Mutil-neskarekikoa
Gabriel y Galan
L.B.-k tajutua
Ez da zeru-azpi onetan,
mendi goian edo ordekan,
Kataliņ, zu aņakorik,
neska bat bikaņagorik
jartzeko biotza irrikan.
Goien-bordan jaioa, ta,
toki lendik ain ederra,
orain ederrago degu,
arrosa zurigorritsu
apaingarri zu bai-zera!
Belardiko baso-lore,
eguzki aizeak kolore
damaizun arpegi ortan
goizak utzi dizu bertan
bere izpi ta argi-urre.
Begi barrunbe oietan
illun-argi jolasean
eguzki dabill kiņuka,
egun da gaua burruka
zurekin ezkon naiean.
Izaera duzu sotill,
esakera, berriz, umill;
maite-gose piztugarri,
begi urdiņ, ille ori,
zure aurrean nor ixill?
Aritza bezin sendoa,
etxetar dezu gogoa,
enara goiz-kantaria,
menditar ibilkaria,
paguxoen antzekoa.
Sagarrale gazi-geza,
anpolaizko ezpaiņ ertza,
mendiko uraren ozkirri...
ontasuna den agiri
nunaitik begira neza.
Zorion amets egiņa,
andregai biotz-biguņa,
neretzako Jaungoikoak
noizbait aukeratakoa
asetzeko maitemiņa...!
|