inprimatu
Meza berri
Izenburua:
Meza berri
Sinadura:
Paben Loidi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Loidi Peņa, Paben

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1962
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1962 I-II Zortzikote
Orrialdea:
42-46

Meza berri

 

Loidi'tar Paben

 

 Oriamendin

 otea lore...

 Bidarten ereņotzua...

 Aingeru pilla

 lirio billa

 Aņorga aldera dijua.

 An loratu da zerua.

 

 Kanpaiak din dan...

 Txistulariak

 baztar guziak

 alaitzen...

 Aingeru-txori

 zoragarriak

 jun-etorriak

 egiten...

 Goi ta be kantuz albisten.

 

 Gure Josetxok

 du Meza-Berri,

 zoratuz erri

 guzia.

 Or datorkio

 txalotu-zale

 baserri-kale

 jendia,

 langillea ta nausia.

 

 Intzentsuz lurrinduta

 eliza loretan...

 Aingerutsoak dabiltz

 aldare-mailletan...

 ŦDominus vobiscumŧ da

 ŦAmenŧ esanetan,

 erria zeruakin

 mintzo da benetan.

 Gero jolasetan...

 Zorionak aldi du

 Meza-Berrietan.

 

 Egilleak sortu ta

 guzia da ona...

 guzia da ona...

 Argiz jo du ezaren

 illunpe zakona...

 Andik berezi eta

 apaiztu gizona,

 gizartean zerua

 zabaltzen dagona.

 

 Gotzonek ezin itzal

 egin apaizari,

 aginte osoa dun

 Kristo berriari,

 oben-porrokatzalle,

 zeruko giltzari.

 Jauna mende artzen du

 Eskatu mirari

 ta men egiten dio

 apaizen itzari,

 Jainko-izaldatuaz

 ogi-ardoari,

 atsegiņen zaiola

 Mezaren opari.

 Gotzonek ezin itzal

 egin apaizari.

 

 Maitasuna, pakea,

 poza dariola,

 orra gaur aldarean

 Josetxo Pagola.

 Ikasi bait du zintzo

 eskolen eskola,

 opari du Jaunaren

 Aragi-Odola.

 Aingeruak inbiriz?

 Etzaio ajola!

 Gure Karmengo Ama

 bai pozik dagola.

 

 Apaizgintzaren egunsentiko

 eguzkiakin poztua,

 txori berri bat kabi goxotik

 egatutzera dijua...

 Gazte Aņorgatarra,

 egalari azkarra,

 ikasle neurriz goikua.

 Erri guztia poztu du eta

 zerutik dator txalua.

 

 Urte askuan loratu zazu

 zeruak eman dizuna,

 izanaz beti egi-zale ta

 ezin-dunaren laguna

 apala ta zintzua

 Jesus bezelakua

 ta gaņera euskalduna...

 Ori da gaurtik Elizak eta

 erriak opa dizuna.

 

 Erriaren alde da

 apaizaren griņa:

 Poz-aldian pozkide,

 min du aren miņa.

 Berak daramakio

 bizi-dun dotriņa,

 aldarean kitotuz

 ordaindu-eziņa...

 Jainko bat zera baņo

 aundian ziztriņa,

 gizaseme argala,

 jatorriz buztiņa...

 Azal da barru dezu

 aski zer-egiņa.

 Geroak esango du

 ote zeran diņa.

 

 Zere urkamendia

 ikus aldarean,

 ogi-ardok opari

 Jainko biurtzean:

 Zenbat ustel-jario

 apaizen bidean...

 gaur biotz-emallea,

 biartik eskean;

 txalo-zalea laister

 da zure kaltean,

 Erramu-irrintziak

 etsai biurtzean...

 Zere urkamendia

 ikus aldarean...

 Etziņake bestela

 Kristo gurutzean.

 

 Aldare-bordatxoan

 Artzai Ona da zai...

 Bere artzai-makilla

 zuretzat eman nai...

 Ludian izateko

 beartsuen anai,

 itxuen argi-mutil,

 saminduen alai...

 Leizean amilduak

 zu zaitu senda-gai.

 Ardi galduen billa

 gau t'egun da nunai,

 txistu ta irrintzika

 mendiz-mendi jarrai...

 Zeruko barrutian

 egingo dezu jai!

 

 Oriamendin

     otea lore...

 Bidarten ereņotzua...

     Aingeru pilla

     lirio billa

 Aņorga aldera dijua...

 An loratu da zerua.

 

 


inprimatu