztegian «art. indefini. des. Ex.: gizun elibatek erran ditazie, des
hommes m'ont dit (et non pas «quelques» hommes)». Beraz, ba-dirudi,
Larrasketa'rentzat «batzu» eztela «quelques-uns» (algunos) Lhande'k eta Azkue'k
beren iztegietan ala ipiñiarren. Larrasketa'k ZUMAIT (zenbait) itzultzen du
«quelques-uns» eta «batzu» eztakar. Lhande'k ELI itza onela ematen du, 1.º adj.
ind.: quelque. Gizon elibatek erraiten dizie, certains hommes disent. Ona,
orain, Mirande jaunaren iritzia: «ELI BAT beste euskalkietako batzu (edo '
Gipuzkoa'n batzuk, singularrean ere) besala erabiltzen dugu. Ene ustez
Larrasketek arrazoi dauka, batzu itzak, euskara klasikoan beintzat, ez baitu
quelques (= zenbait) esan nai, baizik des (au da, españolez ez da itzultzen;
inglesez some). Bestalde, zentzu ortan, beti pluralean erabiltzen dugu (nik
dakidan zuberotar dialektuan beintzat): gizun eli batek erraiten ba dereitade,
si des hommes me disent; si un homme me dit: «gizon batek erraiten ba dereit».
Gizon eli bat ikhusi (dü) tüt = j'ai vu des hommes. Oar, aditza pluralean
dela... Gainera, ELI BAT beste zentzu batean ere erabiltzen dugu: «pare bat»
esan nai du; adibidez «un par de zapatos» esateko, komunzki esaten dugu: oski-
eli bat; halaber: senhar-emazte-eli bat = un matrimonio, un cuple; orduan
aditza singularrean ezartzen dugu, kasu ontan «eli bat» izen substantivu bat
delakotz, eta ez adjektivu bat, noski: «eski-eli bat erosi düt», «senhar-
emazte-eli bat ikusi düt».
ZAITZE = zaizkiote (zaizkie), Campion'ek dakarrenez. «Jiten zaitze» =
etortzen zaizkie. HANTI, gipuzkeraz «andik». Irugarren neurtitzak dio: «Gero
haiek laidatzen herria azkarki». Ba-dirudi «herria» itzarekin Montevideo'ko
lurraldea aditzera eman nai duela, baiñan «juailien» jaioterriaz ere mintza
zitekean. Beraz, Jon Mirande jaunari bere iritzia eskatu nion. «Irugarren
ahapaldiko HERRIA dio ene adiskide onak, Montebideo dagoen erria da, noski,
zuk uste bezala, au da, Amerika... Jende tratulariok Amerika laudatzen dute,
Euskalherriko gazteak lilluratzekotz, ara joan ditezen».
Neurtitz onetako LAIDATZEN (laidatü), beste euskalkietako «laudatu» da
(latiñezko laudare'tik), louer, alabar. AZKAR, fort, vigoureux (Lhande),
euskal-Pirenetako bi egaletan. HEBETI, gure «emendik». HEK = aiek.
Eskutidazkiko aldazkizunak: Lenengo neurtitzean, (Süjet faltsü elibat».
Laugarren neurtitza onela emana dauka: «Nahiz ahal bezainbat eraman hebenti».
Nik libertade pittin batez itzuli dut neurtitz au.
IV
Lenengo neurtitza ez da ain erreza ulertzen (Haurrak ait'eta amer
deitze galerazten = Aurrak aita eta amari dizkie (te) galerazten), sujetua
ezkutuan gelditzen delako, baiñan bein igarri ezkero Mirande jaunak jakin-
erazi zidan bezala- TRATULARIEK direla aurrak aita eta amari DIZKIE(te)NAK
galerazten, mixterio guztia aienaturik gelditzen da. Ala ta guziz ere, Mirande-
Aiphasorho jaunaren itzak oso-osorik aldatu nai ditut, beti baitago bere lerro
ernegarrietan zer txasta eta zer ikasi: «Haurrak ait'eta amer deitze galerazten
hastera zeitzen phüntin zerbaiten egiten: itzez-itz onela itzul diteke zure
euskalkira: Aurrak aita eta amai dizkiete galdu erazten astera zaizkien puntuan
(momentuan) zerbait egiten; bearbada itzez-itzeko itzulpen orren zentzua ez da
oso argi agiri gipuzkeraz; au esan nai du: (TRATULANT ORIEK) galdu erazten
dizkiete aurrak aitai eta amai (Ameriketara erbestera eraziz, alegia), zerbait
lan egiten asten zaizkienean (adinera eldu ziralako, etxeko edo soroetako lanak
egiteko). «Hastera» erabiltzeak «hasten» ordez, nuantza (matiz) bat ezartzen
du: ez ziran oraindik delako lanak egiten egiaz asi, gaztexeegi izaki, bainan
laster asiko ziran, Ameriketara joan ez ba lira».
Etxahun'en DEITZE aditz-jokoa zeatz-meatz itzulirik DIZKIE da, baiñan
bixtan da DIZKIETE bear duela, sujetua plurala delako, eta Mirande'k, iaioki
igarritako zentzu oni elduz, «dizkiete» gipuzkeratu du. Gogoan eduki dezagun
ordea, Campion tabulen arabera «arrek deitze arrek dizkie» dela eta «aiek
deitzeye - aiek dizkiete».
Bigarren neurtitzeko ZEITZEN aditz-jokoak bi esangura ditu Campion'en
tabuletan: «aiek aurrak (asten) zitzaizkien» (pasivo), gure kasuari
dagokiona, eta bestea «arrek ekartzen zizkien» (activo). Irugarren neurtitzeko
TXERKA (frantzesez «chercher») gure «billa» da eta DUTIEN = dituzten.
«Berek etxen beharrak beteitze emaiten» neurtitza ere illun gelditzen
da, bi konplementuei direktuari eta indirektuari igarri bear zaielako. Izan
ere, BEREK gurasoak direla igartzen zaio, baiña, zein edo nor diren ETXEN
BEHARRAK eta NORI ematen dizkie(te)? Guzti onen erantzuna denon adiskide dugun
Mirande jaunak emanen digu eta bidebatez boskarren neurtitzeko JARTEN
adizkerari buruz eskatzen nion argitasuna egingo digu. «Laugarren ahapaldiko
azken neurtitzak eta batez ere laugarren neurtitza, illun aurkitzen dituzu.
Bainan ene ustez aski argi da Etxahunek diona: laugarren bertso hori honela
interpretatu bear da: «berek = aita-amak, gurasoak, etxen beharrak = beren
aurrak, beteitze emaiten = jende-tratulariei baitizkiete ematen.
Bosgarren neurtitza ere ez da illunago; bainan kontuan artu bear da Zuberoan
(bai eta manexherrian Laphurdi'n eta Benaparroa'n ere) jarri aditzak ez duela
bakarrik exeri = sentarse, s'asseoir esan nai; egoera berezi batean izatera
eldu esan nai du gainera; adibidez, kantu errikoi baten bertso au: «jarten zait
bihotza tristerik» = «ene biotza tristatzen, illuntzen da». Beraz Etxahunen
neurtitzaren itzulpena auxe da: «aurrak egoera gaixto batean ipiniaz
(Ameriketara igorriaz, alegia), berak ere egoera gaixtoan gertatzen dira
(laneko laguntzalle gabe gertatzen baitira)». Laugarren eta bosgarren
neurtitzak libertatez itzuli ditut zentzuaren argitasunari begiratuaz
berexiki.
Etxahun'en eskutidazkiak aldaketa auek ditu: Lenengo neurtitzean, «Aita
et'amer deitze haurrak galerazten» eta bigarrenean, «hasten zaitzen phüntian».
Aditz-jokoak letra soil baten aldatzen A letra E letraren ordez du errikoi
oguzkeratik, baiñan, letra onek zentzua joanalditik gaurkotasunera aldatzen
dio. ZEITZEN = ZITZAIZKIEN baita eta ZAITZEN = ZAIZKIEN. Azken neurtitzean
«gaiski» (gaiski?) darabil birritan Etxnhun'ek, oguzkera errikolak «gaxki»
darabillen bitartean.
V
Bigarren neurtitzeko «haboro ikhus eztitzen» = «geiago ikus (i) ez
ditzaten».
Irugarren neurtitzeko TRETE itza frantzeseko «traite»tik artua ote
dago? Itz onek «trafico» edo «trata de negros» esan nai du Moliere'en izkuntzan
eta onetxegatik «tratanteak» itzuli dut gipuzkerara. Buruak jo zidan ere
«traître»tik (traidor) artua ote zegoen, baiñan, azkeneko «r» erortzea zailla
izateaz gaiñera, gogoan eduki bear dugu Zuberoa'n beti «traidore» esaten dela
eta Etxahun'ek ere ala darabil poesia ontako zazpigarren ahapaldian.
HEZ = «Haiez», gure «aietzaz» (Irugarren neurtitzean).
Laugarren neurtitzean ETZEIZKITZENAK erlativuko aditz-joko ukakorra
ageri zaigu. Adizkera bitxi au ezin arkitu izan nuen Campion'en Zuberotar
konjugaziñoko tabuletan eta eziñari amore emanik Mirande adiskide onari idatzi
nion. Orra, beronen erantzuna: «Lehen ETZEIZKITZENAK salerazi ürhez»: ba dakizu
euskal-aditza zein aberats den, eta batez ere Zuberoan. Ez da beraz miragarri
forma batzu toki batzuetan bizi, eta beste batzuetan illik edo erdi-galduak
izatea. «Etzeizkitzenak» forma ez zait iduri sekula entzun dudanik, bainan uste
dut «ez ze (r) eitzen-ak -ke» atzizkia dela, euskalki geienetan virtualitatea
edo posibilitatea indikatzen duena, eta Zuberoan futuroa ere bai. Beraz,
neurtitza onela itzuliko nuke neuk: lenago urrez saleraziko ez zizkietenak, edo
osotukiago: lenago (tratulantek) aitai ta amai urrez saldu eraziko ez zizkieten
aurrak... orain, beren ele ederrez eta gesurtiez eman erazten dizkiete».
Irugarren neurtitza da libreena itzuli duguna. Irugarren neurtitzean
onela idatzi zuen Etxahun'ek bigarren hemistikioa: «khuntü hartzera hez».
Bosgarren neurtitzeko lendabiziko hemistikioa berriz onela: «salerazitzen
deitzer».
VI
Irugarren ahapaidiko BAIT (Montebideo'ra bait) eztakarte Lhande'ren eta
Larrasketa'ren iztegiak. Zuberotar Maixuak eman zidan argitasun: «MONTEBIDEORA
BAIT: Montevideora orduko, Montevideora eldu bezain laster».
Irugarren ahapaldiko HEK KITATZEN = aek abandonatzen. Bosgarreneko
«Kitatü dütien» = utzi dituzten. Irugarren neurtitzeko lendabiziko
hemistikioa onela idatzi zuen bere eskuz Barkoize'ko koblakariak: «Muntebido'
ra ordun». Bosgarren neurtitza orrela utzi zuen idatzirik: «Zeren bere aitamak,
kitatü zütien» (utzi zituzten).
VII
Lenengo bi neurtitzak libre xamar eman ditugu puntuaren eskabidez.
Bigarren neurtitzeko ZUNUKINA gure «zendukeana». Laugarren neurtitzeko FI-
GAXTO, azken gaizto edo azken txar da itzez-itz eta norbere burua iltzeko ideia
aditzera eman nai du. Nik, xamurtuz «etsi-gaizto» itzuli dut. Onen ordez «etsi-
etsi» ere jarri diteke. Neurtitz bereko BA-ZUNUKE gure «ba-zenduke» da.
Azkeneko neurtitza libre xamar itzuli dut. Itzez-itz onela litzake: «Gu
traizionatu gaituzten traidore aiengatik» (Gü traditü gütien traidore hen
gati).
Aldaketa xume bat besterik eztu ahapaldi onek azken neurtitzean. Erri
emanaldiak «traidore hen gati» dion tokian, Etxahun'ek «traidore hegati» idatzi
zuen.
VIII
TRENDIA, frantzesezko «tendre» itzaren metatesisa (lenengo neurtitza).
Irugarrenean PLAÑIAK (plañü-ak), «plaint, gemissement» (queja, lamento,
gemido), Larrasketa'k bere iztegian dionez. Bearnesen plagn'etik artua omen.
BA'ZUNTU = ba'zenitu, Campion'en arabera. Laugarren neurtitzeko DEITHORATZEN,
«deithora» edo «deithore» itzetik dator eta Lhande'ren iztegiko bigarren
esangura du emen: «plainte, gemissement (queja, gemido) sur un malheur, une
disgrace». «Nula... dügün deithoratzen» = «como lamentamos» itzuliko genduke
gaztelerara. Azken neurtitzeko GÜNTÜKEZÜ gipuzkerazko «gindukezu» edo
«ginduzuke»ren senidea. EHORTZEN («ehortzi»tik, ensevelir, enterrer, donner la
sepulture, Lhande'ren arabera) adizkeraz onela dio Larrasketa'k: «on prononce
plus communement ehorsten, en souletin de la region».
Eskutidazkian bi aldaketatxo nabari ditezke. Laugarren neurtitzean
«zure ützia», «zure ützia»ren ordez eta boskarrenean «ikhusi ehorsten», «ekhusi
ehorsten»en ordez.
IX
GUNTIALARIK (bigarren neurtitzean), gure euskalkian «genituelarik».
Etxahun'en eskutidazkian liferentzi auek arkitzen dira: Irugarren
neurtitzeko lenen hemistikioan «Anayak girade». Laugarren neurtitzeko bigarren
hemistikioan «aldiz tristiago» eta boskarren ahapaldiko bigarren hemistikioan
«hayen phartez laido».
Bi berset horiez
Bertso berri auetan
I
Bi berset horiez nahi düt khuntatü
Aphezek nula tien koblarik trunpatü,
Khantore egitera gütie manhatü
Nahiz Montebido'rat juiteti baratü
Eta prima hitz-eman hobenari phakü.
Bertso berri auetan nai nuke kontatu
Apaizek gaituztela guztiz engaiñatu,
Bertsotan kantatzeko digute agindu
Montebido'ra iñor ez dedin abitu,
Bertsolari onena bearrez saritu.
II
Bersülariak oro ginandian jarri
Khantore egitera, nahiz prima hori.
Aphezak beiküntian gero hen jüjari.
Gure berset hobenak hek beren ezari,
Eta hitz-eman prima ais'eraman guri.
Bertsolari guziok alegindu giñan
Kantuz ondo egiten sari ori naian.
Apaizak baitziraden jarri epai-maian,
Gure bertso onenez baliatu ziran,
Saria guri kenduz itxura txarrian.
III
Iaun aphez abil haiek zer die phentsatü?
Guri hatzaman koblak besteri zeditü.
Intertan hek hatzaman ordian bi phakü:
Uskal-Herri'ko lehen poeta famatü,
Berset bat sekül'ükhen eztina koblatü.
Jaun apaiz iaio aiek zer dute pentsatu?
Guri bertsoak kenduz besteai pasatu!
Era ontan zituzten bi poztasun lortu:
Euskalerri'ko lehen poeta famatu
Eta bertsolari bat ezereztik sortu!
IV
Prima eraman düzün jaun aphez adreta,
Eta zü famatürik ezari poeta.
Ziberu'ko haurreki ez koblaka jokha,
Ezi haurrak eztira zieki gal lotsa,
Ba'zinandie ere biak Arxipreta.
Saria jaso duzun apaiz jaun pizkorra,
Eman dizute juezek poetaren otsa.
Zubero'ko semekin ez bertsotan joka,
Zuek austeko kemen baitaukagu sobra,
Izanagatik biok kargutan txit gora.
V
Etxahun Ziberua'n, Athillo Laphurdi'n,
Bürüzagi girenek khantoren egitin,
Ezpeikirade beldür aphezik jin dadin
Eraman leikienik hartan Uskal-Herri'n,
Jokhatüren deregü plazer dükienin.
Athillo Laphurdi'ko, Topet Zubero'ko,
Buruzagi gerade kantuz aritzeko,
Ez gaituzute bildur apaizez neurtzeko,
Euskalerria'n ez da iñor gu austeko,
Gogo duena betor alkar probatzeko.
VI
Jaun aphez baten hanitx ez othe da itxusi
Basa kobla huntzia ürgüllia gati?
Kantika egitia lizate hen propi;
Hartako ba'zünie espiritü aski,
Ordian zünükie bai prima merezi.
Apaiz jaun bat ez bedi ari mendi-kantuz.
Itxusi agertzen da orrela portatuz;
Eliz-kanta santutan saia bedi tajuz,
Bere izpiritua lan ortan gozatuz,
Saria merezi du orrela jokatuz.
VII
Prima dian apheza eztüt izentatzen,
Nun daguen erretor ez nun sorthürik den:
Bena bai, elizalat duenin, erraiten
Han has dadin hobeki phedikü ematen,
Poeta del'ezpetü, hanbat erakusten.
Apaiz saritu ori eztut izentatzen,
Nun dagon erretore, ez nun sortua den,
Baiñan elizan asten denean mintzatzen
Obe luke ikasi ongi predikatzen,
Poeta dela nekez baitu erakusten!
VIII
(Zelhabe) Bardoze'ko aphez arnegata,
Aphezek gure koblak zuri eman eta,
Jarri izan zira, zü, koblarien aita:
Bena janen zünian gizenago zopa,
Hartü ükhen ba'zünü haiek dien plaza.
(Zelhabe) Bardoze'ko, apaizgai izana,
Apaizak emanikan gure bertso lana
Bertsolaritan zera jarririk aurrena,
Probetxugarriago litzaizuke baiña,
Aiek duten kargutaz jabetu ba'ziña!
IX
Harriet, zü zirade Seminarin jabe;
Bena etzirade hun koblarien jüje,
Jüjatü beitütüzü, zuk, bersetak hobe,
Txainküka zuatzanak, arrimürik gabe,
Hen egilik beitziren zure adixkide.
Seminarioko jabe zaitugu Harrieta,
Bertsoak juzgatzeko etzera zuzena,
Onetsi baitituzu onenak bezela,
Bertso errenak eta baldarrak gaiñera,
Adiskideen alde zuk duzu joera!
X
Berset hoiek egin tüt jaun aphezen kuntre,
Nahi-bada debotak dütüdan net maite.
Arropa hura dinak auz behar lütüke
Ertzokeriak ützi, ükhen karitate,
Mündiri erakutsi ükheiten berthüte.
Bertsuok egin ditut apaizen kaltean,
Naiz-ta zintzo direnak maitatu benetan.
Apaiz denak bear du itxura obean,
Erokeriak utzi, karidade izan,
Ta nun-nai erakutsi bertutea zer dan.
I
Bigarren neurtitzeko TIEN = dütien = dituzten.
Irugarren neurtitzeko GÜTIE = gaituzte. Ala're, gipuzkeraz ez genduke
esango Pirene-egaletan bezala «gaituzte agindu», «digute agindu» baizik.
Laugarren neurtitzeko JUITETI BARATÜ = joatetik geldi-erazi.
Bosgarren neurtitzeko PHAKÜ = pagu, sari edo ordain bezala
erabillirik.
II
Lenengo neurtitzean GINANDIAN aditz-jokoaz Larrasketa'k onela dio azpi-
oarrean: «ginen aujourd'hui a Barcus». Gip. «giñan».
Irugarren neurtitzean ageri den BEIKÜNTIAN aditz-jokoa, gipuzkeraz
«baikenituen» edo «baigenituen» (baitgenituen) da. HEN JÜJARI = aien juez.
Laugarren neurtitzeko bigarren hemistikioa (hek beren ezari), «aiek
berentzat jarri» (edo «artu») itzuli bearko genduke itzez-itz. Baiñan
Etxahun'ek eztu bere esan naia oso garbi aditzera ematen, «jüjari» edo
epaikariak bertsuak ezpaitzituzten berentzat bear, bere adiskideei emateko
baizik. Ontaz ara zer dion Mirande jaunak: «Gure berset hobenak hek BEREN
ezari»: bai, emen «beren» herentzat edo, esango gendukean bezala, berentako
ipiñia da, -tako atzizkia askotan bazter uzten baitugu. Zentzua ez da ongi
ageri; alare uste dut erderaz «para los suyos», ots, beren kideentzat, a. d.
zeingeiagokan parte artzen duten apaizentzat itzuli bear dela, ez «para si
mismo». Ba diruri apaiz epaileek, Etxahun'ek eta beste bertsolari laikoek egin
bertsoak, apaiz bertsolariek eginak zirela igaro erazi dutela».
III
Lendabiziko neurtitzean, DIE - dute.
Irugarren ahapaldia onela itzuli bear da itzez-itz (Intertan hek
hatzaman ordian bi phakü): «Orregatik aiek lortu dituzte bi sari (ordain)».
INTERTAN, Larrasketa'k «à cause de cela» itzultzen du. Itz bitxi au
«Gaztalondo'ko neskatilen» lenengo ahapaldian ere ageri zaigu, baiñan, ez an
eta ez emen ez digu esaten nundik artua dagoen (Basse-Soule Orientale'n eztu
aipatzen itz au, ezta Lhande'k ere bere iztegian), baiñan ba-dirudi tankeraz
bearnes izkeraren prestamena dela. PHAKÜ = pagu da gipuzkeraz. Baiñan, emen
zentzu bereizi bat dauka gipuzkeraz ain zuzen eztaukana, alegia, Lhande'k
«recompense» itzultzen duena.
Laugarren eta boskarren neurtitzak oso illun ageri zaizkigu. Aurren-
aurrena gogoan eduki bear dugu, bertsolariak aluntziatu ondoren apaiz
epaikariak bi phakü (rerompensa) lortu zituztela, onela bukatzen du ahapaldia
Larrasketa'k eman oi digunez:
Uskal-Herriko lehen poeta famatü
Berset bat sekül'ükhen eztina koblatü.
Beraz, bertso bikote onen arabera, «phakü» bakarra ageri da, alegia,
Euskalerri'ko lenen poeta famatu zutela bere bizian bertso bat egin etzuen
gizona. Ezin ulertuz kontrakotasun au, argitasuna eskatu nion Mirande jaunari
eta ona bere erantzuna: «Irugarren ahapaldiko irugarren neurtitzeko «BI PHAKÜ»
hoik zer diren neronek ere ez dut ongi aditzen. Esan nai duke apaiz
koblarietatik bik sari bana eraman dutela; bainan ez dakusat zergatik
Larrasketek eta Lhandek bi puntu ezarri duten neurtitz onen ondoan. Ba dirudi
«Uskalherriko lehen poeta famatu»ak dituela, eien gogoan, bi sariok eraman;
bearbada bertso txapelketa ortan bi sari ba zirela: bata poeta batentzat;
bestea bertsolari edo koblakari, ots, poeta errikoi batentzat, eta apaiz batek,
poetaren saria irabaziz gainera, koblakariaren saria ere irabazi zuela, naiz ez
izan egiazko koblakari, gisa errikoian.
«Bainan ez: oar au egin dut urrengo berseta irakurri gabe; artarik
ageri da bi apaizek dutela batak poetaren saria eraman, eta besteak
koblakariaren saria. LHANDEK ETA LARRASKETEK BEAR ZUTEN KOMMA (,) BAT IPINI
«POETA FAMATÜ»REN ONDOTIK, erakusteko bi gizakiz mintzo zela Etxahun, ez
bakoitz batez. Beraz, laugarren ahapaldiko «ba zinandia ere BIAK archipretra»
(nik ezin igarri bainion nola zitezkean BI) argi dago bi sari irabazleez mintzo
da.
«Seinale asko ba dira bi saridunez mintzatzen dela, esaterako: «Ezi
haurrak eztira ZIEKI (= zuekin, ez zurekin!) gal lotsa/bazinandie ere biak
Archipretra». Bi sarietarik, poetaren saria apez batek irabazi du;
koblakariaren saria, zortzigarren ahapaldian ikusiko dugunez, apezgai izandako
norbaitek. Zazpigarren ahapaldian Etxahunek dio ez duela poeta-saria izan duen
apaiza izendatu nai, ez nongoa den esan ere; bainan zortzigarrenean, koblakari
saria izan duen apaizgai izandakoa izendatzen du (naiz Lhande-Larrasketek izen
osoa ez duten argitarazi, bakarrik lendabiziko izkia: Z...) eta Bardozeko dela
dio, Irugarren ahapaldi osoa onela itzul nezake erderaz: Ces astucieux cures,
qu'ont-ils imagine? Ils ont cédé à d'autres (cures) les couplets qu'ils nous
avaient pris, et ainsi, ceux-ci ont obtenu deux prix: le premier poete fameux
du Pays Basque (et) quelqu'un qui n'a jamais compose un couplet». Mirande
jaunaren uste oni jarraiki eman dugu gure itzulpena, eta noski, neurriaren eta
puntuaren eskabidetara makurtuaz.
EZTINA = eztuena. KOBLATU; Lhande'k onela itzultzen du: «chanter q. q.
un, en faire l'éloge ou le blâmer en une chanson, le chansonner». Beraz,
norbait bertso-kantuz on-etsi edo gaitz-etsi. Baiñan, Larrasketa'k bere «Basse-
Soule Orientale»n onela dio: «KOBLATÜ: (verbe transitif), composer des couplets
(«chansonner» est une trad. nexacte: car on chansonne quelqu'un, tandis que
koblatü a pour compl. d'objet les couplets eux-memes». Mirande'k bere iritzia
onela agertu zidan: «Larrasketek bezala, nik ere uste dut (uste, diot, zeren
itz gutxi erabilia den, eta ez naiz oroit sekula entzunik), «koblatü» = faire
des chansons esan nai duela eta ez «chansonner quelqu'un». Zentzu au ene
interpretazionearekin ongi dator».
IV
Lenengo neurtitzeko ADRET(A), «adroit, habile», itzultzen du Lhande'k
eta beste euskal-sinonimuok ematen ditu: trebe, erne, antzetsu, artex, eskuara,
maneatsü, maier, eskü-laster. Larrasketa'k dionez «adret» bearnes itzetik artua
dago.
EZI (ezik, ezen), «donc, puisque» (pues, puesto que), itzultzen du
Lhande'k. Larrasketa'k «car» (pues). Azken neurtitzeko BA'ZINANDIE, Campion'en
tabulen arabera «ba-zinie» eta Gipuzkeraz «ba'ziñate».
V
Bosgarren ahapaldiko laugarren neurtitzean idazten nion Mirande
adiskideari LEIKIENIK aditz-jokoa ageri zaigu, baiñan, nik dakidalarik aditz-
joko au ez dago Zuberoeraz. Euskalki onetan «leiteke» edo «leike» (Campion'en
arabera) erabiltzen da pasivoan gipuzkeraz eta laphurteraz «liteke» eta
bizkaieraz «leiteke» eta Etxahun'ek pasivoan ba'lerabil, LEIKIENIK (leike-
enik), «leiteke»ren forma laburtutzat jo genezakean. Baiñan, Etxahun'ek «eraman
leikienik» darabil, aktivoan alegia, eta gixa ontako Zuberoa'ko forma
Campion'en tabuletan «lezake» agiri zaigu, gipuzkeraz eta laphurteraz bezala.
Nik dakidanez Bizkaia'n bakarrik esaten da LEIKE aktivoan (arrek ikusi leike =
el lo podia ver). Bestalde, pasivoan, literatur tradiziño guziaren kontra,
Gipuzkoa'ko gaurko erri guziak edo geienak LEIKE erabiltzen du «liteke»ren
ordez. Ots, «etorri leike» eta ez etorri liteke». Ona zer dion guzti ontaz
Zuberotar poetak: «Eraman LEIKIENIK»: forma au ez da noski «leiteke» edo
«leike», zuen «liteke», aktivoan baita ikusi dezun bezala. Lapurtar klasikoaren
«liezaguketenik» da, dudarik gabe; bainan orrelako formak arrado dira oraingo
mintzian; euskara oso ongi dakitenek ere aazten ari dituzte. Esaterako,
«lezake» aditza edo -eza- aditz-erroarekin egindako formak, Campion'ek
zuberotartzat ematen ba ditu ere, nik oso gutitan entzun ditut ene etxekoen
artean, salbu eta subjuktivoan; beste aditz-aldietan -iro-dun formak erabiltzen
ditugu: eta oraindik, ez dativuan. Orrengatik naasteak gertatzen dira, agiri
baitu «leikie» etymologiaz, «lereikie», «lerauküe» dela, eta zentzuz
«liezagukete»: bi aditz laguntzailleak «erei» (erau) eta «eza» naastu egin dira
kasu ontan, eta orrelakotan». Oneraiño Jon Mirande jauna. Esan dezagun
«liezagukete» Laphurtar forma klasikoa gipuzkeraz «lizaigukete» dela. Beraz,
LEIKIENIK = «lizaiguketenik».
Azkeneko neurtitzean «jokhatüren DEREGÜ» aditza ageri zaigu.
Campion'ek, forma onen ordez «deyegü» ematen du eta Gipuzkoa'ko «diegu»ri
dagokio. Orain aurretixe ikusiak gera (Belhaudi bortietan), Etxahun'en
«dereie»n ordez (gip. «diete»), Campion'ek «deyie» ematen duela. Beraz,
Mirande'k dion bezala, aditz-erroa -erei- baldin ba'da, iduritzen zitzaidan
Etxahun'ek «dereigü» esan bear zukeala. Ona, gai ontan J. Mirande-Aiphasorho
jaunaren iritzia:
«Jokhatüren DEREGÜ»: forma jatorrizkoa, Laphurtar klasikoan gordea,
derauegu, eman du dereiegü, deiegü, deegü, degü (e = e luzea); deregü forman
uste dut «r» ori ipiñia izan dela dembora batean bi «e» ba zirela eranstekotz.
Mintzatzean ez zen geiago ahoskatzen r-a, bainan bi «e» alkarren ondoan ez
baita soinu natural bat euskaraz, ongi mintzatzeko ustean, «r» galdu or
batzuetan berriz ezartzen zuten. Etymologiaren aldetik jatorra ez denean ere;
ala nola «joan» aditzean: orain Euskalerri guztian menosillabikoa da, nik
ustez, eta jwan edo jun oguzten da; bainan lenago bi sillabako zen noski
(oraindik ere nua, hua, dua, bi sillabadunak esaten ditugu) eta orrengatik
Zuberotar askok, ongi eta osoki mintzatu ustez, bertsoetan, predikuetan e. a.
«juran» erabiltzen dute.»
«Plazer DÜKIENIN» plazer duketenean = plazer ukhanenen (izango)
dutenean. Morfologiaz ba-dirudi aditz-joko onek «düke-(e)nean» izan bear duela,
ots, singularrekoa. Alabaiña, «apaizEz» ari da eta ez «apaizAz»: «Jokhatüren
deregü plazer dükienin». Beraz, ez diteke «düke» (el) izan, «dükeye» (ellos)
baizik. Mirande jaunak sendoesten dit ene iritzia itz auen bitartez: «DUKIENIN
ez da düke-(e)nean, dükie-nean batzik, pluralean beraz. Düke-(e)nean-etik
dükianian eta laburtuz dükinin sortuko litake.»
VI
Lenengo neurtitzean: «aphez baten» = apaiz batentzat. Seigarren
ahapaldiko irugarren neurtitzean ageri den LIZATE aditz-jokoaz onela idazten
nion Mirande jaunari: «LIZATE aditz jokoak ba-dirudi, zentzuz, Gipuzkoa'ko
«litzake»ren berdiña bear duela izan. Campion'ek «laguntzaille» bezala
konjugatzen du eta Gipuzkoa'ko «eroriko litzake» (el se caería) Zuberoako
mintzairak ez duela dio. Errialde ontako euskerak, bestalde, ba-ditu
Campion'en arabera beste bi forma Gipuzkoa'koak ez dituenak: «erorten lizate»
(el se cayera) eta «erori lizate» (el se hubiese caído). Guztionen iritzia
eskatu nion Zuberotar adiskideari eta ona bere erantzuna: «LIZATE edo
LIZATEKE zuen «litzake» da, dudarik gabe. Egia da Campion'ek dioen bezala, ez
dugula «el se caería» eta erderaren orrelako kondizionalak itzultzeko (ez guk
eta ez Manexek ere, dakidanez). «Eroriko litzake»ren ordez, «eror litake»
esaten dugu, ots, beste aditz laguntzaile bat usatzen dugu (-edi- aditz erroa).
«Erorten lizate» forma teoriaz posible da, bainan orain ez da ia batere usatzen
(kantu zaarretan arkitzen da: «desiratzen nüke hiltzia», adibidez). Alaber,
«erori lizate» ez da ia erabiltzen batere. Aitzitik, perfektua adi eraztekotz,
«eroririk lizate» e. a. forma oso biziak dira. Bestalde, «lizate» forma
autonomoa bezala (ots, ez aditz laguntzalle bezala) ere asko esaten da:
adibidez, «orai heben lizate» (lükek, lüken, lükezü), «thenorez phartitü
balitz»...
Irugarren neurtitzeko HEN = Haientako, heientzat, itzultzen du
Larrasketa'k, aditzera emateko eztela genitivua (posesivo), destinativua
baizik. Ondorengo PROPI itza Larrasketa'k «beau» (eder) itzultzen du bertso
oarretan. «Basse Soule Orientale»n dionez, bearneseko « propi» (net, propre =
limpio) tik artua dago. Lhande'k «ben fait, bien ouvré, bien travaillé»
itzultzen du eta adigarritzat ematen: «Neskato propia, fille bien fait». Ez
ote, apika, Gipuzkoa'ko «egoki»ren antzekoa? Beraz, itzez-itz onela itzuliko
genduke gipuzkerara irugarren neurtitza: «eliz-kantak egitea litzake aientzat
eder» (edo «egoki»).
Laugarren neurtitzeko BA'ZUNIE = ba'zenute (ba'zendute), Campion'en
arabera. Bosgarren neurtitzeko ZÜNÜKIE = zenuteke (zenduteke, zenukete,
zenduteke). Campion'en tabuletan ZÜNÜKEYE ageri da. Mirande jaunak onela
irizten aldakizun oni: «Campionek emandako «zünükeye» ez dut entzun, bainan
uste izateko da bein, forma ararteko bezala, erabillia izan dela. Jatorrizko
formak, zendukete, eman bide du zenukete - zenukete - zenükede - züniikede -
zünükeye zünakie».
VII
Lendabiziko neurtitzeko PRIMA DIAN (dü-an) = saria duen.
Irugarren neurtitzean DUENIN (elizalat) aditz-jokoa ageri zaigu.
Zentzuagatik ba-dirudi «doanean» (dijoanean) bear lukela izan, baiñan, lege
naturalez doa-nean DOANIN edo DUANIN biurtuko litzake. Gogoan eduki dezagun
gaiñera, Campion'ek beti A'kin konjugatzen duela JOAN zuberotarra. Onela: Noa,
zoatza, doa, goatza, zoazte, doatza. Nundik, beraz, E ori? Ona emen, Zuberotar
Maixuaren argibidea:
«DUENIN, doanean-etik dator noski; nik ere uste dut forma auk eman bear
zituela duanian eta azkenean, dunin, eta azken au dugu usatzen ene inguruan;
bainan ba dakizu euskalki-aruara batzuek -an, bestetzuek -en usatzen dutela;
adibidez, zegoan, zegoen; nekain, nekien; eta konfusio orrengatik, bearbada,
«duenin» forma etorri da Etxahuen euskaran. Dena den, kontsonant baten ondoan
zein den konjunktivuaren jatorrizko forma, -en ala -an (düdan, ala dut-en), ba
dirudi vokal baten ondoan, -n bakarrik izan bear lukeala, ta beraz doa-n-ean -
duanin, dunin zuzenago iduri zait. Nua, hua, dua, guatza edo gutza, zuatza edo
zutza, zuazte edo zuzte, duatza edo dutza, usatzen ditugu, ez nue, hue, etc.
VIII
Lendabiziko neurtitzean ba-ditugu bi illuntasun argitu bearrak. Alegia,
nor zen «Z» Bardoze'ko apaiza eta zein den «arnegata»ren esangura zeatza, doia.
Bigarrenak ekarriko digu lenengoa; beraz, asi gaitezen «arnegata»rekin.
Lhande'k, ARNEGAT (arnegari, arnagatzaile, arnegazale) «blasphemateur»,
«apostat» eta «renegat» bezala itzultzen ditu. «Aphez arnegatua = prêtre
défroqué», gazteleraz «sacerdote que cuelga los habitos». Baita ere Itzultzen
du «mauvais sujet» (pertsona txarra) eta «Haur arnegata = enfant terrible» (aur
gaizki azia).
Larrasketa'k neurtitz onetako ARNEGATA «défroqué» itzultzen du eta
ondoren dio: «le laureat avait passé quelques mois au Seminaire. Etchahun va
fort! (Beraz, Larrasketa'ren iritzian sari irabazlea etzen apaiz ordenatzera
eldu eta orretaz etzan egiazko «défroqué». Orregatik Etxahun'en mintzairari
gogorra derizkio). On trouvera dans «Le Pays Basque» de Fr. Michel, p. 339-348,
des details et des textes sur ce concours de poesie. Nous croyons que l'abbé
Hiribarren n'était pas étranger à la composition du lauréat: il était alors
curé de Bardos et versificateur intrepide».
Berealaxe, Francisque Michel'en liburua eskuratu nuen eta irakurri
nituen aipatutako orrialdetan eta inguruetan Montevideo'ko kantuez ematen
dituenak. Epaimaiko, apaizak izango ziran noski teknikurik onenak bezala,
baiñan, eratzaille eta sari-emaille Antoine d'Abbadie Urrustoi'koa izan zen,
jatorriz Zuberotarra eta zahartzaro bizitzez Zubernoatarra (Endaia'ko
eskualdea). «Z... Bardoze'ko aphez arnegata», Michel'en liburuko 346'garren
orrialdean ageri zaigu titulu onetan: «Urrunaco phestetan - Lehen precioa
(premioa?) eraman duen cantua: B. Celhabe Bardoztarrak egina».
Larrasketa'k aipatzen digun Hiribarren apaiza berriz, zeatz-meatz
dakigu nor zan. Martin Hiribarren (1.810-1.866) Laphurdi'ko Azkain'en jaio zan
eta poeta ta bertsogille bezala gaillendu zitzaigun. 1.833'garren urtean
apaiztu zan eta Bardoze'ko erretore izan zen. Il baiño urtebetetsu lenago
Baiona'ko kalonje ohorezko izentatu zuten. Hiribarren'ek zenbait obra
argitaraturik eta beste zenbait argitaratzeke utz zizkigun, euren artean
«Euskaldunak» poema aundia, «Montebideo'ko berriak» liburuxka, «Eskaraz egia»,
euskal-iztegi sonatua eta atar. Urruña'ko nor-geiagoka 1.853'garren urtean
ospatu zan eta urte berean argitaratu zuen Hiribarren'ek «Montebideo'ko
berriak».
Orain galdera bat egin nai dut: Zer esan nai ote zuen Larrasketa'k
«Nous croyons que l'abbé Hiribarren n'était pas étranger à la composition du
lauréat» zionean? Alegia, Hiribarren'ek parte artu zuela bertsolarien
neurtitzak B. Zelhabe apaizgaiari pasatzen, onek besterenak ikusiz bereak obeki
ondu zitzan? Ala, berak lagundu ziola bertsoak tajutzen? Edo, berak tajutu
zizkiola osoro? Galdera auei egiazko erantzuna arkitzea benetan jakingarri
litzake.
Irugarren ahapaldiaren komentarietan Mirande jaunak jakin-erazi digu
bere ustean bi sari irabazle izan zirela bertso-nor-geragoka onetan. Bata
apaiza, poesia-sari irabazlea eta bestea apaizgaia, kobla-sari irabazlea.
Apaiza nor den Etxahun'ek ez du aipatu nai: «Prima dian apheza eztüt izentatzen
/ nun daguen erretor ez nun sorthürik den». Apaizgaiarena «Z» letrapean
pordetzen digu Larrasketa'k, baiñan berak erakusten digu ere bidea nor zen
jakiteko.
Etxahun'ek B. Zelhabe'ri «Bardoze'ko APHEZ arnegata» deitzen dio,
baiñan, Larrasketa'k dionez etzen apaiza, apaizgaia baizik eta Jon Mirande ere
iritzi ontakoa dugu. Nik egiten nizkion galderei erantzunaz, ona Zuberotar
olerkariaren itz zuhurrak: «ARNEGATA ez da «défroqué», bainan frantses
«renegat»etik (edo biarnes forma askazi batetik) dator; ots, bere fedea,
sinismena edo itzemana ukatzen duena esan nai du; baiñan egia da apaiz batek
apaizgoa uzten ba du, bere apaiz-jantzia uzten ba du (au baita, un défroqué),
ori egiten duela bere fedea edo Elizaren baitango sinismena, beintzat, ukatzen
duelakotz, beraz, Eliza baitan egoiten direnentzat, «arnegat» bat da; «Etxahun
va un peu fort» dio Larrasketek; ezen saridunak ez zuen egiazki apaiz-jantzia
utzi: illabete zenbait apaizgaitegian igaro zituen, ta gero utzi, ikusiz
vokazioa ez zuela, askok egiten duten bezala, kristau on egonaz ala ere,
votorik egin baino lehen.
«Nik uste dut, bi sari-dunetarik (bi ba zirala onartu bailugu, ikus
goian) bata egiazko apaiz zela; bestea apaizgai dembora piska batez egona. Eta
orrekin, argituak dirateke zure dudak, zortzigarren ahapaldiari buruz. Egia da
illuntasun zerbat gelditzen zaiola, zuk esan bezala, Etxahunek akar agiten
baitie apaiz epaileei, bertsolari laikoen kobla onenak apaiz bertsolariei eman
dizkietelako, eta gero esaten baitu «txainküka zuatzan» bertsoak, au da,
apaizenak, obetzat epaitu dituztela; bainan emen ere, uste dut argi dezakegula:
txapelketa ori «bertso jarri»etakoa zen noski, parte-artzaille bakoitzak idatzi
zuen bertso-aldia txapelketaren antolatzailleei igortzen ziela; gero
antolatzailleok Etxahunek eta beste bertsolari laikoak igorritako bertsoak
beste bi parte artzailleei apaizari eta apaizgai izandakoari erakutsi bide
zizkieten, eta aueik bertso zenbait jesango (artuko) zituzketen, beren bertso-
aldien tajutzekotz; bainan, jatorrizko talendurik ez zutela eta (Etxahunen
araura, bederen), alaz ere, bertsolari obeen zati batzuez baliatu arren, beren
lanak gaizki eginda zeuden.»
Laugarren neurtitzen JANEN ZUNIAN = jango zenduen. Bosgarren
neurtitzean UKHEN BA'ZÜNÜ = izan ba'zendu. DIEN PLAZA = aiek duten lan-tokia
edo kargua.
IX
Laugarren neurtitzean: TXAINKÜKA ZUATZANAK = errenka zijoaztenak.
«Txainkil» = boiteux (cojo), itzultzen du Lhande'k eta «txainküka» à cloche-
pied (a la pata coja), boitant (cojeando). Bigarren hemistikioko «arrimürik
gabe», egokitasunik gabe, itzuli bearko genduke gutxi gora behera. ARRIMU,
Lhande'n arabera «arrangement (arreglo), ordonnance» (orden, ordenacion) baita.
Beraz, «desarreglados, desordenados» gazteleraz. Nik libre xamar itzuli dut
neurtitz au puntu-neurrien eskabidez.
X
Bigarren neurtitzean: NAHI-BADA = quoique (aunque) itzultzen du
Larrasketa'k oarrean. Lhande'k orobat: «quoique, bien que». NET = très,
beaucoup (muy, mucho), itzultzen du Larrasketa'k eta ondoren: Aujourd'hui, net
signifie «guere» (apenae, casi), ez net = pas guere. Lhande'k: «entièrement,
très, tout à fait» (del todo). Net huna = très bon (txit ona).
Irugarren neurtitzean: DINAK (dianak = dü + an + ak), gipuzkeraz
duenak. AUZ, «arauz»en («araiz» ere esaten da) forma laburtua. Lhande'k onela
itzultzen du «arauz, arauez, arauera»: «apparemment» (aparentemente), ots,
«itxuraz». «Zu ere hala-hala zabiltza, arauez, (S).: vous aussi vous allez de
même, aparemment. Beraz, irugarren neurtitza eta laugarrenaren lendabiziko
hemistikioa onela itzuliko genduke itzez-itz: «Arropa ori duenak, itxuraz (edo
«itxuragatik»), bear lituzke erokeriak utzi».
Hauze'n ba-da laborari
Hauze'n ba-da nekazari
I
Hauze'n ba-da laborari
Umen dozena y'et'erdi!...
Arthoz, bihiz eta kabalez Ziberua'n bürüzagi!
Ben'etzaie erran beharrik, berek beitakie hori!
Hauze'n ba-da nekazari,
Ortze-antze dozena bi;
Artoz, alez eta aberez Zuberoa'n bürüzagi!
Baiñan etzaie esan bear, bai-baitakite aspaldi!
II
Hauze'ko jenten üsantxa:
Espantxa dienin arrotza,
Ogi ta gazna mahañilat, harek jo dineko bortha:
Han ba-dakie, bethi danik, nula karesa arrotza!
Hauzetarrek usadio:
Arrotzik ba'datorkio,
Ogia ta gazta maiera laister ateratzen dio.
Arrotzaren atsegingarri ezta antzekorik jaio.
III
Hauze'n ba-da jente larri!
Untsa haztik kausa hori!
Hartakoz etzeren Jinkua'k eman nah'ükhen ardurik,
Lotsaz min eginen zirela bata-bestiak algarri!
Jende «ederra» Hauze'ko!
Azieraz diralako!
Jainkoa'k ardorik eman ez, beti ola izateko,
Okasio jarri bildurrez alkarri min egiteko!
I
HAUZE (oguzkera errikoia), edo osokiago HAUNZE, Basabüria'ko edu
Zuberoa-garaiko irixka. Bertako bizilagunei Hauntzar deritzaie. Ba-da esakun
zahar bat gure Erdi-Garai'tik datorkiguna «Hauntzarrek agaramentis
ürgülütsiak». Lhande'k onela itzultzen du bere iztegian: «Les gens de Hauze
sont des partisans orgueilleux de Gramont». Alegia, Hauntzarrek arrotasunez
agertzen zituztela beren buruak Agramontesen alde.
Bigarren neurtitzean «dozena y'et'erdi»ren ordez, «dozena bi» ipini dut
puntuak eskaturik. «Y» tarte-letrari buruz onela dio Larrasketa'k: «le chanteur
souletin évite l'hiatus, en intercalant un y(«iod consonne» d'autres langues).
«Y ori dio Jon Mirande'k ene galderari erantzunaz espainolaren (yo) eta
frantsesaren (yeux) «y» berdina baizik ez da; au da, oraingo linguistek «i
semiconsonantique» deitzen dutena, eta phonetika araura «y» edo «j» notatzen
dena. Iod edo yod izen ori semitikotik dator, eta semitikoz (hebreoz, adibidez)
iod beti «i» semikontsonante da (au da «yo» edo «hoyo» itzetan bezala), bainan
gero grekotarren alafabetean, iota eman zuen, au da, gure «i» vokala. Egia da
Zuberotarrez bi vokalaen artean askotan orrelako «y» bat ipintzen dugula,
esaterako: «aita eta amak» korrientean ahoskatzen dugu: ait'et'amak; bainan
geldiro mintzatuz, ala nola kantatzean: aita-y-et'amak; batzuetan, goian
niotsun bezala, «r» bat ere tartekatzan dugu: ju-r-an niz e. a.». Gure aldetik
esan bearrean gaude, kantuan ari geralarik, Gipuzkoa'n ere berdintsu orabiltzen
dugula «y» tarte-letratzat.
Irugarren neurtitzeko KABALEZ, guk «aberez» itzuli dugu, baiñan, gaur-
gaurkoz zeatzago legoke naiz ez ain garbi «aziendaz»; kabal, Lhande'k dionez
«toute sorte de bétail domestique» baita, ots, gaurko gipuzkeran «azienda»
esaten zaiona; «abere» berriz, gure denboretan «zaldizkoa»ri bakarrik esaten
zaio gure eskualdean. Eztakit beste euskalkietan bereizkuntza au egiten duten.
II
Bigarren neurtitzeko ESPANTXA laburkizun bat da. Larrasketa'k
«esparantxa» dakar eta Lhande'k «esparansa», l'esperance, l'espoir, itzuliz.
DIENIN = dutenean. Beraz, «itxoiten dutenean arrotza».
Irugarren neurtitzeko MAHAÑILAT, gure «maiera». JO DINEKO = jo
dueneko.
Laugarren neurtitzeko KARESA(tü), frantzeseko «caresser» (acariciar)
da, baiñan, zentzu irudikorrean «recevoir aimablement et largement» (atsegiñez
eta eskuzabalki atotsi), dio Larrasketa'k. Lhande'k ere jasotzen du zentzu au:
Karesatu, gâter (mimar), soigner les visiteurs que l'on recoit. (Errezibitzen
diren bixitatzailleez arduratu).
III
Lendabiziko neurtitzeko LARRI (Hauze'n ba-da jente larri) itzaz onela
dio Larrasketa'k oarrean: «au propre, des gens gros et de bonne mine. Mais la
malice du mot réside en ce qu'il a, en souletin, surtout un sens figuré: jier,
fafaron, pretentieux». Beraz, zentzun doian, jatorrizkoan alegia, jende mardul
eta (arpegiz) itxura ederrekoa esan nai du. Baiñan, itz onen malezia,
zuberotarrez, beste zentzu au, bizitasun aundikoa, edukitzean dago: arro,
panparroi, aundiputz (edo «aundi-iritzi, buru-iritzi, usteaundiko»). Nik,
malezidun zentzu bikote au nolabait jaso nairik «ederra» komilla artean ezarri
dut, gure artean esaten baita «jende ederra ori»! sentidu txarrean. Ala ere,
aitortzen dugu ezin konpara ditekeala itz-joko onen bizitasuna
Etxahun'enarekin.
Bigarren neurtitza itzultzeko (Untsa haztik kausa hori = ondo azteak
(azitzeak) kausa ori), iru formula auen artean zalantzan ibili nintzan:
«Azierak egin alako», «Azteak egin alako» eta «Aizeraz diralako». Lenengoa,
apika, zentzuz argiena da, baiñan, zortzi silabetan irakurtzeko «azierak»
itzean diptongoaz (a-zie-rak) baliatu bear da. Biurritasun au ebita diteke
bigarren formularen bitartez («Azteak...»), baiñan, uste dut «edukaziñoa»ren
zentzua illuntzen dela ontara eta irakurle geienak «crecer» interpretatuko
luketela. Alderdi txar auegatik irugarren formula onartu dut.
Irugarren neurtitzeko ETZEREN aditz-jokoari buruz idazten nion Mirande
adiskideari: ETZEREN (ez zeren), Campion'ek «zeyen» (gure zien) dakar. Ene
ustez bi formak zuzenak dira, baiñan formarik osoena eta jatorrena ez ote
ZEREIEN? Mirande jaunak onela erantzun zidan: «ETZEREN: goian DEREGU forma
gatik esan dudana emen ere esan diteke: zerauen (laphurtar klasikoa) zereien =
zeyen = zeen = zên edo ze(r)en, hiatus-a kentzekotz». Bigarren hemistikioko
«Nahi ükhan = nai izan (aktivua).
Laugarren neurtitza onela ematen du Larrasketa'k: «Lotsaz min eginen
ZIRELA bata-bestiak algarri», baiñan, ene ustez, Etxahun'ek beste era onetara
kantatu bide zuen: «Lotsaz min eginen ZIELA bata-bestiak algarri», eta ez «min
egingo zirala», Larrasketa'ren itzulpena litzakeanez, «alkar»ekin euskalduna
beti aktivuan mintzo baita. Ba-dakigu, bestalde, kasu au dativokoa denez,
gipuzkerak ZIOTELA eskatzen duela «zutela»ren ordez, baiñan, Bidaso'z bestetik
nola Manex-errian ala Zuberoa'n zillegi da tankera ontako mintzaira
aspaldidanik.
Larrasketa'k oker irizten dio «bata-bestiak algarri» esakera
xarmantari, eta nire ustez ez dago zuzen. Esakera au Euskalerri guzikoa dela
esango nuke (gurean «bata-besteak alkarri») eta bere esangura zabalago emanik
auxen da: «batak eta besteak alkarri». Ezta dudarik, teorian, «batak-besteak»
esan bear litzakela, bi eragille (agente) baitaude «batak» eta «besteak»,
baiñan bi itzak alkartzen direlarik, lenengoak -k eragillea galtzen du. Beraz,
uste onen arabera eta usteak sarritan ustel direla gogoan edukirik, onela
emango genduke garaturik gipuzkeraz laugarren neurtitza: «Bildurrez min egingo
ziotela batak eta besteak alkarri». Esakera au, jator-jatorra ezezik, gramatika
baitakoa da osoro. Eztago, beraz ene ustez arrazoirik esateko: «bata-bestiak»
est l'expresion usitée, quoiqu'il faille logiquement «batak bestiari», ots,
«bata-bestiak» da usadiozko esakera, naizta lojikak «batak bestiari» eskatu.
Ene iritzian berriz, «batak-bestiari» esatekotan «alkarri» sobra dago. Benetan
erabilkizun itxusia eta euskalzentzuaren kontrakoa litzake «batak bestiari
alkarri» esatea.
Maria Solt eta Kastero
I
Maria Solt eta Kastero,
Bi amoris zahar bero.
Hirur-hogei-hamarna urthetan hartü die amorio.
Kastero jelostü gero, Maria Solt ezari kanpo.
Maria Solt eta Kastero,
Bi amorante zahar bero
irurogeita amarna urtetan daude amodioz ero.
Kostero'k Maria Solt utzi du, espak eraginda gero.
II
Maria Solta dua nigarrez,
Izorra dela beldürrez.
Barnets-Borda'ko anderiak kontsolatü dü elhez:
Emazte zaharrik oküpü agitzen eztela ez.
Mari Solt dijoa negarrez,
Izorra ote den beldurrez.
Barnets-Borda'ko andereak kontsolatu du itz onez:
Emakume zaharrik eztela iñoiz alako naigabez.
III
Maria Solt'ek arrapostü:
«Santa Elisabet ba-düzü,
Saintü zahar bate-ganik oküpü agitü düzü;
Kastero ere ba'da saintü, hala nizan beldür nüzü.
Mari Solt'ek estuasunez:
«Sant'Isabel zarra zan ziñez,
Baiñan aurdun gelditu zan ura santu zar baten bitartez,
Kastero're baldin ba'da santu, bildur naiz galdu naizenez».
IV
«Kastero eztüzü santü;
Sobera bürhauti düzü:
Elizalat juan eta tahernan egoiten düzü:
Kastero dena gatik saintü, Maria Solt, antzü zira zü».
«Kastero santutzat daukazu?
Biraoti galanta duzu!
Elizarako atera eta tabernan egoten zaizu.
Ai! Kastero denagatik santu, Mari Solt, antzu zera zu»!
I
Maria Solt, Larrasketak bere oarretan dionez, Donaphaleu'ko txiro-
etxean il zen 1.885'garren urtean.
Irugarren neurtitzean: Hartü die - artu dute.
Azken neurtitzeko EZARI KANPO esaeraz onela dio Jon Mirande jaunak:
«Ezari kampo» esaera oso ezaguna eta askotan erabillia dugu Zuberoa'n. Oar
zaite «kampo» motz-motza erabiltzen dugula delako esaeran, bai eta beste
batzuetan ere, adlativuaren atzizkia gabe (ez «kampora»). Ala bere esaten dugu:
ba nuazü kampo. Ba dugu beste esaera zentzu berdinekoa: Kampua eman - kampo
ezarri; kampua eman diozie edo kampo ezari dizie: ils l'ont mis à la porte.
Irugarren eta laugarren neurtitzak, Etxahun'en eriotzeunurrenean
«Egan»en eman neunetik franko aldatuak daude.
III
«Egan»en argitaratu nuenetik puntuz aldatua dago oraingoa obetu ustez.
Orra, eunurrenekoa:
Mari Solt'ek dio zorrozki
«Sant'Isabel zarra zen, noski;
Santu zar baten bitartez aurdun, gelditu zan egiazki,
Kastero baldin ba'duzu santu, galdua nauzu segurki».
IV
Bigarren neurtitzeko BÜRHAUTI = biraoti. Lhande'k, «burhauti» =
blasphemateur dakar.
Azkeneko neurtitza ez dakit xuxen zergatik «Egan»erako itzulpenean
«Ai! Kastero baldin ba'da santu, Mari Solt, antzu zera zu»! Etxahun'ek
DENAGATIK itz komuna aldatuz itzuli nuen. Baiñan, zalantzari gabe, argiago eta
obeto dago Etxahun'ek dakarrenez DENAGATIK, «por lo que es» o «por lo que
tiene» (de santo) eta era onetan ipiñi dut.