Zillar-eztai
Loidi'tar Paben
Oitabosi urte joan dira zure
Meza Berritik onuntza;
Jaunari esker emateko gaur
ba-dezu gure laguntza.
Abestutzeko nere mingaiña
egonagatik kamotza,
guztientzako eskerrik asko
esanaz daukat biotza.
Amaika leku zoragarriak
osatzen du Euskalerri,
oietako bat atsegiña da
Epeleko Etxeberri.
Jai eder auxe ospatutzeko
onera gaituzte ekarri.
Nun da oberik asetutzeko
gure gose ta egarri?
Lagun jatorrak alkartu gera,
jai auxe dala meriyo...
alde batetik zillar-eztaiak,
bestetik matrimoniyo.
Jaungoikoaren graziarekin
gizarteak du baliyo;
Naparro, Bizkai, Gipuzkoa'kin
Igeldo eta Oriyo.
Pastelarekin txanpaiña degu
bazkaldarren atsegiña,
Kana'ko eztai artan Jesus'ek
uretik ardo egiña.
Txaloarekin artu dezagun
zeruko edari fiña...
Dudarik gabe poztu nai du gaur
Jesus'ek Amabirjiña.
Baserritikan Seminaiora
mutikotxo bat dijua,
ari sotana josteko gaur nik
egin nai det erregua.
Limosnarekin alkar-maiteaz
irabazten da zerua.
Pesta txiki bat emanaz orain
luzatu danok eskua.