Gure aita santua Juan XXIII'gna
Enbeita'tar Balendin
Dan, din, dan, din, dan durundu otzak
Eleiz kanipiaiak deadarrez,
Aita Santua il dala eta
mundu guztia negarrez.
Biotza samurrez,
maitasun garrez,
zaintzan ginduzan ardurez.
Bere eriotzak ze galtze daukan
ez da azalduten errez.
Lau urte eta zazpi illabete
Aita Santu egin ditu.
Egin dituan lan ederrakaz
guztiok gaitu arritu.
Mundua batu,
Egia autortu,
Aundikeria baztertu.
Danak diņoe olango aitarik
ez dala iņoz ezautu.
Mundu guztiak maitatzen eban
Juan ogetairugarrena.
Ikusi dogu danak beretzat
sendi bateko zirana.
Anaitasuna,
ta batasuna,
gizonen askatasuna.
Auxe zan gure Aita Santuak
beti eskatzen ebana.
Erri maitale egiazkoa
Aita Santua izan gendun.
Iņoren gauzaz ez jaubetzeko
sarritan esaten euskun.
Beti fededun,
egian lagun
gure ondasunen aldun.
Askatasuna bear gendula
bakea gura bagendun.
Alta Goikuak jarririk dauka
bakoitzai azken ordua,
eta deituten daben garaian
gure bizitaz badua.
Artzai sendua,
eta zindua,
Jaunak dau beragandua.
Tamalez bere eriotziak
lutuz iantzi dau mundua.
Lau egunian agoliņian
zer ezeban igaroko.
Mundu guztia Jaunari eske
al bada osatuteko.
Biotz aundiko
Aita zalako,
bardina guztiontzako.
Gure artian nai gendun baņa
iges egin dau betiko.